Datu azkarrak Kronologia, Mendeak ...
Itxi
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Urtarrila
- Urtarrilaren 5a – Clotilde García del Castillo, Joaquín Sorollaren emaztea eta musa eta Sorolla Museoaren sortzailea (h. 1929).
- Urtarrilaren 6a – Nikolai Marr, georgiar hizkuntzalari, arkeologo eta etnografoa (h. 1934).
- Urtarrilaren 7a – Joxepa Antoni Aranberri Petriarena Xenpelar, gipuzkoar ehulea eta bertsolaria (h. 1943).
- Urtarrilaren 8a – Winnaretta Singer, estatubatuar musika-mezenasa eta eta Singer Corporation enpresaren oinordekoa (h. 1943).
- Urtarrilaren 10a - Mary Ingalls, estatubatuar idazlea (h. 1928).
- Urtarrilaren 11 – Juan Hartmann, alemaniar astronomoa (h. 1936).
- Urtarrilaren 19a – Valentin Serov, errusiar margolaria (h. 1911).
- Urtarrilaren 20a – Josef Fischer, alemaniar txirrindularia (h. 1953).
- Urtarrilaren 22a – Friedrich Paschen, alemaniar fisikaria (h. 1947).
- Urtarrilaren 26a – Sabin Arana, euskal abertzaletasunaren "aita" (h.1903).
- Urtarrilaren 28a – Kaarlo Juho Ståhlberg, lehendabiziko Finlandiako presidentea (h. 1952).
Otsaila
- Otsailaren 3a – Isaac Israëls, herbeheretar margolaria (h. 1934).
- Otsailaren 6a – Andrew Crommelin, frantziar-irlandar astronomoa (h. 1939).
- Otsailaren 9a – Erich Dagobert von Drygalski, alemaniar geografo, geofisikari, botaniko eta zientzialari polarra (h. 1949).
- Otsailaren 9a – Polonia Etxeberria, Eibarko neskentzako lehen eskolako maistra (h. 1947).
- Otsailaren 13a – István Csók, hungariar margolari inpresionista (h. 1961).
- Otsailaren 19a – Sven Hedin, suediar esploratzaile, geografo, topografo, argazkilari, bidaia-liburuen idazle eta ilustratzailea (h. 1952).
Abuztua
- Abuztuaren 1a – Euken Suediakoa, suediar printze, margolari, mezenas eta arte-bildumagilea (h. 1947).
- Abuztuaren 5a – Joseph Merrick, Elefante gizona, ingeles hiritarra, jasan zuen gorputz desitxuraketatik famatua (h. 1890).
- Abuztuaren 10a – Aleksandr Glazunov, errusiar musikagilea (h. 1936).
- Abuztuaren 20a – Joaquin Larregla, nafar piano-jotzaile eta musikagilea (h. 1945).
- Abuztuaren 24a – Fernando I.a Errumaniakoa, Errumaniako erregea (h. 1927).
- Abuztuaren 27a – Charles Gates Dawes, finantziari eta politikari estatubatuarra, 1925eko Bakearen Nobel Saria (h. 1951).
- Abuztuaren 29a – Thomas Kent, irlandar errepublikarra, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat (h. 1916).
Abendua
- Abenduaren 4a – Edith Cavell, britainiar erizaina, erizaintza modernoaren aintzindaria Belgikan eta Lehen Mundu Gerran heriotzera kondenatua (h. 1915).
- Abenduaren 8a – Jean Sibelius, finlandiar konpositorea (h.1957).
- Abenduaren 13a – Ángel Ganivet, espainiar idazlea (h. 1898).
- Abenduaren 24a – Amalia Bavarian, Wittelsbacheko etxearen ordezkaria eta Dukesa Bavarian (h. 1912).
- Abenduaren 28a – Félix Vallotton, suitzar eta frantziar margolari, eskultore, xilografien egile eta idazlea (h. 1925).
- Abenduaren 30a – Rudyard Kipling, ingeles idazlea, 1907an Literaturako Nobel sariduna (h. 1936).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
Urtarriletik ekainera
- Urtarrilaren 1a – Pedro Novia de Salcedo, bizkaitar politikari, hizkuntzalari eta idazlea (j. 1790).
- Urtarrilaren 19a – Pierre-Joseph Proudhon, frantziar politikaria eta mutualismoren sortzailea (j. 1809).
- Urtarrilaren 24a – Stephen Allen Benson, Liberiako presidentea (j. 1816).
- Urtarrilaren 27a – Antonieta de Bèucaire, okzitaniar idazlea (j. 1840).
- Urtarrilaren 31 – Hugh Falconer, Eskoziar paleontologo, geologo eta botanikoa (j. 1808).
- Otsailaren 10a – Heinrich Lenz, errusiar fisikaria, Lenzen legea argitaratzeagatik ospetsua (j. 1804).
- Otsailaren 15a – Nicholas Wiseman, ingeles kardinala (j. 1802).
- Otsailaren 20a – Leonardo Zuloaga, Mexikon lurjabe handia bilakatutako bizkaitarra (j. 1805).
- Otsailaren 21a – Constant Troyon, frantziar margolaria (j. 1810).
- Martxoaren 1a – Ana Paulowna Romanova, Herbehereetako erregina ezkontidea (j. 1795).
- Martxoaren 19a – Joseph Lebeau, Belgikako lehen ministroa (j. 1794).
- Martxoaren 23a – Manuel Isidoro Belzu, Boliviako presidentea (j. 1808).
- Apirilaren 1a – Giuditta Pasta, italiar sopranoa, María Malibránekin batera Italiako bel cantoaren erakusle nagusitzat hartua.
- Apirilaren 13a – Achille Valenciennes, frantziar zoologoa (j. 1794).
- Apirilaren 14a – Rafael Carrera, Guatemalako lehen presidentea (j. 1814).
- Apirilaren 15a – Abraham Lincoln, Ameriketako Estatu Batuetako 16. presidentea (j. 1809).
- Apirilaren 26a – John Wilkes Booth, estatubatuar aktore eta Abraham Lincoln presidentearen hiltzailea (j. 1838).
- Apirilaren 30a – Robert FitzRoy, Royal Navyko ofizial ingelesa eta zientzialaria, eguraldiaren iragarpenetan aitzindaria (j. 1805).
- Maiatzaren 21a – Christian Jürgensen Thomsen, daniar historialaria (j. 1788).
- Ekainaren 8a – Sir Joseph Paxton, ingeles margolaria, ingeniaria eta arkitektoa (j. 1803).
- Ekainaren 18a – Antoine Wiertz, belgikar erromantizismoaren margolaria (j. 1806).
- Ekainaren 22a – Ángel de Saavedra, espainiar idazle, antzerkigile, poeta, margolari eta politikaria (j. 1791).
Uztailetik abendura
- Uztailaren 25a – James Barry, Irlandan jaiotako zirujau militarra, Britainiar Armadakoa.
- Uztailaren 27a – Alphonse Henri d'Hautpoul, Frantziako lehen ministroa (j. 1789).
- Abuztuaren 13a – Ignaz Semmelweis, hungariar sendagilea (j. 1818).
- Abuztuaren 18a – Alexandros Mavrokordatos, Greziako estatuburua (j. 1791).
- Abuztuaren 20a – Juan Manuel Besnes, euskal herritar margolari eta kaligrafoa (j. 1789).
- Abuztuaren 23a – Ferdinand Georg Waldmüller, austriar margolaria (j. 1793).
- Abuztuaren 26a – Johann Franz Encke, alemaniar astronomoa (j. 1791).
- Irailaren 2a – William Rowan Hamilton, irlandar matematikaria, fisikaria eta astronomoa (j. 1805).
- Urriaren 15a – Andrés Bello, venezuelar humanista, diplomatikoa, poeta, legegilea, filosofoa, hezitzailea eta filologoa (j. 1781).
- Urriaren 18a – Henry John Temple, Lord Palmerston, ingeles politikaria (j. 1784).
- Azaroaren 3a – Henri Castro, lapurtar diplomazialari eta enpresaria (j. 1786).
- Azaroaren 12a – Elizabeth Gaskell, ingeles eleberrigilea (j. 1810).
- Azaroaren 25a – Heinrich Barth, alemaniar esploratzailea (j. 1821).
- Abenduaren 4a – Adolph Kolping, alemaniar apaiz katolikoa (j. 1813).
- Abenduaren 6a – Sebastian Iradier, euskal musikagilea (j. 1809).
- Abenduaren 10a – Leopoldo I.a Belgikakoa, Belgikako erregea (j. 1790).
- Abenduaren 24a – Charles Lock Eastlake, ingeles margolari, galeria-zuzendari, bildumagaile eta idazlea (j. 1793).
- Abenduaren 31 – Fredrika Bremer, suediar idazlea eta aktibista feminista (j. 1801).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea