idazle uruguaitarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Juana Ibarbourou (ezkondu aurretik Juana Fernández Morales; Melo, CerroLargo, 1892ko martxoaren 8a, Montevideo, 1979ko uztailaren 15a) uruguaitar idazlea izan zen. Abizen euskalduna bere senarrarena, Lucas Ibarbourourena, zen. Juana hogei urterekin ezkondu zen.
Juana de Ibarbourou | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juana Fernández Morales |
Jaiotza | Melo (en) , 1892ko martxoaren 8a |
Herrialdea | Uruguai |
Heriotza | Montevideo, 1979ko uztailaren 15a (87 urte) |
Hobiratze lekua | Cementerio del Buceo (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta poeta |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Real Academia Galega |
Genero artistikoa | olerkigintza lirika |
Literatura-ren sari nazionala jaso zuen 1959an. Amerikako Juana ezizena bere lanagatik jaso zuen. Uruguaiko Akademiako partaide hautatu zuten 1947an.
Juana Ibarbourou-ren liburuak hizkuntza ugaritan agertu izan diren, bere zenbait olerki Sabin Muniategik eta Santi Onaindiak euskaratuta daude. Amodioa du gairik behinena bere lanetan. Obra nagusiak hauek dira: Las lenguas del diamante (1919, Diamantearen mihiak), berehala ospea eman zion liburua; Cántaro fresco (1920, Suil freskoa), hitz lauz idatzitako olerkiak; Raíz salvaje (1922, Erro basa), izadiaren amodioa azaltzen duena; La rosa de los vientos (1930, Haizeen orratza), mina eta misterioaren azterketa zorrotza; Chico Carlo (1944) bere haurtzaroa kontatzen duen lana; Los sueños de Natacha (1944, Natacharen ametsak), umeentzako antzerkia. 1968an bere olerki lanen bilduma bat argitaratu zuen, Los mejores poemas (Poema onenak) izenburupean.
Hainbat olerki daude euskaratuta.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.