Datu azkarrak Kronologia, Mendeak ...
Itxi
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Mundua
Otsaila
- Otsailaren 7a – Sute erraldoi batek Tasmaniako uharte australiarretako zati handi bat suntsitzen du, 52 hildako utziz.
- Urtarrilaren 16an egin zuten lehenengo angioplastia periferikoa, hanka batean eta azaleko arteria femorala erabiliz, AEBetan eta Charles Dotter erradiologo interbentzionistaren eskutik.
- Azaroaren 13a – Bob Pettit saskibaloi jokalariak (St. Louis Hawks) NBAn lehenengo aldiz 20.000 puntuko marka ezarri zuen.
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Ron Gilbert, estatubatuar bideo-joko diseinatzaile eta programatzailea.
- Urtarrilaren 1a – Sadie Plant, ingeles idazlea eta filosofoa, ziberfeminismoaren aitzindarietako bat.
- Urtarrilaren 2a – Pernell Whitaker, estatubatuar boxeolaria (h. 2019).
- Urtarrilaren 4a – Patricia Kraus, abeslari, musikagile eta ekoizlea, Alfredo Kraus tenorearen alaba.
- Urtarrilaren 4a – Budimir Vujačić, montenegroar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 7a – Nicolas Cage, estatubatuar aktorea.
- Urtarrilaren 7a – Pizo Gómez, gipuzkoar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 10a – Silvia Lazarte, nekazaritza boliviarreko buruzagi eta Kitxua jatorriko politikaria (h. 2020).
- Urtarrilaren 11 – Albert Dupontel, frantziar zuzendaria, gidoilaria eta aktorea.
- Urtarrilaren 12a – Jeff Bezos, estatubatuar negozio-handikia, Amazonen sortzailea.
- Urtarrilaren 12a – Valdo Filho, brasildar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 12a – Blanca Li, espainiar koreografo, dantzari, zinemagile eta errealizadorea.
- Urtarrilaren 12a – Jose Manuel Manzisidor, gipuzkoar idazlea.
- Urtarrilaren 13a – Josu Anuzita, bizkaitar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 13a – Penelope Ann Miller, estatubatuar aktorea.
- Urtarrilaren 14a – Mark Addy, ingeles aktorea.
- Urtarrilaren 14a – Henk Duut, herbeheretar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Urtarrilaren 17a – Michelle Obama, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen dama.
- Urtarrilaren 17a – Andy Rourke, britainiar musikaria, The Smiths taldeko baxu-jotzailea (h. 2023).
- Urtarrilaren 21a – Gérald Passi, frantziar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 22a – Fermín de Luis, nafar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 23a – Mariska Hargitay, estatubatuar aktorea, ekoizlea eta zuzendaria.
- Urtarrilaren 25a – Patxi Zubizarreta, gipuzkoar idazlea.
- Urtarrilaren 27a – Bridget Fonda, estatubatuar aktorea.
- Urtarrilaren 28a – Juan Carlos González Salvador, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Urtarrilaren 28a – Corinna zu Sayn-Wittgenstein, alemaniar enpresari eta aristokrata, Juan Carlos I.a Espainiakoaren maitale izateagatik ezaguna.
- Urtarrilaren 29a – Maider Aroztegi, lapurtar politikaria, Miarritzeko auzapeza.
- Urtarrilaren 29a – Pepa Bueno, espainiar kazetari, irrati esatari eta telebista aurkezlea.
- Urtarrilaren 29a – Maria Luisa Irizar, gipuzkoar korrikalari ohia.
Otsaila
- Otsailaren 1a - Merce Paloma, kataluniar jantzi-diseinatzailea.
- Otsailaren 2a – Teresa Jiménez Vílchez, espainiar irakaslea eta politikaria.
- Otsailaren 2a – Laura Poitras, estatubatuar dokumental zuzendari eta ekoizlea.
- Otsailaren 3a – Michael Rummenigge, alemaniar futbolari ohia.
- Otsailaren 4a – Oleg Protasov, ukrainar futbolari ohia.
- Otsailaren 5a – Laura Linney, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 6a – Andrei Zviagintsev, errusiar zinema zuzendaria eta aktorea.
- Otsailaren 9a – Ernesto Valverde, arabar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Otsailaren 10a – Sergio Escudero, argentinar futbolari ohia.
- Otsailaren 11 – Antonio Camacho Vizcaíno, Espainiako Barne Arazoetako ministro ohia.
- Otsailaren 11 – Sarah Palin, estatubatuar politikaria, Alaskako gobernadore ohia.
- Otsailaren 14a – Gianni Bugno, italiar txirrindulari ohia.
- Otsailaren 14a – Julia Gallego, gipuzkoar xakelaria.
- Otsailaren 15a – Duran Çetin, turkierazko idazlea.
- Otsailaren 15a – Javier Fesser, espainiar zinema zuzendaria.
- Otsailaren 15a – Hana Horka, kantari txekiarra, Asonance folk-taldeko kidea (h. 2022).
- Otsailaren 16a – Bebeto, brasildar futbolari ohia.
- Otsailaren 17a – Oskar Intsausti, nafar pala-jokalaria.
- Otsailaren 18a – Matt Dillon, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 19a – Jennifer Doudna, estatubatuar biokimikaria, 2020ko Kimikako Nobel Saria.
- Otsailaren 24a – Victor Ferreyra, argentinar futbolari ohia.
- Otsailaren 25a – Marta Juaniz, nafar aktorea.
- Otsailaren 26a – Adriana Díaz Enciso, mexikar poeta, saiogile, itzultzaile eta kontalaria.
- Otsailaren 27a – Lourdes Odriozola, gipuzkoar historialari eta dokumentalista.
- Otsailaren 28a – Djamolidine Abdoujaparov, uzbekistandar txirrindulari ohia.
- Otsailaren 29a – Ion Imanol Rementeria, gipuzkoar saskibaloi jokalaria (h. 2022).
Martxoa
- Martxoaren 3a – Raúl Alcalá, mexikar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 3a – Oskar Gaztelu, bizkaitar idazlea.
- Martxoaren 4a – Josu Juaristi, gipuzkoar kazetaria eta politikaria.
- Martxoaren 5a – Joseba Urizar, bizkaitar idazlea (h. 2021).
- Martxoaren 5a – Gerald Vanenburg, herbehereetar futbolari ohia.
- Martxoaren 6a – Sandro Rosell, kataluniar marketing enpresaria.
- Martxoaren 7a – Bret Easton Ellis, estatubatuar idazlea.
- Martxoaren 8a – Patxi Saez Beloki, gipuzkoar soziolinguista.
- Martxoaren 8a – Joseba Santamaría, nafar kazetari eta idazlea.
- Martxoaren 8a – Yasuharu Sorimachi, japoniar futbolari ohia.
- Martxoaren 9a – Juliette Binoche, frantziar aktorea.
- Martxoaren 9a – Valérie Lemercier, frantziar aktore, gidoigile, umorista, abeslari eta zuzendaria.
- Martxoaren 10a – Eduardo printzea, Edinburgoko dukea, Elizabeth II.a Erresuma Batukoaren semea.
- Martxoaren 10a – Neneh Cherry, suediar rap abeslari, disk jockey eta irrati esataria.
- Martxoaren 12a – Alfonso García Alonso, bizkaitar politikaria.
- Martxoaren 15a – Eduardo Chillida Belzunce, gipuzkoar eskultore eta margolaria.
- Martxoaren 16a – Pascal Richard, suitzar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 16a – Octavia St. Laurent, estatubatuar emakumezko artista transexuala (h. 2009).
- Martxoaren 17a – Joseba Agirre López, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Martxoaren 17a – Rob Lowe, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 18a – Idoia López Riaño, gipuzkoar ETAkidea.
- Martxoaren 19a – Jeanne Gang, estatubatuar arkitektoa.
- Martxoaren 19a – La Veneno, espainiar vedette, abeslari eta aktore transexuala (h. 2016).
- Martxoaren 21a – Mikel Gartziandia, nafar irakasle eta apaiz katolikoa, Palentziako apezpikua.
- Martxoaren 21a – Jesper Skibby, danimarkar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 29a – Elle Macpherson, australiar top-model ohia, bere belaunaldiko modelorik ospetsuenetarikoa.
- Martxoaren 30a – Tracy Chapman, estatubatuar abeslaria eta abesti-idazlea.
Apirila
- Apirilaren 1a – Erik Breukink, herbeheretar txirrindulari ohia.
- Apirilaren 1a – Joaquim Forn, kataluniar politikaria.
- Apirilaren 3a – Nigel Farage, britainiar politikaria eta analista politikoa.
- Apirilaren 3a – Enric Morera i Català, valentziar politikaria.
- Apirilaren 3a – Bjarne Riis, daniar txirrindulari ohia.
- Apirilaren 5a – Per Pedersen, daniar txirrindulari ohia.
- Apirilaren 6a – Alberto Fabra, PPko espainiar politikaria.
- Apirilaren 6a - Tim Walz, estatubatuar politikaria.
- Apirilaren 6a – David Woodard, estatubatuar idazle eta musika zuzendaria.
- Apirilaren 7a – Russell Crowe, australiar aktorea.
- Apirilaren 8a – Janne Teller, daniar idazlea.
- Apirilaren 9a – Josean Bengoetxea, gipuzkoar aktorea.
- Apirilaren 9a – Luis Fernando Rodríguez, gipuzkoar futbolari ohia.
- Apirilaren 12a – Meritxell Borràs, kataluniar politikaria.
- Apirilaren 13a – Miguel Colino, bizkaitar baxu-jotzailea.
- Apirilaren 13a – Andy Goram, eskoziar futboleko atezaina (h. 2022).
- Apirilaren 13a – Eusebio Sacristán, espaniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Apirilaren 13a – John Swinney, Eskoziako lehen ministroa.
- Apirilaren 13a – Dokka Umarov, txetxeniar gerrillari islamista (h. 2013).
- Apirilaren 14a – Karmele Makazaga, gipuzkoar eskubaloi jokalari ohia.
- Apirilaren 15a – Marga do Val, galiziar idazlea, literatur kritikaria, itzultzailea eta aktorea.
- Apirilaren 20a – Annick Balley, benindar kazetaria (h. 2024).
- Apirilaren 20a – Serafín Zubiri, nafar abeslaria, piano-jotzailea eta konposatzailea.
- Apirilaren 22a – Estelle Asmodelle, australiar modelo, sabel-dantzari, musikari, ekintzaile, asmatzaile, artista abstraktu eta akademikoa.
- Apirilaren 24a – Cedric the Entertainer, estatubatuar aktorea.
- Apirilaren 24a – Djimon Hounsou, benindar-estatubatuar aktore eta modeloa.
- Apirilaren 25a – Hank Azaria, estatubatuar aktore, komediante eta ekoizlea.
- Apirilaren 27a – Mireia Gabilondo, gipuzkoar aktorea, zuzendaria eta gidoigilea.
- Apirilaren 29a – Iryna Farion, ukrainar hizkuntzalari eta politikaria (h. 2024).
- Apirilaren 29a – Radek Jaroš, txekiar mendizalea eta idazlea.
- Apirilaren 30a – Lorenzo Staelens, belgikar futbolari ohia.
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Joxe Mari Agirretxe, Porrotx, gipuzkoar pailazoa.
- Maiatzaren 3a – Xabier Mendiguren Elizegi, euskal idazle eta editorea.
- Maiatzaren 4a – Rocco Siffredi, italiar aktore pornografikoa, zuzendari eta pornografia ekoizlea.
- Maiatzaren 5a – Jose Ramon Amondarain, gipuzkoar margolaria.
- Maiatzaren 6a – Lars Mikkelsen, daniar aktorea.
- Maiatzaren 7a – Ricardo Gómez, bizkaitar euskalaria, Euskal Filologian doktorea eta EHUko irakaslea.
- Maiatzaren 7a – Iñaki Ibáñez, nafar futbolari ohia.
- Maiatzaren 8a - Melissa Gilbert, estatubatuar aktorea, telebistako produktorea eta idazlea.
- Maiatzaren 9a – Genar Andrinua, bizkaitar futbolari ohia.
- Maiatzaren 10a – Emmanuelle Devos, frantziar aktorea.
- Maiatzaren 11 – Juan Jose Alvarez Rubio, gipuzkoar jurista eta EHUko katedraduna Zuzenbidean.
- Maiatzaren 13a – Stephen Colbert, estatubatuar aktore, idazle, komiko eta telebista aurkezlea.
- Maiatzaren 13a – Pruden Gartzia, gipuzkoar liburuzain eta euskaltzain urgazlea.
- Maiatzaren 13a – Xabier Olaso, bizkaitar idazlea.
- Maiatzaren 13a – Jordi Sánchez, kataluniar aktore eta gidoilaria.
- Maiatzaren 14a – Néstor Gorosito, argentinar futbolari ohia.
- Maiatzaren 15a – Lars Løkke Rasmussen, Danimarkako lehen ministroa.
- Maiatzaren 15a – Volodymyr Struk, ukrainiar politikaria, Kreminnako alkatea (h. 2022).
- Maiatzaren 17a – Garbiñe Abasolo, bizkaitar modelo ohia eta enpresaburua.
- Maiatzaren 18a – Satoru Mochizuki, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 18a – Pilar Ruiz-Lapuente, kataluniar astrofisikaria.
- Maiatzaren 19a – Man Haron Monis, irandar jatorriko australiar apaiz sunita, 2014ko Sydneyko bahiketa burutu zuena (h. 2014).
- Maiatzaren 19a – Gitanas Nausėda, Lituaniako presidentea.
- Maiatzaren 20a – Garbiñe Alustiza, gipuzkoar bolaria, Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioan lehenengo emakumezkoa.
- Maiatzaren 20a – Fran Lezama Perier, bizkaitar margolari surrealista.
- Maiatzaren 21a – Javier González Etxebarria, bizkaitar futbol entrenatzaile eta kirol zuzendaria.
- Maiatzaren 21a – Mayte Martín, kanariar idazle eta kazetaria.
- Maiatzaren 23a – Helena de Carlos Villamarín, galiziar poeta eta latinista.
- Maiatzaren 23a – Salomé Cuesta, espainiar artista, irakaslea eta teorialari feminista.
- Maiatzaren 24a – Freda Huson, Chief Howilhkat, Kanadako indigenen eskubideen aldeko ekintzailea.
- Maiatzaren 26a – Lenny Kravitz, estatubatuar abeslaria.
- Maiatzaren 29a – Christina Rosenvinge, espainiar pop-rock kantautorea.
- Maiatzaren 30a – Mark Sheppard, ingeles aktore eta musikaria.
- Maiatzaren 31 – José Ángel Arcega, espainiar saskibaloi jokalari ohia.
Ekaina
- Ekainaren 1a – Jesus Aranbarri Arregi, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Ekainaren 1a – Ruben Gorospe, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Ekainaren 3a – Xabier Azanza, Euskararen Nafar Institutuko (ENAI) zuzendaria.
- Ekainaren 3a – James Purefoy, ingeles aktore, ekoizle eta zuzendaria.
- Ekainaren 5a – Marian Moreno, espainiar irakaslea, idazlea eta hezkidetzaren inguruan irakasleen prestakuntzan aditua.
- Ekainaren 5a – Rick Riordan, estatubatuar idazlea.
- Ekainaren 6a – Izaskun Etxeberria, nafar irakaslea eta idazlea.
- Ekainaren 8a – Txuma Murugarren, gipuzkoar abeslari, zutabegile eta blogaria.
- Ekainaren 9a – Arantxa Iturbe, gipuzkoar idazle eta irrati esataria.
- Ekainaren 9a – Carlos Pauner, hamalau zortzimilakoak igo dituen lenengo espainiar alpinista.
- Ekainaren 10a – Vincent Pérez, suitzar aktorea.
- Ekainaren 14a – Rosario Zúñiga, mexikar aktorea (h. 2023).
- Ekainaren 15a – Courteney Cox, estatubatuar aktorea.
- Ekainaren 15a – Barbara Fredrickson, estatubatuar psikologia irakaslea .
- Ekainaren 15a – Michael Laudrup, daniar futbolaria, Danimarkak izan duen jokalaririk hoberenetakoa.
- Ekainaren 17a – Michael Gross, Albatros , alemaniar igerilaria, tximeleta-probetan inoiz izan den igerilaririk hoberena.
- Ekainaren 19a – Boris Johnson, britainiar politikaria, Londresko alkate ohia.
- Ekainaren 19a – Omowunmi Sadik, nigeriar asmatzailea, kimikaria eta irakaslea.
- Ekainaren 19a – Kevin Schwantz, estatubatuar motoziklismoko-pilotu ohia.
- Ekainaren 20a – Remedios Cervantes, espainiar enpresaburua, aktorea, telebistako aurkezlea eta modeloa.
- Ekainaren 20a – Conchi Mateo Pérez, UPNko nafar politikaria.
- Ekainaren 22a – Amy Brenneman, estatubatuar aktorea.
- Ekainaren 22a – Dan Brown, estatubatuar idazlea.
- Ekainaren 22a – Julienne Mukabutera, Maria Kisito, ruandar moja beneditarra, Ruandako genozidioaren eragileetako bat.
- Ekainaren 23a – Kenji Honnami, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 25a – Emma Suárez, madrildar aktorea.
- Ekainaren 27a – José Venancio López, bizkaitar areto-futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Ekainaren 27a – Marie Sara, frantziar burtzikari ohia, enpresaburua eta politikaria.
- Ekainaren 28a – Mayumi Kaji, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 29a – Enrique Vázquez Castro, arabar musikagile eta apaiza.
- Ekainaren 30a – Martin Weinek, austriar antzezle, protagonista, ardo ekoizlea eta artista.
Uztaila
- Uztailaren 1a – Peter Cattaneo, ingeles zinema zuzendaria.
- Uztailaren 1a – Cristina Cifuentes, espainiar politikaria, Madrilgo Erkidegoko presidentea.
- Uztailaren 3a – Tom Curren, estatubatuar surflaria.
- Uztailaren 3a - Joanne Harris, britainiar irakaslea eta idazlea.
- Uztailaren 4a – Edi Rama, Albaniako lehen ministroa.
- Uztailaren 5a – Uxue Barkos, Nafarroako Gobernuko lehendakaria.
- Uztailaren 9a – Kike Biguri, donostiar aktorea.
- Uztailaren 9a – Sérgio Luís Donizetti, João Paulo, brasildar futbolari ohia.
- Uztailaren 9a – Courtney Love, estatubatuar punk eta grunge abeslari, musikari, aktore eta artista bisuala.
- Uztailaren 9a – Gianluca Vialli, italiar futbolari eta entrenatzailea (h. 2023).
- Uztailaren 11a – Andoni Aizpuru, gipuzkoar kazetaria eta telebista aurkezlea.
- Uztailaren 14a – Javier Conde, bizkaitar atleta paralinpikoa, iraupen lasterketetan aditua.
- Uztailaren 15a – Carme Barceló, kataluniar kirol kazetaria.
- Uztailaren 15a – Tetsuji Hashiratani, japoniar futbolari ohia.
- Uztailaren 16a - Nino Burjanadze, Georgiako presidentea.
- Uztailaren 16a – Miguel Indurain, nafar txirrindularia, historiako kirolari onenen artean sailkatua.
- Uztailaren 17a – Dolors Feliu, Kataluniako Batzar Nazionaleko lehendakaria.
- Uztailaren 20a – Josetxo Anitua, gipuzkoar abeslaria, hainbat rock taldetako kidea (h. 2008).
- Uztailaren 20a – Chris Cornell, estatubatuar kantautorea, abeslaria eta gitarrista (h. 2017).
- Uztailaren 22a – John Leguizamo, kolonbiar-estatubatuar aktore, komediante eta ahots bikoiztailea.
- Uztailaren 23a – Carlos Aurensanz, nafar idazlea.
- Uztailaren 24a – Pedro Passos Coelho, Portugalgo lehen ministro ohia.
- Uztailaren 25a – Anne Applebaum, estatubatuar kazetari, historialari eta idazlea.
- Uztailaren 25a – Javier Etxebarria Iruarrizaga, bizkaitar futbolari ohia.
- Uztailaren 26a – Sandra Bullock, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 30a – Jürgen Klinsmann, alemaniar futbolari ohia.
- Uztailaren 30a – Inaxio Errandonea, nafar pilotari ohia.
- Uztailaren 30a – Xulio Vixil, asturierako idazlea eta asturierako irakaslea.
- Uztailaren 31 – Jean-Paul Vonderburg, suediar futbolari ohia.
Abuztua
- Abuztuaren 1a – Luixa Reizabal, gipuzkoar psikologo, ikertzaile eta EHUko irakaslea.
- Abuztuaren 2a – Nerea Etxegibel, bizkaitar atleta.
- Abuztuaren 2a – Mary-Louise Parker, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 3a – Iñaki Antón, Uoho, bizkaitar gitarra-jotzailea eta musika ekoizlea.
- Abuztuaren 3a – Abhisit Vejjajiva, Thailandiako lehen ministroa.
- Abuztuaren 4a – Agustin Elduaien, gipuzkoar futbolari ohia.
- Abuztuaren 4a – Laila Ripoll, espainiar eszena-zuzendaria, aktorea, irakaslea eta antzerkigilea.
- Abuztuaren 5a – Adam "MCA" Yauch, estatubatuar rap abeslaria eta baxu-jotzailea, Beastie Boys taldearen sortzailea (h. 2012).
- Abuztuaren 6a – Miguel Fuentes, Errealeko jokalari eta presidente ohia.
- Abuztuaren 7a – Tom McGrath, estatubatuar ahots-aktorea, zuzendari eta gidoigilea.
- Abuztuaren 8a – Giuseppe Conte, Italiako lehen ministroa.
- Abuztuaren 8a – Elisabeta Guzganu-Tufan, errumaniar floretista.
- Abuztuaren 12a – Aitor Begiristain, Txiki Begiristain, gipuzkoar futbolari ohia.
- Abuztuaren 12a – Xabier Mikel Errekondo, gipuzkoar eskubaloi jokalaria eta politikaria.
- Abuztuaren 14a – Bixente Oiartzabal, gipuzkoar futbolari ohia.
- Abuztuaren 15a – Maria Mercè Cuartiella, kataluniar idazle eta antzerkigilea.
- Abuztuaren 15a – Melinda Gates, estatubatuar filantropo eta Microsofteko gerente orokor ohia.
- Abuztuaren 17a – Jorginho, brasildar futbolari ohia.
- Abuztuaren 17a – Pello Sarasola, telebistaren arloko euskal profesionala, ikus-entzunezko komunikazioan aditua (h. 2015).
- Abuztuaren 20a – Sergei Zagraievski, errusiar margolaria, idazlea eta arte-historialaria (h. 2020).
- Abuztuaren 21a – Esperança Camps Barber, espainiar kazetaria, idazlea eta politikaria.
- Abuztuaren 21a – Alfonso Lacadena, espainiar hizkuntzalari eta ikerlaria, epigrafian aditua (h. 2018).
- Abuztuaren 22a – Beatriz Fernandez Fernandez, bizkatar filologo eta idazlea, EHUko irakasle eta ikertzailea.
- Abuztuaren 22a – Erramun Osa, Euskaltzaindiako idazkariordea.
- Abuztuaren 22a – Mats Wilander, suediar tenislari ohia.
- Abuztuaren 23a – Johan Bruyneel, belgiar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 24a – Julio César Monge, euskal-salvadortar maisu eta kulturgilea.
- Abuztuaren 25a – Eduard Fernández, kataluniar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
- Abuztuaren 25a – Maxim Kontsevitx, errusiar matematikaria.
- Abuztuaren 26a – Aurora Beltrán, nafar abeslari eta musikagilea.
- Abuztuaren 26a – Daphne Caruana Galizia, maltar kazetari, idazle eta ustelkeriaren aurkako ekintzailea (h. 2017).
- Abuztuaren 27a – José Luis González Vázquez, González, gipuzkoar futbolari-ohia.
- Abuztuaren 27a – Mónica Laguna, espainiar film-zuzendari eta gidoilaria.
- Abuztuaren 28a – Antón Riveiro Coello, galiziar idazlea.
- Abuztuaren 31 – Ion Arretxe, gipuzkoar arte zuzendaria, marrazkilaria, idazlea eta aktorea (h. 2017).
Iraila
- Irailaren 1a – Petr Fiala, Txekiako lehen ministroa.
- Irailaren 2a – Keanu Reeves, Libanon jaiotako kanadar aktorea.
- Irailaren 3a – Luis Fernando Fernández, bizkaitar futbolari ohia.
- Irailaren 4a – Karmele Larrinaga, bizkaitar aktore eta abeslaria.
- Irailaren 5a – Anna Fiske, suediar ilustratzailea eta idazlea.
- Irailaren 5a – Paddy Rekalde, euskal idazlea.
- Irailaren 6a – Rosie Perez, estatubatuar aktore, koreografo eta dantzaria.
- Irailaren 8a – Dunja Mijatović, Europako Kontseiluko giza eskubideen komisarioa.
- Irailaren 9a – Xabier Agote, Albaola Itsas Kultur Erakundearen sortzailea eta lehendakaria.
- Irailaren 12a – Olatz Beobide, gipuzkoar aktore eta zuzendaria.
- Irailaren 12a – Patxi Telletxea, Nafarroa Baiko politikaria.
- Irailaren 13a – Mladen Mladenović, kroaziar futbolari ohia.
- Irailaren 15a – Robert Fico, Eslovakiako lehen ministroa.
- Irailaren 15a – Conleth Hill, ipar irlandar aktorea.
- Irailaren 16a – Edu Muruamendiaraz, gipuzkoar dantzari eta koreografoa.
- Irailaren 16a – Rossy de Palma, espainiar aktorea.
- Irailaren 19a – Trisha Yearwood, estatubatuar kantari, idazle, aktore eta sukaldaria.
- Irailaren 21a – Rafael Carriegas, bizkaitar politikaria.
- Irailaren 21a – Jorge Drexler, judu jatorriko uruguaitar abeslari eta aktorea.
- Irailaren 24a – Alberto Albistegi, gipuzkoar futbolari ohia.
- Irailaren 24a – Ainhoa Arteta, gipuzkoar sopranoa, munduko aretorik ezagunenetan abestu izandakoa.
- Irailaren 24a – Alberto Barandiaran, nafar kazetari eta euskal idazlea.
- Irailaren 24a – Osamu Taninaka, japoniar futbolari ohia.
- Irailaren 25a – Patricia Shanil Muluzi, malawiar politikari eta lehen dama (h. 2024).
- Irailaren 25a – Carlos Ruiz Zafón, kataluniar idazlea (h. 2020).
- Irailaren 26a – Derek Ho, hawaiiar surflaria (h. 2020).
- Irailaren 27a – Kevin Holmes, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Irailaren 28a – Sergio Dalma, kataluniar abeslaria.
- Irailaren 29a – Olga Ketonen, finlandiar kazetaria (h. 2024).
- Irailaren 30a – Monica Bellucci, italiar aktore eta modeloa.
- Irailaren 30a – Susana Zabaleta, mexikar aktore eta sopranoa.
Urria
- Urriaren 1a – Bruno Ledoux, frantziar enpresari, zinema ekoizle eta bildumazalea.
- Urriaren 1a – Cristina Rivera Garza, mexikar idazlea.
- Urriaren 1a – Jordi Sànchez, kataluniar politikari eta ekintzailea.
- Urriaren 3a – Jose Maria Berasategi, gipuzkoar aktorea.
- Urriaren 3a – Clive Owen, britainiar aktorea.
- Urriaren 8a – Ian Hart, ingeles aktorea.
- Urriaren 9a – Guillermo del Toro, mexikar zinema zuzendaria, ekoizlea, gidoigilea eta eleberrigilea.
- Urriaren 11 – Pilar Heredia Iglesias, espainiar politikaria, aktibista eta feminista.
- Urriaren 13a – Doug Emhoff, estatubatuar abokatua, Kamala Harrisen senarra.
- Urriaren 14a - Begoña Caamaño, galizierazko kazetari eta idazlea (h. 2014).
- Urriaren 14a – Pere Ponce, kataluniar aktorea.
- Urriaren 16a – Óscar Seco, bizkaitar abokatu eta politikaria.
- Urriaren 19a – Gretchen Daily, estatubatuar biologoa eta biogeografoa.
- Urriaren 19a – Agnès Jaoui, frantziar abeslari, aktore, gidoigile eta zinema zuzendaria.
- Urriaren 19a – Manuel Legris, frantziar dantzaria.
- Urriaren 20a – Kamala Harris, AEBetako lehen emakumezko presidenteordea.
- Urriaren 21a – José Andrés Burguete, CDNko nafar politikaria.
- Urriaren 21a – Glòria Serra, kataluniar kazetaria, aurkezlea eta irrati esataria.
- Urriaren 22a – Dražen Petrović, kroaziar saskibaloi jokalaria, Europak eman duen jokalaririk handienetakoa (h. 1993).
- Urriaren 23a – Robert Trujillo, mexikar jatorriko estatubatuar gitarra-jotzailea, Metallica taldeko baxu-jotzailea.
- Urriaren 25a – Kevin Michael Richardson, estatubatuar aktorea.
- Urriaren 26a – Juanan Delgado, bizkaitar rally kopilotu ohia.
- Urriaren 31 – Marco van Basten, herbeheretar futbolari ohia, bere garaiko aurrelari onenetakoa.
Azaroa
- Azaroaren 1a – Jon Jauregi, gipuzkoar politikari jeltzalea.
- Azaroaren 2a – Lynn Nottage, estatubatuar antzerkigilea.
- Azaroaren 2a – Salbatore Totino, estatubatuar zinemagilea.
- Azaroaren 5a – Famke Janssen, herbehereetar aktorea, gidoilaria, zinema zuzendaria eta modelo ohia.
- Azaroaren 6a – Patrick Keheille, zuberoar idazlea, pastoralak idazteagatik nabaritua.
- Azaroaren 6a – Anita Malfatti, brasildar margolaria (j. 1889).
- Azaroaren 6a – Félix Sarriugarte, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Azaroaren 7a – Liam Ó Maonlaí, irlandar musikaria.
- Azaroaren 10a – Isabel Bono, espainiar poeta eta idazlea.
- Azaroaren 10a – Magnús Scheving, islandiar aktore eta gimnasta ohia.
- Azaroaren 11 – Anabel Alonso, bizkaitar aktore eta telebistako aurkezlea.
- Azaroaren 11 – Calista Flockhart, estatubatuar aktorea.
- Azaroaren 12a – Michael Kremer, estatubatuar ekonomialaria, 2019ko Ekonomiako Nobel Saria.
- Azaroaren 13a – Isabel Elizalde, Nafarroako Gobernuko Landa Garapena, Toki Administrazioa eta Ingurumeneko sailburua.
- Azaroaren 13a – Fernando Quintanilla, Txirri, bizkaitar futbolari ohia.
- Azaroaren 14a – Antxon Gomez, arabar idazle, politikari eta basozaina, EAE-ANVko idazkari nagusi ohia.
- Azaroaren 15a – Philippe Montanier, frantziar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Azaroaren 16a – Valeria Bruni Tedeschi, frantziar-italiar aktore, gidoilari eta zuzendaria.
- Azaroaren 16a – Midori Honda, japoniar futbolaria.
- Azaroaren 16a – Diana Krall, kanadar piano-jotzailea eta jazz-abeslaria.
- Azaroaren 16a – Paco Liaño, espainiar futbol atezain ohia.
- Azaroaren 19a – Petr Nečas, Txekiako lehen ministroa.
- Azaroaren 19a – Pilar Rodríguez Pérez, gipuzkoar unibertsitate-irakaslea, literatura, zinema, komunikazio eta genero ikasketetan aditua.
- Azaroaren 22a – Olivier Truc, frantziar kazetaria eta idazlea.
- Azaroaren 24a – Julian Peña, Julen Garikanopeña, bizkaitar idazlea.
- Azaroaren 25a- Mark Lanegan, estatubatuar konposatzaile eta abeslaria (h. 2022).
- Azaroaren 25a – José María Palacín, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Azaroaren 26a – Vreni Schneider, suitzar eskiatzaile ohia, historiako hoberenetakoa.
- Azaroaren 27a – Roberto Mancini, italiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
Abendua
- Abenduaren 1a – Maria Iraburu, nafar biologialari, ikerlari eta unibertsitate irakaslea.
- Abenduaren 1a – Salvatore Schillaci, italiar futbolari ohia.
- Abenduaren 2a – Marije Fullaondo, ezker abertzaleko bizkaitar politikaria.
- Abenduaren 4a – Sertab Erener, turkiar pop abeslaria eta musikagilea.
- Abenduaren 4a – Marisa Tomei, estatubatuar aktorea.
- Abenduaren 7a – Roberta Close, brasildar modelo, aktore eta telebista aurkezlea.
- Abenduaren 8a – Teri Hatcher, estatubatuar aktorea.
- Abenduaren 10a – Edith Gonzalez, mexikar aktore eta dantzaria (h. 2019).
- Abenduaren 10a – Laura McAllister, galestar irakaslea eta akademikoa, nazioarteko futbolari ohia eta kiroletako goi-mailako administratzailea.
- Abenduaren 11 – Franco Ballerini, italiar txirrindularia (h. 2010).
- Abenduaren 12a – Herminio Díaz Zabala, espainiar txirrindulari ohia.
- Abenduaren 13a – Roque de la Cruz, espainiar txirrindulari ohia.
- Abenduaren 13a – Arturs Krišjānis Kariņš, Letoniako lehen ministroa.
- Abenduaren 13a – Hisanori Shirasawa, japoniar futbolari ohia.
- Abenduaren 14a – Liuba María Hevia, kubatar gitarrista, konpositorea eta abeslaria, Kubako kultura garaikidearen ordezkari handienetako bat.
- Abenduaren 15a – Pete Michels, estatubatuar animazio-zuzendaria.
- Abenduaren 16a – John Kirwan, zeelandaberritar errugbilari ohia eta entrenatzailea.
- Abenduaren 16a – Elena Ziordia, bizkaitar margolaria eta ilustratzailea.
- Abenduaren 17a – Iñaki Badiola, gipuzkoar enpresaburua eta Real Sociedadeko presidente ohia.
- Abenduaren 17a – Iñigo Muguruza, gipuzkoar musikaria (h. 2019).
- Abenduaren 18a – Steve Austin, estatubatuar aktorea, ekoizlea eta borrokalari profesional ohia.
- Abenduaren 18a – Pierre Nkurunziza, Burundiko presidentea (h. 2020).
- Abenduaren 19a – Béatrice Dalle, frantziar aktorea.
- Abenduaren 19a – Declan Kearney, irlandar errepublikar politikaria.
- Abenduaren 19a – Arvydas Sabonis, lituaniar saskibaloi jokalaria, inoizko pibot onenetarikoa.
- Abenduaren 23a – Txetx Etxeberri, euskal gizarte ekintzaile ekologista eta bakezalea.
- Abenduaren 23a – Eddie Vedder, estatubatuar musikari, abeslari eta kantautorea, Pearl Jam taldeko abeslaria.
- Abenduaren 26a – Veda Hlubinka-Cook, estatubatuar emakumezko software programatzaile transgeneroa, Metaweb konpainiaren sortzaileetako bat.
- Abenduaren 26a – Martxel Mariskal, gipuzkoar musikari eta idazlea.
- Abenduaren 28a – Juan Pablo García, Juan Pablo, errioxar palari ohia.
- Abenduaren 28a – Maite Zuñiga, gipuzkoar atleta ohia.
- Abenduaren 30a – Carlos Urkijo, Espainiako Gobernuaren Ordezkaria Euskal Autonomia Erkidegoan.
- Abenduaren 31 – Valentina Vargas, txiletar aktorea.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Agurtzane Ortiz, bizkaitar neurozientzialaria.
- Ainhoa Zubillaga, gipuzkoar opera-kantaria, mezzo-sopranoa.
- Álvaro Fernández, gipuzkoar argazkilaria.
- Amaia Illarreta, gipuzkoar dantzaria, irakasle eta pedagogoa.
- Ana Laura Alaez, bizkaitar eskultorea.
- Ander Altuna, bizkaitar idazle, zuzentzaile eta itzultzailea, UEUren argitalpenen hizkuntza-arduraduna.
- Ángela Sevilla, bizkaitar politikaria.
- Antton Mendizabal, gipuzkoar dantzaria.
- Arantza Sestayo, gipuzkoar margolari eta ilustratzailea, marrazki gotiko eta sentsualak egiten dituena.
- Carlos Ciriza, nafar margolari eta eskultorea.
- Caroline Phillips, estatubatuar-lapurtar musikari eta enpresari euskalduna.
- Euxebio Fagoaga, nafar bertsolaria.
- Eva Salaberria, Donostiako udaleko teknikaria, Donostia Lagunkoia Hiri Planaren Arduraduna.
- Fernando García Pañeda, bizkaitar idazlea.
- Fernando Jauregi, nafar astrofisikaria.
- Imanol Marrodan, bizkaitar eskultore, argazkilari eta arte-sortzailea.
- Iñigo Barandiaran, bizkaitar idazlea.
- Itxaro Mentxaka, bizkaitar mezzo-sopranoa.
- Javier Alberdi, gipuzkoar abesbatza-zuzendaria eta tenorra.
- Javier Díaz Noci, arabar irakaslea eta idazlea.
- Javier Ormazabal Etxebarria, bizkaitar enpresaria.
- Jose Mari Pastor, bizkaitar kazetaria.
- Joseba Tapia, gipuzkoar trikitilaria.
- Joseba Urizar, bizkaitar idazlea.
- Juan Lekue, bizkaitar idazlea.
- Juan Carlos Meana, arabar artista.
- Juan Cruz Cigudosa, nafar genetista eta politikaria.
- Juanjo Respaldiza, bizkaitar bertsolaria.
- Koldo Mendaza, arabar argazkilaria.
- Loreto Cabo, bizkaitar sindikalista eta ekintzailea.
- Maite Arruabarrena, gipuzkoar opera-kantaria, mezzosopranoa.
- Maite Arruti, gipuzkoar artxibozain eta idazlea.
- Maite Iruretagoiena, euskal politikari eta legelaria, IVAP-HAEEko zuzendaria.
- Maite Lopetegi, gipuzkoar itzultzailea.
- Manu Maritxalar, gipuzkoar boxeolari amateur eta arraunlari ohia.
- Manu Martiarena, lapurtar trinketa pilotari ohia.
- Maria Untzetabarrenetxea, arabar farmazialari eta enpresaburua.
- Maria Jose Bravo, gipuzkoar ikaslea, Batallón Vasco Españolek bahitu, bortxatu eta erail zuena (h. 1980).
- Marian Otxoa de Eribe, bizkaitar Literatura doktorea, errumanierazko idazleen itzultzailea.
- Marta Extramiana, arabar idazle, ilustratzaile eta diseinatzaile grafikoa.
- Migel Zugaza, bizkaitar arte historialaria, museografian aditua.
- Mikel Artieda, nafar musikaria.
- Mikel Clemente, bizkaitar zinema zuzendaria.
- Mila Amurrio, bizkaitar soziologo feminista, EHUko irakasle eta ikerlaria.
- Natxo Etxebarrieta, Cicatriz punk taldeko gitarra-jotzaile eta abeslaria (h. 1996).
- Nax Agirre, bizkaitar abeslaria.
- Rakel Peña, arabar politikaria.
- Ramón Barea Unzueta, gipuzkoar historialaria.
- Ricky Dávila, bizkaitar argazkilaria.
- Roberto Lakidain, gipuzkoar kazetaria.
- Sabina Méndez, bizkaitar politikaria.
- Santiago Lorenzo, bizkaitar idazle eta zinegilea.
- Santiago Orue, arabar komiki-marrazkilari eta gidoilaria.
- SC Natzab, euskal transfeminista ekintzailea, pertsona transexualen eskubideen defendatzailea.
- Sonia Rueda, bizkaitar artista.
- Xabier Arregi Iparragirre, gipuzkoar informatikaria, EHUko irakaslea eta politikaria.
- Margaret Bullen, ingeles-gipuzkoar antropologo feminista eta EHUko irakaslea.
- Gerard McCrea, Gipuzkoan bizi den irlandar umorista eta ingeles irakaslea.
- Diego Pérez de los Cobos, Espainiako Guardia Zibileko koronela, Kataluniaren independentziarako 2017ko erreferenduma eragozteko ardura izan zuena.
- Ellen Beeman, estatubatuar irakaslea, fantasia eta zientzia-fikziozko idazlea, telebistako gidoilaria eta bideojoko disenatzaile eta ekoizlea.
- Enza Anderson, kanadar kazetari, politikari eta transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea.
- Leila Aboulela, ingelesez idazten duen sudandar idazlea.
- María Dueñas, espainiar eleberrigilea.
- María Galindo, boliviar aktibista feminista erradikala, psikologoa eta komunikatzailea, Mujeres Creando kolektiboaren sortzaileetakoa.
- María Ripoll, kataluniar zinema zuzendaria.
- María Pilar Benítez Marco, espainiar hizkuntzalaria.
- Michelle Klæstrup, daniar emakumezko idazle transgeneroa.
- Miguel Bardem, espainiar zinema zuzendaria.
- Zaida Muxí, agentinar arkitektoa eta hirigilea.
Urtarrila
- Urtarrilaren 8a – Julius Raab, Austriako kantzilerra (j. 1891).
- Urtarrilaren 9a – Jose Zinkunegi, gipuzkoar sendagile, idazle eta itzultzailea (j. 1886).
- Urtarrilaren 13a – Felisberto Hernández, uruguaitar idazlea (j. 1902).
- Urtarrilaren 17a – T. H. White, ingeles eleberrigilea (j. 1906).
- Urtarrilaren 19a – Firmin Lambot, belgikar txirrindularia (j. 1886).
- Urtarrilaren 19a – Friedrich Karl Arnold Schwassmann, alemaniar astronomoa (j. 1870).
- Urtarrilaren 21a – Luis Martín-Santos, donostiar idazle eta sendagilea (j. 1924).
- Urtarrilaren 21a – Joseph Schildkraut, austriar-estatubatuar aktorea (j. 1896).
- Urtarrilaren 29a – Alfredo Baeschlin, suitzar arkitekto, margolari, eskultore eta idazlea (j. 1883).
- Urtarrilaren 29a – Adolfo Díaz, Nikaraguako presidentea (j. 1875).
- Urtarrilaren 29a – Alan Ladd, estatubatuar aktorea (j. 1913).
- Urtarrilaren 31 – Pablo Arozena, nafar kaputxino, misiolari eta euskal idazlea (j. 1896).
Otsaila
- Otsailaren 6a – Emilio Aguinaldo, Filipinetako askatasunaren heroia (j. 1869).
- Otsailaren 8a – Ernst Kretschmer, alemaniar psikiatra (j. 1888).
- Otsailaren 13a – Julian Elortza, gipuzkoar politikari karlista (j. 1878).
- Otsailaren 17a – Maria Baldó, espainiar maistra, feminista, folklorista eta politikaria (j. 1884).
- Otsailaren 18a – Maurice Walsh, irlandar idazlea (j. 1879).
- Otsailaren 24a – William Garbutt, ingeles futbolari eta entrenatzailea, Athletic Clubeko entrenatzailea (j. 1883).
- Otsailaren 25a – Aleksandr Arjipenko, ukrainar-estatubatuar eskultore eta artista grafikoa (j. 1887).
Martxoa
- Martxoaren 1a – José Antonio Ubierna, espainiar legelari eta politikaria, Bizkaiko gobernadore zibila (j. 1876).
- Martxoaren 6a – Paulo Greziakoa, Greziako erregea (j. 1901).
- Martxoaren 8a – Hermenegildo Elices, bizkaitar futbolaria (j. 1914).
- Martxoaren 9a – Paul von Lettow-Vorbeck, alemaniar mitarra (j. 1870).
- Martxoaren 12a – Luisa Carnés, madrildar idazlea eta kazetaria (j. 1905).
- Martxoaren 16a – José Goñi Aizpurua, gipuzkoar kazetari tradizionalista (j. 1908).
- Martxoaren 18a – Sigfrid Edström, suediar industrialaria, Nazioarteko Batzorde Olinpikoko 4. presidentea (j. 1870).
- Martxoaren 18a – Norbert Wiener, estatubatuar matematikaria, zibernetikaren sortzailea (j. 1893).
- Martxoaren 20a – Brendan Behan, gaeleraz eta ingelesez idatzi zuen irlandar poeta, idazle eta dramagilea (j. 1923).
- Martxoaren 22a – Esteban Ezkurra, Nafarroako erreketeen komandantea eta politikaria (j. 1888).
- Martxoaren 23a – Peter Lorre, hungariar-estatubatuar aktorea (j. 1904).
- Martxoaren 29a – Jazinto Rivas, Elgeta, euskal trikilaria (j. 1906).
- Martxoaren 30a – Nella Larsen, Harlemgo Pizkundeko estatubatuar eleberrigilea (j. 1891).
Apirila
- Apirilaren 5a – Douglas MacArthur, estatubatuar jenerala (j. 1880).
- Apirilaren 12a – Juan Irigoien, gipuzkoar idazle eta artxibozaina, pelotaren munduan oso ezaguna (j. 1884).
- Apirilaren 12a – Francisco Javier Lauzurika, euskal artzapezpikua eta Gasteziko apezpikua (j. 1890).
- Apirilaren 14a – Tatiana Afanasieva, ukrainar-herbeheretar matematikari eta fisikaria (j. 1876).
- Apirilaren 14a – Rachel Carson, estatubatuar zoologo eta itsas biologoa (j. 1907).
- Apirilaren 15a – Alice Wilson, kanadar geologoa, Kanadako lehenengo emakume geologoa (j. 1881).
- Apirilaren 18a – Ben Hecht, estatubatuar gidoilari, zuzendari, ekoizle, antzerkigile eta eleberrigilea (j. 1894).
- Apirilaren 20a – Sergei Gerasimov, errusiar margolaria (j. 1885).
- Apirilaren 23a – Karl Polanyi, ekonomiaren antropologo hungariarra (j. 1886).
- Apirilaren 24a – Gerhard Domagk, alemaniar patologo eta bakteriologoa, 1939ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1895).
- Apirilaren 26a – Edwin John Pratt, kanadar olerkaria (j. 1882).
- Apirilaren 27a – Alan Le May, estatubatuar eleberrigile eta gidoigilea (j. 1899).
- Apirilaren 28a – Milton Margai, Sierra Leonako aurreneko lehen ministroa (j. 1895).
Ekaina
- Ekainaren 3a – Frans Eemil Sillanpää, finlandiar idazlea, 1939ko Literaturako Nobel Saria (j. 1888).
- Ekainaren 9a – Max Aitken (Beaverbrook I. baroia), kanadar-britainiar argitaratzaile eta politikaria (j. 1879).
- Ekainaren 9a – Guillermo Larregi, El Vasco de la Carretilla, Patagoniatik Buenos Airesera 22.300 km-ko bidaia oinez eta 130 kg.-ko eskorga eramanez egin zuen (j. 1885).
- Ekainaren 11 – Pibul, Thailandiako lehen ministro eta diktadorea (j. 1897).
- Ekainaren 18a – Giorgio Morandi, italiar margolaria (j. 1890).
- Ekainaren 21a – Saturnino Soloeta, Dimako Fernando, bizkaitar idazlea eta elizgizona (j. 1881).
- Ekainaren 24a – Stuart Davis, estatubatuar margolaria eta marrazkigilea, Ameriketako arte abstraktuaren aitzindaritzat hartua (j. 1892).
- Ekainaren 25a – Gerrit Rietveld, herbeheretar altzari-diseinatzaile eta arkitektoa (j. 1888).
- Ekainaren 28a – Ramon Usanditzaga, gipuzkoar musikagile eta musikaria (j. 1889).
Abuztua
- Abuztuaren 3a – Flannery O'Connor, estatubatuar idazlea (j. 1925).
- Abuztuaren 6a – Cedric Hardwicke, ingeles aktorea (j. 1893).
- Abuztuaren 7a – Ahmed Agouliz, marokoar ekintzailea, Askapen Nazionalerako Armadako kidea (j. 1927).
- Abuztuaren 7a – Aleksander Zawadzki, Poloniako estatuburua (j. 1899).
- Abuztuaren 10a – Affonso Eduardo Reidy, brasildar arkitektoa (j. 1909).
- Abuztuaren 12a – Ian Fleming, ingeles idazlea, James Bond pertsonaiaren sortzailea (j. 1908).
- Abuztuaren 15a – Frantziska Astibia, euskal militantea, idazlea eta itzultzailea (j. 1900).
- Abuztuaren 21a – Palmiro Togliatti, italiar politikaria (j. 1893).
Iraila
- Irailaren 1a – Pierre Alvarez, Rupert, euskal arraunlaria (j. 1887).
- Irailaren 2a – Francisco Craveiro Lopes, Portugalgo presidentea (j. 1894).
- Irailaren 4a – Jose Maria Belaustegigoitia, Belauste, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (j. 1889).
- Irailaren 4a – Werner Bergengruen, alemaniar idazlea (j. 1892).
- Irailaren 5a – Ángel Cruchaga Santa María, txiletar poeta (j. 1897).
- Irailaren 5a – Elizabeth Gurley Flynn, estatubatuar politikari, sindikalista eta feminista (j. 1890).
- Irailaren 8a – Mariano Doporto, espainiar fisikari eta meteorologoa (j. 1902).
- Irailaren 10a – Raymond Albaladejo, baxenafar errugbilaria (j. 1932).
- Irailaren 14a – Vasili Grossman, errusiar idazle eta kazetaria (j 1905).
- Irailaren 17a – Gerardo Sacristán, errioxar margolari eta iraskaslea (j. 1907).
- Irailaren 18a – Sean O'Casey, irlandar antzerkigilea (j. 1880).
- Irailaren 21a – Otto Grotewohl, Ekialdeko Alemaniako lehendabiziko lehen ministroa (j. 1894).
- Irailaren 28a – Harpo Marx, estatubatuar umorista eta aktorea (j. 1888).
Urria
- Urriaren 1a – Douglas McGregor, estatubatuar kudeaketa aditua, X eta Y teoriak plazaratzeagatik ezaguna (j. 1906).
- Urriaren 10a – Eddie Cantor, estatubatuar umorista, dantzari, abeslari, aktore eta abesti egilea (j. 1892).
- Urriaren 12a – Mary Pinchot Meyer, estatubatuar kazetari eta margolaria (j. 1920).
- Urriaren 15a – Cole Porter, estatubatuar musikagilea (j. 1891).
- Urriaren 20a – Herbert Clark Hoover, Ameriketako Estatu Batuetako 31. Presidentea (j. 1874).
- Urriaren 20a – Dionisio Olano, gipuzkoar idazlea (j. 1894).
- Urriaren 22a – Mariano Zirikiain Gaiztarro, gipuzkoar idazlea (j. 1898).
- Urriaren 25a – Trino Arizkorreta, euskal herritar futbolaria (j. 1902).
- Urriaren 27a – Gabriel Benoist, normandierako Cauchois dialektoan idazten zuen normandiar idazlea (j. 1891).
Abendua
- Abenduaren 1a – Jarilaos Vasilakos, greziar atleta (j. 1877).
- Abenduaren 3a – Elisa Soriano Fisher, espainiar irakasle eta oftalmologoa (j. 1891).
- Abenduaren 4a – Pina Pellicer, mexikar aktorea (j. 1934).
- Abenduaren 6a – Victoria Zárate Zurita, espainiar maistra errepublikanoa eta sindikalista (j. 1893).
- Abenduaren 9a – Edith Sitwell, ingeles saiakeragile eta poeta (j. 1887).
- Abenduaren 11 – Sam Cooke, estatubatuar musikaria (j. 1931).
- Abenduaren 11 – Alma Mahler, austriar musikagile eta socialitéa (j. 1879).
- Abenduaren 12a – Elena Salvador, espainiar aktorea (j. 1868).
- Abenduaren 17a – Victor Franz Hess, austriar fisikaria, 1936ko Fisikako Nobel Saria (j. 1883).
- Abenduaren 20a – Emilia Bernal, kubatar poeta eta idazlea (j. 1884).
- Abenduaren 21a – Txomin San Sebastian, gipuzkoar idazlea eta pentsalari herrikoia, Astigarragako "seme kuttuna" (j. 1886).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Martxoa – Juan Antonio Kareaga, bizkaitar politikari jeltzalea (j. 1904).
- Adolfo Sáenz-Alonso, Real Sociedad futbol klubeko lehenengo presidentea (j. 1875).
- Angel Cábanas, gipuzkoar pintorea (j. 1888?).
- Balbino Sobrado, arabar argazkilaria (j. 1883).
- Dionisio Azkue Arregi, gipuzkoar idazle eta margolaria (j. 1885).
- Domingo Moriones Larraga, Orokietako markesa, nafar militar eta aristokrata (j. 1883).
- Javier Adarraga, euskal herritar pilotari eta ingeniaria (j. 1891).
- Pedro Kareaga Garagartza, gipuzkoar ingeniari eta armagilea (j. 1884).
- Joan Pais i Melis, katalan hizkuntzaren musikagile eta poeta (j. 1875).