From Wikipedia, the free encyclopedia
James Mallahan Cain (Annapolis, Maryland, Ameriketako Estatu Batuak, 1892ko uztailaren 1a - 1977ko urriaren 27a) ingelesezko idazlea eta kazetaria izan zen. Eleberri beltzaren ordezkari gorenetarikoa izan zen, Raymond Chandler eta Dashiell Hammettekin batera.
James Cain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Annapolis, 1892ko uztailaren 1a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | University Park, 1977ko urriaren 27a (85 urte) |
Hobiratze lekua | baliorik ez |
Hezkuntza | |
Heziketa | Washington College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, eleberrigilea, kazetaria, erreportaria, idazlea eta zinema gidoilaria |
Enplegatzailea(k) | The Baltimore Sun (en) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | detektibe-fizkioa |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | 79th Infantry Division (en) |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
|
Irlandar jatorrikoa, bere aita irakaslea eta bere ama opera kantaria izan ziren. Bere amarengandik jaso zuen Cainek bere musikazaletasuna.
1917an Ameriketako Estatu Batuetako Armadan sartu zen, Lehen Mundu Gerran Frantzian borrokatzeko. Han hasi zen idazten Armadaren aldizkari baterako. AEBetara itzultzean, kazetaritza lanarekin jarraitu zuen, fikziozko liburuak idazten hasi arte.
Bere idazlanen argudio nagusia zera da: gizon bat hondoratzen da emakume baten erruz eta kriminal eta emakumearen konplize bihurtzen da. Bere musikazaletasuna ere idazlan batzuetan nabarmentzen da.
Cainek bizitza osoa eman zuen idazten, baina arrakasta lehen urteetan bakarrik lortu zuen. 85 urterekin hil egin zen alkoholak jota.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.