Gidoilari
film, telesail edo irratsaiorako gidoiak idazten dituena From Wikipedia, the free encyclopedia
Gidoilaria (Heg.)[1][2], gidoigilea (Heg.)[3], hari-idazlea[2] edo gertakizun-egilea[4] komikietan, irrati, zinema edo telebistarako gidoiak egiten dituen pertsona da[5].
Gehienetan konta-hari bat hasten dutenean asmakizuna besterik ez da, hau da, ez dute besteek eskatuta ala ordainduta idazten. Behin salduta, gidoiak spec script du izena. Batzuetan, ekoizle-etxe edo zuzendari batentzat lan egiten dute, besteek sortutako gidoiak garatuz edo hobetuz. Beste batzuetan, idazleek bere lanen gidoiak prestatzen dituzte.
Hollywooden lan egiten duten gidoilari gehienak Writers Guild of America, East sindikatuko kideak dira. Horrek 2007 eta 2008an greba egin eta zinema-industria erabat suntsitu zuen[6].
AEBetako gidoilari ospetsu batzuk
- Paul Thomas Anderson.
- Raymond Chandler.
- Charles Chaplin.
- Bruce Dickinson.
- Blake Edwards.
- Nora Ephron
- William Faulkner.
- Charlie Kaufman.
- Peter Max.
- Joseph L. Mankiewicz.
- Homero Manzi.
- Ulyses Petit de Murat.
- Mario Puzo.
- Donald Ogden Stewart.
- Dalton Trumbo.
- Guy Ritchie.
- Billy Wilder.
Erreferentziak
Kanpo-estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.