Manila

Filipinetako hiriburua From Wikipedia, the free encyclopedia

Manilamap

Manila[1][2] (tagaloz: Maynilà, majˈnilaʔ ahoskatua) Filipinetako hiriburua da eta Manila Metropolia osatzen duten 17 udalerrietako bat. Luzon uharteko ekialdean kokatua, 19 milioi biztanle ditu[3] metropoliko erdiguneak. 2009an, munduko 11. metropoli-gune handiena zen eta 5. jendetsuena.

Datu azkarrak ManilaLungsod ng Maynila City of Manila, Administrazioa ...
Manila
Lungsod ng Maynila
City of Manila
highly urbanized city (en)
Thumb
Thumb
Administrazioa
Herrialdea Filipinak
ProbintziaManila Metropolia
AlkateaJoseph Estrada
Izen ofizialaLungsod ng Maynilà
Jatorrizko izenaLungsod ng Maynila
City of Manila
Geografia
Koordenatuak14°35′45″N 120°58′38″E
Thumb
Thumb
Azalera38,55 km²
Altuera9 m
MugakideakNavotas, Makati, Caloocan, Quezon City, San Juan, Mandaluyong eta Pasay
Demografia
Biztanleria1.846.513 (2020ko maiatzaren 1a)
66.365 (2015)
Metropolia21.241.000
Dentsitatea73.920 bizt/km²
Etxebizitzak486.293
Informazio gehigarria
SorreraXIII. mendea
1521 (Migel Lopez Legazpikoak)
Telefono aurrizkia2
Ordu eremuaPhilippine Standard Time (en)
Hiri senidetuakAcapulco, Astana, Bangkok, Pekin, Bukarest, Cartagena de Indias, Guangzhou, Haifa, Habana, Ho Chi Minh Hiria, Incheon, Jakarta, Jersey City, Lima, Lyon, Madril, Málaga, Maui konderria, Mexiko Hiria, Montreal, Mosku, New Delhi, Niza, Osaka, Sacramento, San Frantzisko, Santiago, Seberang Perai (en) , Sydney, 臺中市, Taipei, Takatsuki, Teheran, Winnipeg, Yokohama, Santiago de Cali, Guam, Busan, Honolulu konderria, Shanghai, Panama Hiria, Santa Barbara, Los Angeles, Laval eta Fuzhou
http://www.manila.gov.ph
Itxi

Manila, luze-zabal 38,55 km2 izanik[4], Filipinetako bigarren hiri jendetsuena da, 1.660.714 biztanle baititu[4]. Handik hurbil, Quezon Hiria —antzina hiriburu izan zen— jendetsuena da. Hala ere, Manila Metropoliak 10 milioi biztanletik gora ditu eta Asia hego-ekialdeko bigarren gune jendetsuena da[3].

Hong Kong hiritik 950 km hego-ekialdera dago eta Singapurtik 2.400 km ipar-ekialdera. Pasig ibaiak hiria bitan zatitzen du.

Historia

XIII. mendean, Manila herrixka gotortua zen, Pasig ertzeko merkataritza gunea. Aristokrazia malaiarentzat, herrixkaren izena Seludong/Selurung zen, Luzon uhartearen hego-mendebaldeko eskualdearen izen bera, bertako hiriburua zela iradokiz. Hala ere, bertako tagalog jendearen ahotan Maynilad zuen izena, eta izen horrexekin geroz eta ezagunagoa egin zen. Izenaren jatorria nila landarean dago, badiaren ertzean hazten den mangle loredun mota bat, xaboia egiteko erabilia eta herrixkako merkatugai nagusia.

Thumb
Santiago atea.

1570ean, pirata portugaldarrek atzendua, Migel Lopez Legazpikoak merkataritza gune horren berri izan zuen eta bere aberkide Martin Goiti bidali zuen bertako garrantzi ekonomikoa ezagutzera. Espainiar Koroa ezartzea saiatu zen, baina bertako buruzagiak ez zuen onartu Espainiako errege-erreginen meneko izatea, nahiz eta merkataritza harreman askeen alde agertu. Konkistatzaileek gerra-ekintzatzat hartu zuten eta herriari eraso egin 1570eko ekainean. Goitik herria konkistatu ondoren, Lopez Legazpikoarengana itzuli zen tropekin. Horrela, Zumarragarrak gotorlekua eraikitzeko agindua 1571ko ekainaren 1ean eman zuen, eta Manila modernoaren lehen ipini.

Manila Espainiaren gobernu kolonialaren hiriburu bihurtu zen, Filipina Uharteak hiru mendez kontrolatu ziten garaian. 1762-1764 artean, Britainia Handiaren bi urteko kontrolpean ere Manila hiriburua izan zen. Hiriak merkataritza aldetik garrantzi handia izan zuen, Manila-Acapulco merkatari-itsasbidearen jomuga baitzen, salgaiak Mexiko eta Asia Hego-ekialdearen arteko garraio-puntua (Manilako galeoia). Itsasbide hau, itzulbidaia izenekoa, Andres Urdaneta ordiziarrak ezarri zuen[5], Migel Lopez Legazpikoaren ilobak.

1898an, Ameriketako Estatu Batuek agintea hartu zuten eta Filipinetako uhartedia 1946 arte kolonizatu zuten. Bigarren Mundu Gerran hiriaren gehiengoa suntsitua izan zen. Gerrako bigarren hiri suntsituena izan zen, Varsoviaren atzetik. 1948-1976 artean Manilak hiriburutza galdu zuen, Quezon Hiriaren mesedetan. 1976ean, hiriburu bihurtu zen berriz.

Banaketa administratiboa

Thumb
Manilako mapa

Hiria hamasei barruti geografikotan banatuta dago. Zortzi barruti Pasig ibaiaren iparraldean daude eta zortzi, hegoaldean.

Informazio gehiago Barrutiak, Barangay kopurua ...
Barrutiak Barangay
kopurua
Biztanleria
(2007 errolda)
Eremua
(ha)
Dentsitatea
(bizt/km²)
Binondo 10 12.100 66,11 18.304,1
Ermita 13 6.205 158,91 3.904,8
Intramuros 5 5.015 67,26 7.455,7
Malate 57 78.132 259,58 30.099,8
Paco 43 69.300 278,69 24.866,7
Pandacan 38 76.134 166,00 45.862,9
Port Area 5 48.684 315,28 15.441,4
Quiapo 16 23.138 84,69 27.322,0
Sampaloc 192 255.613 513,71 49.758,5
San Andres 65 116.585 168,02 69.386,2
San Miguel 12 16.115 91,37 17.636,9
San Nicolas 15 43.225 163,85 26.380,5
Santa Ana 34 62.184 169,42 36.703,5
Santa Cruz 82 118.779 309,01 38.438,1
Santa Mesa 51 98.901 261,01 37.892,2
Tondo 259 630.604 865,13 72.891,6
Itxi

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Manila, 1971-2000), Hila ...
    Datu klimatikoak (Manila, 1971-2000)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 29.5 30.5 32.1 33.5 33.2 32.2 31.1 30.6 30.9 30.9 30.7 29.7 31.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 26.5 27.2 28.5 29.9 30.0 29.2 28.5 28.1 28.2 28.2 27.1 26.2 28.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 18.5 20.8 25.9 26.2 26.7 26.2 25.8 25.5 25.5 25.5 24.9 23.9 24.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 19.0 7.9 11.1 21.4 165.2 265.0 419.6 486.1 330.3 270.9 129.3 75.4 2201.2
Euri egunak (≥ 1 mm) 1.0 1.0 1.0 1.0 7.0 14.0 16.0 19.0 17.0 13.0 9.0 5.0 104
Eguzki orduak 186 196 248 270 217 180 180 155 150 186 180 186 2334
Iturria (1): World Meteorological Organization[6]
Iturria (2): Hong Kong Observatory (eguzki orduak 1961-1990)[7]
Itxi

Ekonomia

Garrantzi handiko merkataritza eta finantzagunea da. Halaber, aipagarri dira ehungintza, tabako industria eta margolaritza. Nazioarteko portua eta aireportua ditu.[8]

Ondasun nabariak

Thumb
Jai-Alai eraikina.

Herri eta hiri senidetuak

Manila ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Managua Iberoamerikako Hiriburu Hirien Batasunaren (gaztelaniaz: Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas - UCCI; portugesez: União de Cidades Capitais Ibero-americanas) partaide da, 1982ko urriaren 12tik. Jarraian agertzen diren hiriekin senidetasun harremanak ditu: [21]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.