Datu azkarrak Kronologia, Mendeak ...
Itxi
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a -Pedro José Galíndez, Peru Galindez, euskal kirolari eta abokatua (h. 1971).
- Urtarrilaren 3a – J.R.R. Tolkien, ingeles filologo, irakasle eta fantasia epikoko idazlea (h. 1973).
- Urtarrilaren 6a – Jesus Agirregabiria, donostiar tenorra (h. 1975).
- Urtarrilaren 10a – Nicanor Narbarte, gipuzkoar kirolzale eta euskalzalea, euskal abizenei buruzko liburu baten idazlea (h. 1970).
- Urtarrilaren 14a – Martin Niemöller, alemaniar teologo eta ministro protestantea, nazien aurka nabarmendu zena (h. 1984).
- Urtarrilaren 15a – Pablo Artxanko, Eusko Abertzale Ekintzako (EAE) kide historiko eta euskaltzalea (h. 1962).
- Urtarrilaren 18a – Oliver Hardy, estatubatuar aktorea, Laurel eta Hardy komiko bikote ospetsuko kidea (h. 1957).
- Urtarrilaren 17a – Luther Gulick, estatubatuar kudeaketa aditua (h. 1993).
- Urtarrilaren 21a – Esperanza Rodríguez Cerdán, espainiar maistra errepublikanoa (h. 1984).
- Urtarrilaren 22a – Marcel Dassault, frantziar aeronautika-ingeniaria eta enpresa-gizona (h. 1986).
- Urtarrilaren 24a – Ksenia Boguslavskaia, errusiar abangoardiako artista, poeta eta barne diseinatzailea (h. 1972).
- Urtarrilaren 26a – Bessie Coleman, estatubatuar hegazkinlaria, pilotu baimena lortu zuen afro-amerikar jatorriko lehen emakumea (h. 1926).
- Urtarrilaren 29a – Ernst Lubitsch, alemaniar zinema zuzendaria (h. 1947).
- Urtarrilaren 31 – Eddie Cantor, estatubatuar umorista, dantzari, abeslari, aktore eta abesti egilea (h. 1964).
Otsaila
- Otsailaren 2a – Cuno Hoffmeister, alemaniar astronomoa (h. 1968).
- Otsailaren 3a – Juan Negrín, Espainiako Bigarren Errepublikako Presidentea (h. 1956).
- Otsailaren 4a – Ugo Betti, italiar antzerkigilea (h. 1953).
- Otsailaren 4a – Andreu Nin, kataluniar politikaria (h. 1937).
- Otsailaren 6a – William P. Murphy, estatubatuar sendagilea, 1934ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1987).
- Otsailaren 9a – Fiodor Raskolnikov, errusiar militante boltxebikea (h. 1939).
- Otsailaren 19a – René Labat, lapurtar atleta (h. 1970).
- Otsailaren 22a – Edna St. Vincent Millay, estatubatuar antzerkigile eta poeta lirikoa (h. 1950).
- Otsailaren 23a – Agnes Smedley, estatubatuar kazetari, idazle eta feminista (h. 1950).
- Otsailaren 26a – Alejandro Larrakoetxea, bizkaitar idazlea (h. 1976).
- Otsailaren 29a – Ana María Ibars, espainiar idazle eta maistra (h. 1965).
- Otsailaren 29a – Augusta Savage, estatubatuar eskultorea (h. 1962).
Martxoa
- Martxoaren 1a – Akutagawa Ryunosuke, japoniar idazlea (h. 1927).
- Martxoaren 7a – Felisa Mary, euskal aktorea (h. 1956).
- Martxoaren 8a – Juana de Ibarbourou, uruguaitar idazlea (h. 1979).
- Martxoaren 9a – Mátyás Rákosi, Hungariako lehen ministroa (h. 1971).
- Martxoaren 9a – Vita Sackville-West, ingeles idazlea eta lorategi diseinatzailea (h. 1962).
- Martxoaren 10a – Arthur Honegger, suitzar musikagilea (h. 1955).
- Martxoaren 10a – Gregory La Cava, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1952).
- Martxoaren 15a – Mixel Dargaitz, lapurtar bertsolaria (h. 1965).
- Martxoaren 16a – César Vallejo, perutar poeta, Hego Ameriketako literaturako poeta nagusietakoa (h. 1938).
- Martxoaren 22a – Joaquín Zuazagoitia, bizkaitar kazetari eta politikaria eta Bilboko alkatea (h. 1971).
- Martxoaren 28a – Corneille Heymans, belgikar fisiologoa, 1938ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1968).
- Martxoaren 29a – József Mindszenty, hungariar kardinala (h. 1975).
- Martxoaren 30a – Stefan Banach, poloniar matematikaria (h. 1945).
- Martxoaren 30a – Erhard Milch, alemaniar landa mariskala (h. 1972).
- Martxoaren 30a – Erwin Panofsky, alemaniar arte-historialaria (h. 1968).
Apirila
- Apirilaren 2a – Klavdia Ode-Vasilieva, palestinar-errusiar arabista eta irakaslea (h. 1965).
- Apirilaren 4a – Karl Wilhelm Reinmuth, alemaniar astronomoa (h. 1979).
- Apirilaren 4a – Edith Södergran, suediar hiztuneko finlandiar poeta, XX. mendeko eskandinabiar poeta nagusienetakoa (h. 1923).
- Apirilaren 5a – Hermann Kemper, alemaniar ingeniaria, lebitazio magnetikoaren aitzindaria (h. 1977).
- Apirilaren 6a – Celestino Sarobe, gipuzkoar baritonoa (h. 1952).
- Apirilaren 8a – Richard Neutra, austriar-estatubatuar arkitektoa (h. 1970).
- Apirilaren 8a – Mary Pickford, kanadar-estatubatuar aktorea eta United Artists estudioaren fundatzailea (h. 1979).
- Apirilaren 12a – Julia Irazu Gartzia, arabar maistra aitzindaria (h. 1979).
- Apirilaren 13a – Robert Watson-Watt, eskoziar fisikaria (h. 1973).
- Apirilaren 14a – Juan Belmonte, el Pasmo de Triana, espainiar zezenketaria (h. 1962).
- Apirilaren 14a – Gordon Childe, australiar arkeologoa (h. 1957).
- Apirilaren 14a – Cecilio Ibarretxe, Athleticeko bizkaitar futbolaria (h. 1961).
- Apirilaren 18a – Bolesław Bierut, poloniar politikari komunista, Poloniako presidentea (h. 1956).
- Apirilaren 19a – Grigori Abramovitx Shajn, sobietar/errusiar astronomoa (h. 1956).
- Apirilaren 19a – Germaine Tailleferre, frantziar musikagile eta pianista (h. 1983).
- Apirilaren 24a – Albert Mayer, Lehen Mundu Gerran hil zen lehen soldadu alemaniarra (h. 1914).
Maiatza
- Maiatzaren 2a – Manfred von Richthofen, Baroi Gorria, alemaniar militar eta hegazkin pilotua (h. 1918).
- Maiatzaren 3a – George Paget Thomson, ingeles fisikaria, 1937ko Fisikako Nobel Saria (h. 1975).
- Maiatzaren 4a – Fernando Barrón, arabar militarra (h. 1953).
- Maiatzaren 5a – Dorothy Garrod, britainiar arkeologoa, Paleolito Aroan aditua (h. 1968).
- Maiatzaren 7a – Archibald MacLeish, estatubatuar olerkaria (h. 1982).
- Maiatzaren 7a – Josip Broz Tito, militarra eta Jugoslaviako presidentea (h. 1980).
- Maiatzaren 8a – Arnold Hauser, hungariar arte-historialaria (h. 1978).
- Maiatzaren 9a – Zita Borboi-Parmakoa, Austriako azken enperadorearen emaztea, zenbait urtez Lekeition erbestean bizi izandakoa (h. 1989).
- Maiatzaren 11 – Margaret Rutherford, ingeles aktorea (h. 1972).
- Maiatzaren 15a – Isidro Ansorena, hernaniar txistularia (h. 1975).
- Maiatzaren 20a – Ramiro Arrue, bizkaitar margolaria (h. 1971).
- Maiatzaren 23a – Rafael Moreno, Pichichi, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (h. 1922).
- Maiatzaren 25a – Liam Mellows, irlandar errepublikarra (h. 1922).
- Maiatzaren 29a – Alfonsina Storni, argentinar postmodernismoko poeta eta idazlea (h. 1938).
- Maiatzaren 31 – Gregor Strasser, alemaniar politikari nazia (h. 1934).
Ekaina
- Ekainaren 1a – Amanullah Khan, Afganistango erregea (h. 1960).
- Ekainaren 7a – Kevin O'Higgins, irlandar politikaria (h. 1927).
- Ekainaren 8a – Manuel Ignacio Galíndez, bizkaitar futbolari eta arkitektoa, arkitektura arrazionalistaren aurrekaria (h. 1980).
- Ekainaren 9a – Armand Lunel, frantziar idazlea eta shuadit edo judu-proventzeraren azken hiztuna (h. 1977).
- Ekainaren 12a – Djuna Barnes, estatubatuar idazlea (h. 1982).
- Ekainaren 13a – Basil Rathbone, ingeles aktorea (h. 1967).
- Ekainaren 15a – Andrew Loomis, estatubatuar ilustratzaile, marrazkilari, idazle eta marrazkilaritza irakaslea (h. 1959).
- Ekainaren 18a – Victor Fontan, frantziar txirrindularia (h. 1982).
- Ekainaren 21a – Hilding Rosenberg, suediar musikagilea (h. 1985).
- Ekainaren 25a – Carme Montoriol i Puig, kataluniar itzultzaile, narratzaile, poeta, dramagile eta piano-jotzailea (h. 1966).
- Ekainaren 26a – Leon Barrenetxea, gipuzkoar eskultorea (h. 1947).
- Ekainaren 26a – Pearl S. Buck, estatubatuar idazlea, 1938ko Literaturako Nobel Saria (h. 1973).
- Ekainaren 28a – E. H. Carr, britainiar historialari, diplomazialari eta kazetaria (h. 1982).
- Ekainaren 28a - Milunka Savić, serbiar heroia, gerra guztien historian kondekorazio gehien jaso dituen emakumea (h. 1973).
- Ekainaren 29a – Pedro Antequera Azpiri, espainiar margolaria, marrazkilaria eta artista grafikoa (h. 1975).
Uztaila
- Uztailaren 1a – James Cain, estatubatuar idazlea eta kazetaria (h. 1977).
- Uztailaren 11 – Thomas Mitchell, estatubatuar aktorea (h. 1962).
- Uztailaren 12a – Bruno Schulz, judu jatorriko poloniar idazle, artista, literatura kritikari eta arte irakaslea (h. 1942).
- Uztailaren 13a – Hans Streuli, Suitzako Konfederazioko presidentea (h. 1970).
- Uztailaren 15a – Walter Benjamin, alemaniar literatura-kritikari eta filosofoa (h. 1940).
- Uztailaren 20a – Eli Gallastegi, Gudari, bizkaitar politikari abertzale eta jeltzale independentista (h. 1974).
- Uztailaren 22a – Arthur Seyss-Inquart, austriar politikari nazia (h. 1946).
- Uztailaren 23a – Haile Selassie, Etiopiako azken Enperadorea eta Rastafari mugimenduaren sortzailea (h. 1975).
- Uztailaren 24a – Alice Ball, estatubatuar zientzilari eta kimikaria, lepraren aurkako garaiko tratamendu eraginkorrenaren garatzailea (h. 1916).
- Uztailaren 24a – Philomène Cadoret, bretainiar jostun, idazle eta poeta (h. 1923).
- Uztailaren 27a – Eulogio Aranguren, gipuzkoar futbolaria (h. 1973).
- Uztailaren 29a – William Powell, estatubatuar aktorea (h. 1984).
Abuztua
- Abuztuaren 6a – Frank Tuttle, estatubatuar zinemagilea (h. 1963).
- Abuztuaren 11 – Władysław Anders, poloniar militar eta politikaria (h. 1970).
- Abuztuaren 11 – Hugh MacDiarmid, eskoziar olerkaria (h. 1978).
- Abuztuaren 12a – Mariano Arrate, gipuzkoar futbolaria (h. 1963).
- Abuztuaren 15a – Louis-Victor de Broglie, frantziar fisikaria, 1929ko Fisikako Nobel Saria (h.1987)
- Abuztuaren 16a – Harold Foster, kanadar-estatubatuar komikigilea (h. 1982).
- Abuztuaren 21a – Charles Vanel, frantziar aktorea (h. 1989).
- Abuztuaren 22a – José Olivares, Tellagorri, bizkaitar idazlea eta kazetaria (h. 1960).
- Abuztuaren 26a – Gaetano Belloni, italiar txirrindularia (h. 1980).
- Abuztuaren 28a – Augustin Souchy, alemaniar anarkosindialista, antimilitarista eta kazetaria (h. 1984).
Urria
- Urriaren 3a – Inazio Larrañaga, gipuzkoar idazlea (h. 1975).
- Urriaren 4a – Engelbert Dollfuss, Austriako kantzelaria (h. 1934).
- Urriaren 6a – Sándor Rónai, Hungariako estatuburua (h. 1965).
- Urriaren 8a – Marina Tsvetaieva, errusiar poeta eta idazlea (h. 1941).
- Urriaren 9a – Ivo Andritx, serbokroazieraz idatzi zuen idazlea, 1961eko Literaturako Nobel Saria (h. 1975).
- Urriaren 19a – Ilmari Hannikainen, finlandiar konpositorea (h. 1955).
- Urriaren 23a – Gummo Marx, estatubatuar umorista eta aktorea (h. 1977).
- Urriaren 28a – Pierre Frieden, Luxenburgoko lehen ministroa (h. 1959).
- Urriaren 29a – Lola Anglada, kataluniar haur-literaturako idazle, komikilari eta ilustratzailea (h. 1984).
- Urriaren 29a – Aurora Bertrana, katalan idazle eta biolin-jotzailea (h. 1974).
- Urriaren 31 – Aleksandr Alekhin, errusiar xake jokalaria (h. 1946).
Abendua
- Abenduaren 4a – Francisco Franco, espainiar militar eta diktadorea (h. 1975).
- Abenduaren 6a – Osbert Sitwell, ingeles idazlea (h. 1969).
- Abenduaren 7a – Stuart Davis, estatubatuar margolaria eta marrazkigilea, Ameriketako arte abstraktuaren aitzindaritzat hartua (h. 1964).
- Abenduaren 8a – Herbert John Louis Hinkler, australiar hegalaria (h. 1933).
- Abenduaren 12a – Juan Arin, gipuzkoar etnografo, idazle eta historialaria (h. 1972).
- Abenduaren 21a – Rebecca West, britainiar idazle, kazetari, liburu-kritikari eta bidaia-idazlea (h. 1983).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
Urtarriletik ekainera
- Urtarrilaren 2a – George Biddell Airy, ingeles matematikaria (j. 1801).
- Urtarrilaren 7a – Muhammad Tawfiq, Egiptoko kedivea (j. 1852).
- Urtarrilaren 13a – Daniel Weisweiller, alemaniar jatorriko espainiar finantza-gizona (j. 1814).
- Urtarrilaren 17a – Mercy Brown, tuberkulosiaz hil zen estatubatuar gaztea, Ingalaterra Berriko azken banpiroa bezala ezagutua (j. 1873).
- Urtarrilaren 21a – John Couch Adams, britainiar matematikari eta astronomoa (j. 1819).
- Urtarrilaren 22a – Luis Dabán, nafar ofiziala (j. 1841).
- Otsailaren 20a – Manuel Juambeltz, euskal apaiz, foruzale eta karlista (j. 1839).
- Martxoaren 26a – Walt Whitman, estatubatuar olerkaria (j. 1819).
- Martxoaren 28a – Annibale de Gasparis, italiar astronomoa (j. 1819).
- Apirilaren 22a – Édouard Lalo, frantziar musikagilea (j. 1823).
- Apirilaren 22a – Agripina Samper Agudelo, kolonbiar poeta (j. 1833).
- Apirilaren 27a – Jean Etxepareborda, baxenafar mediku ikerlaria (j. 1823).
- Apirilaren 28a – Ludvig Holstein-Holsteinborg, Danimarkako lehen ministroa (j. 1815).
- Maiatzaren 5a – August Wilhelm von Hofmann, alemaniar kimikaria (j. 1818).
- Maiatzaren 17a – Pedro Goyena, argentinar abokatu, idazle eta politikaria (j. 1843).
- Maiatzaren 26a – José Lerga Donamaria, nafar buruzagi karlista (j. 1817).
- Maiatzaren 29a – Mirzá Husseyn Alí i Nurí, Bahá'u'lláh, Bahaismoaren sortzaile pertsiarra (j. 1817).
- Maiatzaren 30a – Mária Lebstück, gizonez jantzita, lehenengo husar emakume ofiziala (j. 1831).
- Ekainaren 22a – Anne Reeve Aldrich, estatubatuar poeta eta eleberrigilea (j. 1866).
- Ekainaren 28a – Harry Atkinson, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1831).
Uztailetik abendura
- Uztailaren 18a – Thomas Cook, Thomas Cook & Son bidaia-agentziaren sortzaile ingelesa (j. 1808).
- Abuztuaren 4a – Ernestine Rose, idazlea, sufragista eta feminista (j. 1810).
- Abuztuaren 23a – Deodoro da Fonseca, Brasilgo lehenbiziko presidentea (j. 1827).
- Irailaren 17a – Rudolf von Jhering, alemaniar legelaria (j. 1818).
- Urriaren 2a – Ernest Renan, frantziar filosofoa, historialaria eta idazlea (j. 1823).
- Urriaren 4a – Émile Signol, frantziar margolaria (j. 1804).
- Urriaren 6a – Alfred Tennyson, ingeles olerkaria (j. 1809).
- Urriaren 14a – Peter Nicolai Arbo, norvegiar margolaria (j. 1831).
- Urriaren 19a – Luis Karril, donostiar arrantzalea eta eta traineru estropadetako patroia (j. 1847).
- Urriaren 21a – Anne Charlotte Leffler, suediar idazlea (j. 1849).
- Urriaren 23a – Emin Paxa, alemaniar bidaiaria eta kolonizatzailea (j. 1840).
- Urriaren 25a – Juan B. Eustaquio Delmas, bizkaitar kazetaria, idazlea eta inprimatzailea (j. 1820).
- Urriaren 25a – Caroline Lavinia Scott Harrison, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1822).
- Urriaren 29a – William Harnett, irlandar jatorriko estatubatuar margolaria (j. 1848).
- Azaroaren 1a – Serafino De Tivoli, italiar margolaria (j. 1825).
- Azaroaren 6a – Juana Manuela Gorriti, argentinar idazlea (j. 1818).
- Azaroaren 26a – Charles Martial Lavigerie, lapurtar kardinala (j. 1825).
- Abenduaren 3a – Afanasi Fet, errusiar olerkaria (j. 1820).
- Abenduaren 6a – Ernst Werner von Siemens, alemaniar asmaitzale eta enpresaburua (j. 1816).
- Abenduaren 18a – Richard Owen, ingeles naturalista (j. 1804).
- Abenduaren 20a – Eduarda Mansilla, argentinar idazle, kazetari eta musikagilea (j. 1834).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea