Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Berna[1][2] (alemanez: Bern, bɛrn; frantsesez: Berne bɛʁn; italieraz: Berna ˈbɛrna; erretorromanieraz: Berna ˈbɛrnə; Bernako alemanez: Bärn b̥æːrn) Suitzako hiriburu edo hiri federala da. Herrialdeko biztanle gehien dituen laugarren hiria da, Zürich, Geneva eta Basilearen atzetik. Bere metropolitar guneak 349.000 biztanle ditu,[3] 43 udalerrietan banatuta.[4] Halaber, hiria Berna kantonamenduko hiriburua da.
Berna Bern Berne Berna Berna | |||
---|---|---|---|
Suitzako udalerria | |||
Administrazioa | |||
Estatu | Suitza | ||
Suitzako kantonamendua | Berna kantonamendua | ||
Administrative region of the canton of Berne | Bernese Mittelland administrative region | ||
Administrative district of the canton of Bern | Bern-Mittelland barruti administratiboa | ||
Alkatea | Alec von Graffenried | ||
Izen ofiziala | Bern Berne | ||
Jatorrizko izena | Bern Berne Berna Berna | ||
Posta kodea | 3000, 3001, 3003, 3004, 3005, 3006, 3007, 3008, 3010, 3011, 3012, 3013, 3014, 3015, 3018, 3019, 3020, 3024, 3027, 3029 eta 3030 | ||
Udalerri kodea | 0351 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 46°56′53″N 7°26′51″E | ||
Azalera | 51,62 km² | ||
Altuera | 542 m | ||
Mugakideak | Bremgarten bei Bern, Ittigen, Kirchlindach, Mühleberg, Muri bei Bern, Neuenegg, Ostermundigen, Wohlen bei Bern, Frauenkappelen, Zollikofen eta Köniz | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 134.506 (2022ko abenduaren 31) 134.506 (2022)/(2021)/(2020)/(2019)/(2018)/(2017)/(2016)/(2015)/(2014)/(2013)/(2012)/(2011)/(2010)/(2009)/(2008)/(2007)/(2006)/(2005)/(2004)/(2003)/(2002)/(2001)/(2000)/(1999)/(1998)/(1997)/(1996)/(1995)/(1994)/(1993)/(1992)/(1991)/(1990)/(1989)/(1988)/(1987)/(1986)/(1985)/(1984)/(1983)/(1982)/(1981)/(1970)/(1968)/(1950)/(1930)/(1910)/(1880)/(1850)/(1837)/(1818)/(1798)/(1764)/(1730)/(1700) | ||
Dentsitatea | 2.606 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1191 | ||
Telefono aurrizkia | 031 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Viena, Salzburgo, Vaduz, Benevento, Santo Domingo, New Bern, Bernville, Kiev eta Dnipro | ||
Matrikula | BE | ||
Hizkuntza ofiziala | aleman | ||
bern.ch, bern.ch…, bern.ch… eta bern.ch… |
Alemana da hiriko hizkuntza ofiziala, baina bertako Bernako alemana dialektoa da gehien mintzatzen dena; hiritar gehienek biak hitz egiten dituzte. Alemanaz gain, frantsesa eta ingelesa erabiltzen dira neurri txiki batean. 1983an Bernako hirigune historikoa UNESCOren Gizateriaren Ondare izendatu zuten.
Berna hiriaren izena lehenengo aldiz 1208ko abenduaren 1eko dokumentu bateak agertu zen idatzirik. Izenaren jatorria kondaira eta interpretazioetan oinarritzen da.
Berna Erdialdeko mesetan kokatzen da, Berna kantonamenduaren barnean, Suitzako zentrotik mendebaldera eta Alpeetatik 20 kilometrora. Izotz Aroan sortutako glaziarrek Bernako ingurua sortu zuten. Bernako gertueneko mendiak Gurten (958 m) eta Bantiger (947 m) dira. Bernako behategi zaharraren lekua Suitzako koordenatu sistemaren jatorri-puntua da: 46°57′08.66″N 7°26′22.50″E / 46.9524056°N 7.439583°E / 46.9524056; 7.439583.
Hiria hasiera batean Aar ibaiak inguratutako penintsula batean eraiki zuten, baina XIX. mendea hazi zenean, penintsulatik irten eta hiria zabaldu zen. Zubi ugari eraiki ziren Aaar ibaiaren gainean hiria lotzeko.
Bernak, 2009 urtean, 51.62 kilometro koadroko azalera zuen. Eremu horretatik, 9.79 kilometro karratu edo % 19 nekazaritzarako erabiltzen dira, bestalde, 17.33 kilometro koadro edo % 33.6 basoa da. Beste eremu guztiak, 23.25 kilometro koadro edo % 45 errepideak eta eraikinak dira. Azaleraren % 0.3 lur ez-emankorrak dira.
Eraikitako lurren % 3.6 eraikin industrialak dira, % 21.7 etxebizitzak eta % 12.6 garraio azpiegiturak. Energia eta ur azpiegiturek lurren % 1.1 osatzen dute eta % 6 parke eta berdeguneek.
Iparraldean Bremgarten, Kirchlindach, Wohlen eta Zollikofen; ekialdean Ittigen, Muri eta Ostermundigen; hegoaldean Köniz; eta mendebaldean Frauenkappelen, Muhlenberg eta Neuenegg.
Bernak klima kontinentala du. Suitzako mesetarekiko eta Alpeekiko gertutasunarengatik, ia Suitza osoko klima nahiko hotza izaten da neguan eta elurteak, ugariak. Hilabete horietan, abendua eta otsaila bitartean bereziki, tenperaturak 0° –z behetik egoten dira ia beti. Udan tenperatura leunak ematen dira eta normalean 20-25° –ko hozberoan geratzen dira, nahiz noizbait 30° arteraino igo daiteken.
Datu klimatikoak (Berna) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 2.2 | 4.6 | 8.5 | 12.6 | 17.2 | 20.6 | 23.5 | 22.7 | 19.4 | 13.7 | 7.1 | 3 | 12.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -1.2 | 0.5 | 3.7 | 7.3 | 11.5 | 14.9 | 17.3 | 16.4 | 13.3 | 8.6 | 3.1 | -0.3 | 7.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -3.7 | -2.4 | -0.1 | 3 | 6.9 | 10.1 | 12.1 | 11.7 | 9 | 5.3 | 0.5 | -2.6 | 4.2 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 66 | 58 | 70 | 84 | 108 | 121 | 104 | 113 | 84 | 73 | 81 | 67 | 1028 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 10 | 9.8 | 11.3 | 11.6 | 13.7 | 11.8 | 10 | 10.9 | 8.1 | 8 | 10.1 | 10.2 | 125.5 |
Eguzki orduak | 57 | 86 | 127 | 150 | 174 | 198 | 233 | 209 | 172 | 119 | 65 | 49 | 1638 |
Iturria: MeteoSchweiz [7] |
Bertoldo V.ak, hiria sortu zuen 1191 urtean Aar ibaiaren ondoan eta Berna izena jarri zion hiriari (ikus artikuluko etimologia atala). Frederiko II.a Erromatar Enperadore Santuak, "Hiri Inperial Aske" izendatu zuen Berna. 1353 urtean Suitzako Konfederazio Zaharrera batu zen, konfederazioko kide nagusi bihurtuz. 1415ean Argovia inbaditu eta konkistatu zuen, eta 1536ean Vaud. Honela, Berna, Alpeetako hiri-estatu handiena bihurtu zen. 1798an Frantziako Iraultzako Gerretan, frantsesek hiria okupatu zuten. 1831 urtean Berna kantonamenduko hiriburu bihurtu zen eta 1848an Suitzako hiriburutza lortu zuen.
Bernan Lehen eta Bigarren Internazionalen hainbat bilera egin ziren, bereziki Lehen Mundu Gerraren garaian; Suitza neutroa izan baitzen gudu hartan.
Berna izen bereko kantonamenduaren gune ekonomikoaren zentroa da. Gutxi gorabehera 350.000 biztanle eta 240.000 langile daude bertan, kantonamendu osoko herena. 2007an langabezia-tasa % 3,5 izan zen.
Horretaz gain, Suitzako gune administratiborik handiena da, bertan herrialdeko, kantonamenduko eta udal mailako administrazioak baitaude. Halaber, gobernuaren enpresa nagusiek bertan dute egoitza: posta zerbitzua, trenbideak, atzerriko enbaxadak, etab.
Hirugarren sektoreari dagokionez, herri administrazioa, osasuna eta gizarte zerbitzuak dira Bernan langile gehien dituztenak.
Bernako udalerria alderdi administratiboan sei barrutitan (Stadtteile) banatzen da eta bakoitza aldi berean zazpi auzotan (Quartiere).[8]
Barrutia |
Auzoak |
Eremua ( ha) |
Biztanleria[9] (2008) |
---|---|---|---|
I. Barrutia Innere Stadt |
Rotes Quartier, Gelbes Quartier, Grünes Quartier, Weisses Quartier, Schwarzes Quartier | 85 | 3'861 |
II. Barrutia Länggasse-Felsenau |
Engeried, Felsenau, Neufeld, Länggasse, Stadtbach, Muesmatt | 1'131 | 18'128 |
III. Barrutia Mattenhof-Weissenbühl |
Holligen, Weissenstein, Mattenhof, Monbijou, Weissenbühl, Sandrain | 698 | 28'054 |
IV. Barrutia Kirchenfeld-Schosshalde |
Kirchenfeld, Gryphenhübeli, Brunnadern, Murifeld, Schosshalde, Beundenfeld | 847 | 23'485 |
V. Barrutia Breitenrain-Lorraine |
Altenberg, Spitalacker, Breitfeld, Breitenrain, Lorraine | 382 | 24'235 |
VI. Barrutia Bümpliz-Oberbottigen |
Bümpliz, Oberbottigen, Stöckacker, Bethlehem | 2'018 | 31'655 |
Bernak 123.466 biztanle ditu 2009ko abenduaren 31ko datuen arabera.[10] Hizkuntza-gaitasunari dagokionez, bernatarren % 81.2 alemanez hitz egiten dute, italieraz % 3.9 eta frantsesez % 3.6 inguru. 2007an, hiritarren % 21.7 atzerritarrak ziren. Atzerritar talde esanguratsuenak: alemaniarrak 5.946; italiarrak 4.170; espainiarrak 1.837; portugaldarrak 1.311; turkiarrak 1.112; srilankarrak 1.066; mazedoniarrak 1.061 eta kosovotarrak 1.015 pertsona.
Biztanleriaren % 52.7 emakumeak direla eta % 43.3 gizonak. Batez besteko adina 41 urtekoa da. 2000 urteko datuen arabera, ume eta gazteak (0-19 urte) % 15.1 dira, helduak (20-64 urte) % 65 eta zaharrak (64tik gora) % 19.9.
Bernako langabezia tasa % 3.2koa da.[11]
Berna, bost kideko kontseilua batek agintzen du (Udala edo Gemeinderat), non horietako bat alkate (Stadtpräsident) aukeratzen duten. Parlamentuak 80 kide ditu eta Stadtrat deritzo. Bi erakundeak hauteskunde orokorretan aukeratzen dira lau urteko eperako. Udala Rathaus edo udaletxean biltzen da ostegunero.
Egungo alkatea Alexander Tschäppät sozialdemokrata da.
Berna beste suitzar hiriekin hainbat autobideren bidez lotuta dago (A1, A12, A6).
Garraio publikoari dagokionez, Bernak tranbia, aldiriko trenak (S-Bahn) eta autobus zerbitzuak ditu. Bernako tren geltokiak, Hiria estatu mailako eta nazioarteko tren-sarearekin lotzen du. Bestalde Marzili auzotik Jauregi Federalera funikularra ere badago 106 metroko luzera duena.
Airetik hiria Bernako aireportuak zerbitzatzen du hiritik kanpo dagoena, Belp herritik gertu. Suitzako eta Europako hainbat hirietara eskaintzen dira hegaldiak bertan.
Bernako Hiri Zaharraren egitura guztiz Erdi Arokoa da eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Bernan Garrantzia Nazionaleko hainbat ondare daude, Hiri Zaharraz gain.[12] Ondasun ospetsuenen artean Zytglogge (Bernako alemanez Orduaren kanpaia) dugu, Erdi Aroko ordulariaren dorrea. Bernako katedrala 15. mendeko katedral gotikoa da, udaletxea bezala.
XVI. mendetik Hartzen fosa (Bärengraben) dago Bernan. Gaur egun, lau hartz daude, horien artean bi hartz txiki. 2009an Dmitri Medvedev Errusiako presidenteak eta bere emazteak hirian bisitan zeudela, hartzei isilpeko opari bat eman zieten.[13]
Jauregi Federala (Bundeshaus), 1857 eta 1902 artean eraiki zuten. Gaur egun, parlamentuaren, gobernuaren eta administrazio federalaren egoitza da.
Bernako Unibertsitatea, 1834 urtean sortu zuten Berna kantonamenduan. Gaur egun, 13.000 ikaslek ikasten dute unibertsitateak dituen zortzi fakultateetan. Herrialdeko laugarren unibertsitaterik garrantzitsuena da. Gainera, unibertsitateak Bernako Ospitale Unibertsitarioa eta Lorategi Botanikoa kudeatzen ditu.
Berna hizkuntza ofiziala eta nagusia alemana da. 2000 urteko errolda federalaren arabera, hiritarren % 81 hitz egiten du; % 19 frantsesa eta italiera. Bernan alemanaren dialekto bat hitz egiten da, Bernako alemana hain zuzen ere.
Erlijioari dagokionez, bernatarrak honela banatzen dira beraien sinesmen erlijiosoen arabera:
BSC Young Boys Bernako futbol talde nagusia da. Bere egoitza Stade de Suisse Wankdorf da, UEFA Euro 2008ko futbol egoitza izan zena.
Futbolaz gain, SC Bern hiriko izotz-hockey talderik esanguratsuena da. Kirol hauetaz gain, beisbol, sofbol eta amerikar futboleko kirol taldeak daude.
Berna 2010eko Neguko Olinpiar Jokoak ospatzeko hiri-hautagaietako bat izan zen, baina 2002 urtean hirian egindako erreferendum baten bitartez hiritarrek ezezkoa eman zuten. Azkenean, Olinpiar Jokoen antolatzailetza Kanadako Vancouver hiriak lortu zuen.
Berna oso hiri aktiboa da eta etengabeak dira urtean zehar antolatzen diren ospakizun eta jaialdiak:
Berna ondorengo hiriarekin senidetuta dago:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.