hizkuntza erromantzea From Wikipedia, the free encyclopedia
Italiera[1] (Italiano) latinetik datorren hizkuntza erromantze bat da. 70 milioi hiztun ditu, batez ere Italian. Hortik kanpo, hiztunen kopuruaren arabera ordenaturik, herrialde hauetan ere modu esanguratsuan mintzatzen da: Alemania, Argentina, Suitza, Frantzia, Brasil, Belgika, AEB, Britainia Handia, Kanada, Australia, Mexiko eta Uruguain.[2][3]
Italiera | |
---|---|
italiano — Italiano | |
Urdin iluna: ama hizkuntza urdina: administrazio hizkuntza Urdin argia: bigarren hizkuntza edo ez ofiziala Lauki berdea: hiztun talde handia | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Italia, Malta, Argentina, Uruguai, Somalia, Brasil, Libia, Etiopia eta beste hainbat estatutan Europa eta Ameriketan |
Hiztunak | 70 milioi |
Rankinga | 19–20. (lehia estuan turkiera eta urduarekin) |
Ofizialtasuna | Italia, Suitza, San Marino, Vatikano Hiria, Eslovenia, Kroaziako Istria eskualdean, Somaliako eskualde hizkuntza |
UNESCO sailkapena | 1: ziurra |
Araugilea | Accademia della Crusca |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak Italo-erromantze | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, silabadun hizkuntza, noun-adjective (en) eta pro-drop language (en) |
Denbora gramatikalak | past anterior (en) , past imperfect (en) , orainaldia, present perfect (en) , preterite (en) , pluperfect (en) , conditional present (en) , conditional perfect (en) , present subjunctive (en) , past subjunctive (en) , imperfect subjunctive (en) , subjunctive pluperfect (en) , present imperative (en) , present infinitive (en) , past infinitive (en) , present participle (en) , past participle (en) , present gerund (en) eta past gerund (en) |
Modu gramatikalak | indikatiboa, baldintzazko modua, subjuntiboa, agintera, infinitiboa, partizipioa eta gerundioa |
Genero gramatikalak | genero maskulinoa eta genero femeninoa |
Kasu gramatikalak | nominatiboa |
Alfabetoa | Italian alphabet (en) eta latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | it |
ISO 639-2 | ita |
ISO 639-3 | ita |
Ethnologue | ita |
Glottolog | ital1282 |
Wikipedia | it |
Linguasphere | 51-AAA-q |
ASCL | 2401 |
IETF | it |
Oro har, hiztegiaren aldetik, italiera latinetik hurbilenen dagoen hizkuntzatzat jotzen da. Gramatikari dagokionez, errumaniera hurbilena omen du eta, ahoskeraz denaz bezainbatean, sardiniera.
Italiatik kanpo, honakoa da munduko italieradunen banaketa geografikoa:
Italiera batua Toskanako dialektoan oinarritua da, hegoaldeko eta iparraldeko dialektoen arteko bitartekoan. 1861ean, herrialdeko batasuna lortu ondoren, hedatzen hasi zen, dialektoen kalterako.
Hala ere, italiera estandarraren benetako hedakuntza zinemak, telebistak eta kontsumoaren gizarteak ekarri zuten II. Mundu Gerraren ondoren, Italiako beste hizkuntza eta dialektoak ordezkatuz, Pier Paolo Pasolinik begi kritikoz nabarmendu zuenez.
Italiako hizkera propioen mapa, jatorriz, duela zenbait hamarkada eginez gero, konplexua zen oso, eta haren aztarnak badaude oraindik. Sailkapen batzuek Italiako hizkuntza erromantze mordoxka izendatzen dituzte; beste batzuek molde horietako batzuk italieraren dialektotzat jotzen dituzte.
Gutxiengo ezagunen hizkerak kenduta, dialekto hauek geratzen dira:
Italiako hizkuntza zein dialektoen iraupena eta erabilera, Italiera estandarraren ondoan, atzeraka doa. Hauek dira 2015eko datuak, ISTAT Italiako estatistika erakundearen arabera[4]:
Iparraldeko inguru berdeetakoa ez da kontuan hartzekoa, alemanez eta ladineraz mintzo diren eskualdeak baitira.
Egungo italiera toskaneran oinarritzen da, Errenazimendutik literatura eta kulturako hizkuntza bihurtua. 1583an, Firenzen Accademia della Crusca erakundea sortu zen, filologia eta hizkuntzalaritzaren ingurukoa. 1612an, lehenengo hiztegia egin zuten.
XIX. mendeko Risorgimientoak, Piemonteko mugimendu liberalaren epelean, Italia batzea bilatu zuen eta, horretarako, italiar naziotasuna hizkuntzan funtsatu zuten, eliteen aspaldiko literatur eta administrazio hizkuntza zen aldetik. 1860an, baina, italiera estatu berriko biztanleen % 2,5en ohiko hizkuntza zen. Kontsumoko gizartearen etorrerak XX. mendeko 60ko hamarkadan izugarri azkartu zuen Italiako herritar gehienen hizkuntza ordezkapena, italieraren alde.
Elkarrizketa informala, euskara-italieraz:
Kaixo | Ciao |
Ondo, eta zu? | Bene e tu? |
Ni ere bai | Anch'io |
Nongoa zara? | Di dove sei? |
Napolesekoa naiz | Sono di Napoli / Sono napoletano (maskulinoa) Sono napoletana (femeninoa) |
Eta zu? | E tu? |
Milanekoa naiz | Sono di Milano / Sono milanese |
Zein lanbide duzu? | Che lavoro fai? / Cosa fai (nella vita)? |
Ikaslea naiz | Sono studente (maskulinoa) / Sono studentessa (femeninoa) |
Zer taldetakoa zara? | Di che squadra sei? |
Napoleszalea naiz | Sono del Napoli |
Ondo, ondo | Bene, bene |
Adio | Arrivederci (orokorra) / Arrivederla (formala) / Ciao! (informala) |
Ikusi arte | Ci vediamo / Arrivederci |
Bai / Ez | Sì / No |
Noski! | Certo! / Certamente! / Naturalmente! |
Topa! | Salute! |
Zer moduz? | Come stai? (informala) / Come sta? (formala) / Come state? (plurala) / Come va? (orokorra) |
Egun on! | Buon giorno! |
Arratsalde on! | Buona sera! |
Gabon! | Buona notte! (lotara joatean) / Buona serata! (ongi ibili gauean) |
Egun ona izan! | Buona giornata! (formala) |
On egin! | Buon appetito! |
Zorte on! | Buona fortuna! |
Maite zaitut | Ti amo (maitaleen artean bakarrik) / Ti voglio bene (maitale, adiskide, senide, etab.) |
Ongi etorri | Benvenuto/-i (maskulino bati / solaskideak bi sexuetakoak badira) / Benvenuta/-e (femenino bati / femenino batzuei) |
Mesedez | Per piacere / Per favore / Per cortesia |
Eskerrik asko | Grazie! (orokorra) / Ti ringrazio! (informala) / La ringrazio! (formala) / Vi ringrazio! (plurala) |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.