Santo Domingo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Santo Domingo, izen ofiziala Santo Domingo de Guzmán, Dominikar Errepublikako hiriburua da. Errepublikako lurraldearen hego-erdialdean dago, Karibe itsasoaren ertzean, Ozama ibaiaren bokalean. Hiru unibertsitate eta nazioarteko aireportua ditu. 2017an 2.201.941 biztanle zituen.[1]
Santo Domingo Santo Domingo de Guzmán | ||
---|---|---|
hiria | ||
![]() | ||
| ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Dominikar Errepublika | |
Eskualdea | Distrito Nacional | |
Izen ofiziala | Santo Domingo de Guzmán | |
Jatorrizko izena | Santo Domingo de Guzmán | |
Posta kodea | 10100 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 18°28′35″N 69°53′36″W | |
![]() | ||
![]() | ||
Azalera | 80 km² | |
Altuera | 14 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 1.128.678 (2021) −356.111 (2010) | |
Dentsitatea | 11.419 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1496 | |
Telefono aurrizkia | 809, 829, 849 | |
Ordu eremua | UTC−04:00 | |
Hiri senidetuak | Miami-Dade konderria, New York, La Muela, Madril, Santa Cruz Tenerifekoa, Taipei, Curitiba, Manaus, Fiuggi, Asuncion, Buenos Aires, Bartzelona, Berlin, Berna, Boston, Caracas, Guatemalako Hiria, Mexiko Hiria, Habana, La Paz, Lima, Lisboa, Miami, Managua, Milan, Montevideo, New Jersey, Pekin, Quito, Londres, Rabat, Rio de Janeiro, Santiago, San José, San Salvador, Sarasota, Haifa, Cranston, Rosario eta Barranquilla | |
http://www.adn.gov.do |
Geografia
Klima
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 32.5 | 32.4 | 33.0 | 34.5 | 33.9 | 35.7 | 35.3 | 35.0 | 35.0 | 35.3 | 33.8 | 33.0 | 35.7 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 29.2 | 29.2 | 29.6 | 30.2 | 30.4 | 30.8 | 31.3 | 31.5 | 31.4 | 31.1 | 30.6 | 29.6 | 30.4 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 24.4 | 24.5 | 24.9 | 25.7 | 26.3 | 26.9 | 27.1 | 27.1 | 27.1 | 26.7 | 26.0 | 25.0 | 26 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 19.6 | 19.7 | 20.2 | 21.1 | 22.2 | 22.9 | 22.8 | 22.7 | 22.7 | 22.3 | 21.4 | 20.3 | 21.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 15.4 | 14.8 | 15.2 | 16.8 | 16.0 | 18.6 | 18.5 | 18.6 | 19.4 | 18.0 | 16.7 | 15.3 | 14.8 |
Euria (mm) | 63.0 | 56.8 | 53.8 | 71.9 | 187.7 | 140.1 | 144.6 | 177.4 | 180.9 | 186.8 | 99.8 | 84.3 | 1447.1 |
Euri egunak (≥ 1.0 mm) | 7.6 | 6.3 | 6.3 | 7.0 | 11.3 | 10.3 | 11.4 | 12.0 | 11.8 | 13.0 | 9.4 | 9.0 | 115.4 |
Eguzki orduak | 229.4 | 231.7 | 257.3 | 252.0 | 244.9 | 234.0 | 229.4 | 238.7 | 222.0 | 207.7 | 219.0 | 204.6 | 2770.7 |
Hezetasuna (%) | 82.5 | 80.8 | 79.3 | 78.8 | 82.5 | 83.7 | 83.8 | 84.6 | 85.1 | 85.7 | 84.2 | 83.3 | 82.9 |
Iturria (1): World Meteorological Organization.[2],NOAA (extremes and humidity) [3] | |||||||||||||
Iturria (2): Hong Kong Observatory (sun only 1961-1990).[4] |
Historia
Ozama ibaiaren ezkerraldean eraiki zuten jatorrizko hiria, Bartolome Colonek 1498an fundatua. Nueva Isabela izena jarri zioten Elisabet I.a Gaztelakoa erreginaren omenez. Haize-erauntsi batek suntsitu zuen hiria, eta 1502. urtean hasi ziren berriz eraikitzen, gaur egun dagoen tokian. Mendebaldeko Indietako gainerako uharteak konkistatzeko abiapuntu izan zen, eta espainiarren mendeko kolonia oparoa izan zen Mexiko eta Peruko lurraldeak konkistatu baino lehen. 1586. urtean, Francis Drake ingeles itsasgizonak hiria hustu zuen. 1795-1809 urteetan, frantsesen esku egon zen; gero, garai labur batez espainiarren mende egon ondoren, Haitiko biztanleek konkistatu zuten hiria. 1844. urtean lortu zuen independentzia, eta Dominikar Errepublikako hiriburu egin zuten 1865ean. Ciudad Trujillo izena izan zuen 1936-1961 urteetan, Rafael Trujillo diktadorearen omenez.
Ekonomia
Errepublikako industriaren, merkataritzaren eta finantzen gune nagusia da. Industriak (metalurgia, industria kimikoa, petrolio-findegia, plastikogintza, eraikuntzako gaiak, ehungintza, janari-industria) garapen handia izan du azken urteetan hiriaren inguruan eraiki diren zentral elektrikoei esker.
Ondarea
Monumentuen artean, aipagarriak dira Santa María de la Encarnación katedrala, Ameriketako zaharrena, Diego Colonen jauregia, hiriko museoa eta Liburutegi Nazionala. Hiri koloniala Gizateriaren ondare izendaturik dago.[5]
Herri eta hiri senidetuak
Santo Domingo ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
|
|
Santo Domingo Iberoamerikako Hiriburu Hirien Batasunaren (gaztelaniaz: Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas - UCCI) (portugesez: União de Cidades Capitais Ibero-americanas) partaide da, 1982ko urriaren 12tik, jarraian agertzen diren hiriekin senidetarsun erlazioak hasiz: [8]
|
|
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.