Alpeak
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Alpeak edo Alpe mendiak[1] Europa erdialdeko mendikate garrantzitsua da. Punturik garaiena Mont Blanc mendia da, 4.810 metrokoa. Alpeen inguruan dauden ibai emaritsu eta laborantza-lur aberatsei esker, gaur egun ezagutzen dugun zibilizazioa garatu zen. Beste mendi nagusiak Monte Rosa (4.634 m), Dom (4.545 m), Weisshorn (4.505 m) eta Cervino (4.476 m) dira. Italia, Alemania, Austria, Suitza, Frantzia, Liechtenstein eta Esloveniako hainbat eskualdetan hedatzen dira.
Alpeak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Mont Blanc |
Garaiera | 4.810,9 m |
Mota | mendikate |
Luzera | 1.200 km |
Zabalera | 280 km |
Azalera | 190.000 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 46°34′41″N 8°36′54″E |
UTC ordua | UTC+01:00 |
Honen parte da | Alpetar gerrikoa |
Geologia | |
Material nagusia | Arroka igneo Flysch molasa Arroka metamorfiko arroka sedimentario |
Garaia | Oligozeno Tertiary (en) |
Eragilea | Alpetar orogenia |
Alpes hitzaren esanahi etimologikoa bailara da. Horrek agerian uzten du izena jarri zitzaienean, garrantzi handiagoa zutela larre garaiek mendi gailurrek baino. Europako herririk primitiboenetako bat osatzen duten zeltek alpe izena eman zieten orokorrean mendi malkartsu guztiei.
Ez dakigu zeltak ala latindarrak izan ziren izena jarri zietenak, baina bai bertako elurraren kolore zuri itzelak bultzatuta egin zutela. Alpes hitza latinezko albos (zuria) hitzetik etor liteke edo alb haren baliokide zeltarretik.
Antzinako mitologia germaniarrean, Alp mendi gailurretan bizi zen aireko espiritu bat zen, noizbehinka inguruko herrietako lasaitasuna zapuztera jaisten zena.
Arku itxurako mendikatea da, 1000 km-ko luzera eta gehienez 400 km-ko zabalera duena. Ugariak dira 4000 metro baino gehiagoko mendiak. Irizpide geologiko eta geografikoak erabiliz, hiru sektoretan bana daiteke:[2]
Mendikate horren formakuntza konplexu samarra da. Mesozoikoan (duela 245 eta 65 milioi urte, Aro Sekundarioan) eta Zenozoikoan (haren lehen zatian, Aro Tertziarioan) gertatutako mugimendu tektoniko batzuen ondorioz sortu zen, Magrebetik Uraletara zabaldu zirenak. Ingurune haietan itsas sakonune handiak zeuden, Afrikako eta Europako plakak elkartzean itxi zirenak: toleskuntza ikaragarriak sortu zituzten, iparralde eta mendebalderantz lehendabizi, eta hegoalde eta ekialderantz gero.
Toleskuntzen ondorioz, gainazaleko plaka sedimentarioak hauen norabide berean desplazatu ziren. Hala eta guztiz ere, konpresioaren ondorengo garaietan, hedapen mugimenduak egon ziren, altxatutako guneen flexioaren ondorioz. Horrek sortu zuen Alpeek egun duten orografia konplexua.
Orogenoetan, orokorrean, sekuentzia bera jarraitzen da. Erdialdean barne eremu kristalinoa dago, bi aldeetara toles eta zamalkudura gerrikoa eta horren alboan lurraldeaurre arroa edo foreland arroa. Alpeetan, ordea, ez da guztiz betetzen.
Barne eremu kristalinotik hegoaldera, toles-zamalkadura gerrikoa eta foreland arroa daude, adierazitako ordenean. Po arroa hegoaldeko lurraldeaurre arroa da. Barne eremu kristalinotik iparraldera abiatuta foreland arroa topatuko dugu. Horrek esan nahi du alderanzketa bat dagoela eta orogenotik urrundu ahala deformazio kopurua murriztu beharrean handitzen dela. Kasu horretan, toles eta zamalkadura gerrikoa Jura mendilerroari dagokio, Alpeen ipar-mendebaldean.
Lurraldeaurre arroa eta toles eta zamalkadura gerrikoa alderantzizkatuak egotearen arrazoia Triasikoko materialen hedapenak eta horren portaerak baldintzatzen dute. Keuperreko materialek maila disarmonikoa osatzen dute, hau da, portaera moldakorrez osatutako geruza, gainetik eta azpitik dauden materialek esfortzuaren aurrean portaera desberdina izatea ahalbidetzen duena.
Alpeak tlkaz eratu ian dira. Kontrako bi indarren eraginez, konpresioa gauzatzen da eta indar tangentziala sortzen da: harexen ondorioz, kontinente lurrazala eta litosfera loditu diren. Modu horretan, desoreka isostatikoa eratu zen. Orogeno Alpetarraren zamak eragiten duen esfortzu lateralaren eraginez, alboko materialek hondorapena jasan zuten, konpentsazioa lortzeko.
Hutsune hori sedimentuz bete zen (gerora, Molasse arroa izan zena). Behin lurralde aurre arroa metatuta, esfortzuek segitu zuten, baina metatutako materialen gainzamak material horien deformazioa saihestu zuen. Beraz, esfortzu hori desplazatu zen eta zamalkadurak lurralde aurre arrotik urrunago eratu, beti ere maila disarmonikotik gorako materialetan, azpikoak Keuper facieko materialen bitartez babestuta baitaude.
Orogenoaren eremu sakonagoetan zamalkadurek basamentuan eragina izaten dute eta materialak metamorfismo gradu altuagoaren eraginpean pairatzen dute deformazioa. Hori dela eta, deformazioa moldakorragoa da eta deformazioa egokitzeko eskala handiko toles etzanak eratu ziren. Horren adibide Dent de Morcles da.
Bergentzia bikoitz asimetrikodun orogenoari esaten zaio. Guneko eremu deformatutik abiatzen diren narrasdura mantu erraldoiak iparralderantz daude eta iparralderako bergentzia nabarmena erakusten dute. Hegoaldeko toles eta zamalkadura gerrikoko egiturek, aldiz, hegoalderanzko bergentzia dute, baina eskala txikiagoan.
Altuera eta erliebeak osoki mugatzen dute mendialde gaitz honek harturiko lurraldeen klima eta landaretza. Eurite ugariek (Frantzia aldeko Mediterraneo aldeko Alpeetan eta Austriako Alpeetan izan ezik) elur forma hartzen dute gailurretan. Fœhn izeneko haize beroak sortarazten dituen urtze aldi azkarrek ur laster arin eta ugariak eragiten ditu.
1.000 eta 2.000 m-ko altueran, labore lurren leku hartzen dute basoek, eta 2.000 m-tik gorako eremuetan lubizi eta betiereko da nagusi. Lantze-lurrak eta biziguneak behereko egutera edo eguzkialdeetan egokitu dira. Alpeetan sortzen dira Europako ibai nagusi zenbait (Po, Adige, Rodano, Rhin, Drave)
Egun dirauten glaziar alpetarrak Kuaternarioko glaziazio handiaren ondorio dira eta etengabe atzera egiten ari dira, gainera. Hala ere, XX. mende amaierako datuen arabera, glaziare ugari zenba daiteke mendikate osoan zehar.[3] Handienak, ekialdetik mendebaldera, honakoak dira:
Alpeetako biztanleria antzinakoa da: XIX. mendeko industria iraultzak (burdinbideak, hidroelektrizitatea, lurlan teknika berriak, turismoa) aldatu dituzte guztiz etxeko nekazaritza, abere hazkuntza eta artisautza oinarri zituen gizartearen bizi baldintzak.
Herri txikietako biztanleria urritu egin da, handiagoenen faboretan (Grenoble eta Innsbruck hiriek 100.000 biztanletik gora dituzte). Alpeetako industria elektrizitateaz baliatu da industria zaharrak indarberritu eta elektrokimika nahiz elektrometalurgia garatzeko (Valais, Aosta, iparraldeko Alpe frantsesak, Bolzano eta Save jugoslaviarra).
Komunikabideen garapenak, bestalde, badu ikustekorik aurrerapen horrekin: burdinbide tunelak daude, adibidez, Fréjus (1871), San Gotardo (1882), Aarlberg (1884), Simplon (1906); nazioarteko mendate eta errepideak, Furka (1886), Galibier (1891), Iseran (1937), Grand-Saint-Bernard eta Mont Blanceko tunelak, kasu.
Negu kirol eta atsedenaren inguruan garatu den turismo industriak izugarrizko indarra hartu du Alpeetan, eta populazioa berriz emendatu. Bainuetxe termalak —asko ugaldu dira—eta, nagusiki, negu kiroletarako egonlekuak Alpeen geroa baldintzatzen duen turismoaren garapen azkar baten ondorio zuzena dira.[4]
Alpeen barruan hiri handiena Grenoble da, Frantzian. Beste hiri handiak, 100.000 biztanle baino gehiago, eta garrantzitsuak Alpeen barruan hauek dira: Tirolen Bolzano/Bozen (Italia), Trento (Italia) eta Innsbruck (Austria). Alpeen inguruan handienak hauek dira: Milan, Verona, Turin (Italia), Munich (Alemania), Graz, Viena, Salzburgo (Austria), Ljubljana, Maribor, Kranj (Eslovenia), Zürich, Geneva (Suiza), Niza eta Lyon (Francia).
100.000 baino biztanle gehiagoko hiriak Alpeetan:
Maila | Udalerria | Biztanleak | Estatua | Eskualdea |
---|---|---|---|---|
1 | Grenoble | 162,780 | Frantzia | Auvernia-Rodano-Alpeak |
2 | Innsbruck | 132,236 | Austria | Tirol |
3 | Trento | 117,417 | Italia | Trentino-Adige Garaia |
4 | Bolzano/Bozen | 106,951 | Italia | Trentino-Adige Garaia |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.