From Wikipedia, the free encyclopedia
Gidoia (Heg.)[1][2], konta-haria[2] edo gertakizuna[2][3][4], komiki gehienek, film gehienek eta telesaio eta irratsaio askok oinarritzat hartzen duten testu-tipo bat da. Hari-idazleek asmatzen dute film edo irratsaioaren trama eta testu batean idazten dute zer gertatuko den, nola, non, etab. Pertsonaien arteko elkarrizketak izaten dira konta-harietako parte garrantzitsua. Horretaz gain hari-idazleek kontalari baten edo batzuen off-ahotsa eta beste hainbat baliabide erabil ditzakete.
Konta-hariak idaztea teknika berezkoa da, berezko ezaugarri dituena beste idazkuntza batzuen aldean. Ikasketak egiten direnean hainbat gauza aztertzen dira formaren alderditik, hala nola eskaleta, eszenaren barne-egitura edo elkarrizketak egituratzeko moduak[5].
Beste lanketa-puntu batzuk kontakizunak egituratzeari buruzkoak dira. Esate baterako, zinema-eredu klasikoenetan, Bordwell eta Thomsonen ildoak betetzen direla esan ohi da[6]:
Beste paradigma narratibo bat Syd Field hari-idazleak proposaturikoa da[7]:
Ekitaldi batetik bestera igarotzean, plot points edo biratze-puntuak gertatu behar dira Fieldsen iritziz.
Fieldsen ideien gainean lan egin duen beste bat Linda Seger da, eta honek elementu pare baten garrantzia azpimarratzen du: Pizgarria (pisuzko ekintza bat, edo istorioaren barneko fase garrantzitsu bat hasten den unea), eta klimaxa, ekintza argitzen den unea, bilbearen punturik gorena. Klimax adibide onak lirateke: Hilketa bat, heriotza, misterio bat argitzen den unea...[6]
Antzerki-haria, istorio-haria edo libretoa antzezlan baten egileak idazten duen liburuxka da, libreto-multzoaren ohiko izena, antzezlan dramatiko baten edo musikal baten testua jasotzen duena da, jendaurrean antzezteko idatzia, eta, ziur aski, kasuak antzezle eta antzerki-taldeko beste kide batzuentzako ohar eta jarraibideekin.
Konta-hari batek hiru atal ditu:
Konta-haria antzezpen bihurtzeko, ez bakarrik saioak dira beharrezkoak. Teknika erabilia da italiar mahaiarena (gaztelaniaz mesa italiana esaten da[8]) edo read-through delakoa (ingelesezko terminoa), non antzezleak hari-idazleekin eta ekoizpen zein zuzendaritza taldeko beste langile batzuekin biltzen diren, mahai baten inguruko lan-saioan, konta-hariaren irakurketa kolektiboa egiteko[9].
Gidoiak idazteko edozein testu prozesadore erabil daiteke, hala ere, gidoiak propio idazteko softwarea ere garatu egin da. Enpresa batzuek online zerbitzuak eskaintzen dituzte, beste batzuek deskargatzeko softwarea... Hona zerrenda bat[10][11][12][13][14]:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.