Walter Benjamin

Alemaniar literatura-kritikari eta filosofoa From Wikipedia, the free encyclopedia

Walter Benjamin

Walter Bendix Schönflies Benjamin (ˈvaltɐ ˈbɛnjamiːn ahoskatua;[1]; Berlin, 1892ko uztailaren 15a - Portbou, 1940ko irailaren 26a) alemaniar literatura-kritikari eta filosofoa izan zen. Haren lanen artean nabarmentzekoak dira Paris, XIX. mendeko hiriburua, Hitzaldi etenak, Argitasunak eta abar. Judua izanik, 1933an Parisa erbesteratu zen, eta alemanek Frantzia hartzean Espainiara iragan nahi izan zuen, baina Espainiako poliziak nazien eskuetan utziko zuelakoan, bere buruaz beste egin zuen.[2]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Walter Benjamin
Thumb
Bizitza
JaiotzaBerlin, 1892ko uztailaren 15a
Herrialdea Prusiako Erresuma
 Alemaniar Inperioa
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaPortbou, 1940ko irailaren 26a (48 urte)
Hobiratze lekuaCementiri de Portbou (en)
Heriotza moduasuizidioa
Familia
AitaEmil Benjamin
Ezkontidea(k)Dora Sophie Kellner (en)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaMunicheko Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Bernako Unibertsitatea doktoretza
Friburgoko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaRichard Herbertz
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, idazlea, itzultzailea, saiakeragilea, literatura-kritikaria, soziologoa, arte-kritikaria, literatura historialaria eta itzultzailea
Lantokia(k)Berlin
Berna
Frankfurt am Main eta Paris
Lan nabarmenak
InfluentziakJohann Wolfgang von Goethe, Charles Baudelaire, Karl Marx, György Lukács eta Bertolt Brecht
MugimenduaMarxismoa
Izengoitia(k)Benedix Schönflies eta Detlev Holz

iTunes: 374505241
Itxi

Pentsamendua

Walter Benjamin Frankfurteko eskolaren inguruan ibili zen. Bere pentsamenduan eragina izan dute Brechten marxismoak, Adorno-ren teoria kritikoak eta Gershom Scholem-en mistizismo juduak. Eragin horiek nabarmen ageri dira Historiaren kontzeptuaz (1940) idazki sonatuan.

Testu horretan historiaren filosofia garatzen du Benjaminek. Bertan ageri da Angelus Novus edo historiaren aingeru famatua. Angelus Novus Paul Kleeren akuarela bat da, Benjaminek erosi zuena eta bere obran hainbatetan aipatu zuena. Historiaren kontzeptuaz idazkian iruzkin hau egin zion:

Thumb
Paul Kleeren Angelus Novus (1920) margolana, Benjaminek "historiaren aingerua"-rekin konparatu zuen.
« Badago Kleeren margolan bat, Angelus Novus deritzona. Aingeru bat dago berton irudikatua, begiak hantxe tinko josita dauzkan zerbaitetik aldentzen ari dela ematen baitu. Haren begiak irtenak daude, ahoa zabalik eta hegoak tenkatuak dauzka. Antzekoa eman behar du historiaren aingeruak. Begitartea iragana aldera itzulia du. Guretzat gertakarien kate bat ageri den tokian, katastrofe bakar bat hautematen du hark, hondakinaren gainean hondakina pilatzen aspergabe eta berari oinean jaurtitzen. Berak pausatu, hilak piztu eta puskatua berrosatu egin gura luke. Baina Paradisutik aldagoiak erasotzen du, hori bere hegoetan katramilatzen da eta hain da bortitza, aingeruak ezin baititu haiek atzera bildu. Aldagoi horek eutsiezinki etorkizunerantz bultzatzen du, bizkarra ematen baitio berak horri, bere aurrean zeruraino metatuz dihoan bitartean hondakinen pila. Guk progresoa deitzen duguna, aldagoi hori da.[3]  »

Progresoari egindako kritika hori marxismoaren baitan txertatu zuen Benjaminek. Marxismoak historiaren ikuspegi baikorra garatu du eta Benjaminek historia, ez garailez garaile, baizik eta garaituz garaitu pentsatzea proposatu zuen. Era berean, hausnarketa garrantzitsuak egin zituen kultura eta estetikari buruz.[4]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.