From Wikipedia, the free encyclopedia
Rafael Leónidas Trujillo y Molina (San Cristobal, 1891ko urriaren 24a - Ciudad Trujillo, 1961eko maiatzaren 30a) dominikar militar eta politikaria izan zen. Dominikar Errepublikako diktadorea izan zen 1930-1961 bitartean.
Rafael Leónidas Trujillo | |||||
---|---|---|---|---|---|
(1940) | |||||
1942ko maiatzaren 18a - 1952ko abuztuaren 16a ← Horacio Vásquez (en) - Jacinto Peynado (en) →
1930eko abuztuaren 16a - 1938ko abuztuaren 16a ← Manuel de Jesús Troncoso de la Concha (en) - Héctor Trujillo (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Rafael Leónidas Trujillo Molina | ||||
Jaiotza | San Cristóbal (en) , 1891ko urriaren 24a | ||||
Herrialdea | Dominikar Errepublika | ||||
Heriotza | Santo Domingo, 1961eko maiatzaren 30a (69 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Mingorrubioko hilerria | ||||
Heriotza modua | giza hilketa: bala zauria | ||||
Familia | |||||
Aita | José Trujillo Valdéz | ||||
Ama | Altagracia Julia Molina Chevalier | ||||
Seme-alabak | |||||
Haurrideak | |||||
Familia | |||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, ofizierra eta diktadorea | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Dominican Army (en) Dominican National Police (en) | ||||
Gradua | generalissimo (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||
Alderdi politikoa | Dominican Party (en) | ||||
1916-1924 urteetan, Dominikar Errepublika Estatu Batuen mende egon zen garaian, guardia nazionalean sartu zen; 1925ean buruzagi militarra zen, eta 1930. urtean Horacio Vásquez aginpidetik egotzi zuen estatu-kolpean parte hartu zuen. Urte hartan Errepublikako presidente egin zuten, eta 1932. urtean nazioko "Ongile" izendatu zuen bere burua. Nekazarien eta gudarostearen laguntzaz garapen bidean jarri zuen herrialdea eta, aldi berean, aberastasun izugarri baten jabe egin zen. Bertan behera utzi zuen adierazpen askatasuna, eta aginpidearen gaineko kontrol gogorra ezarri zuen, familiako kideen ardurapean utzi baitzituen kargu garrantzitsu ugari. Kanpoko politikagintzan Estatu Batuetako politikaren aldeko agertu zen.
Barne-oposizioa sendotzen ari zela ikusita 1952. urtean Héctor Bienvenido anaiaren esku utzi zuen aginpidea baina, artean, guardia nazionaleko buru izaten jarraitu zuen. Hainbeste hilketa, tortura eta bahiketa agindu zituen, besteak beste Jesus Galindez euskaldunarena. Ustelkeria salaketak zirela medio, Latinoamerikako estatuak biltzen dituen AEE erakundeak kondenatu egin zituen Trujilloren politika-bideak. Etxera zihoala ofizial-talde batek hil zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rafael Leónidas Trujillo |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.