Liam Mellows

From Wikipedia, the free encyclopedia

Liam Mellows

Liam (William Joseph) Mellows (Ashton-under-Lyne, Ingalaterra, 1892ko maiatzaren 25a - Mountjoy espetxea, Dublin, 1922ko abenduaren 8a) irlandar errepublikar bat izan zen.

Ingalaterran jaio arren, irlandar jatorriko gurasoak zituenez, jada hiru urterekin b bere familiarekin batera Irlandan bizitzen jarri zen.

Irlandar Anaitasun Errepublikarra eta Irlandar Boluntarioak erakundeetako kidea izan zen. Sinn Féin alderdiko eta IRAko kidea ere izan zen.

1916ko Irlandako Pazko Matxinadan partu hartu eta britainiarrek espetxeratu egin zuten. Behin azke gelditu eta gero, Irlandako Independentzia Gerran parte hartu zuen.

Ondoren, Irlandako Estatu Askeak independentzia lortzean, Irlandako Gerra Zibilan Anglo-irlandar Itunaren aurkakoen aldean jarri zen. Dublin hiriburuko Four Courts eraikinean gotortu zen akordioaren aurkako taldeko kidea izan zen, Irlandako Estatu Askeko soldaduek atxilotu eta Mountjoy espetxean fusilatua izan zen.



Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.