Bessie Coleman

From Wikipedia, the free encyclopedia

Bessie Coleman

Bessie Coleman (Atlanta, Texas, Ameriketako Estatu Batuak, 1892ko urtarrilaren 26a - 1926ko apirilaren 30a)[1] hegazkinlari aitzindarietako bat izan zen. Pilotu baimena lortu zuen afro-amerikar jatorriko lehen emakumea izan zen, bai eta hori lortu zuen amerindiar jatorriko lehen pertsona ere.[2][3][4][5] Nazioarteko Federazio Aeronautikoarengandik pilotu lizentzia eskuratu zuen 1921eko ekainaren 15ean,[6] eta nazioarteko pilotu lizentzia lortu zuen lehen pertsona beltza izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Bessie Coleman
Thumb
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElizabeth Coleman
JaiotzaAtlanta, 1892ko urtarrilaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaWaxahachie
Atlanta
Langston
Chicago
Talde etnikoaafro-estatubatuarra
HeriotzaJacksonville, 1926ko apirilaren 30a (34 urte)
Hobiratze lekuaLincoln Cemetery (en)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: hegazkin-istripua
Hezkuntza
HeziketaLangston University (en)
Caudron School of Aviation (en)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakhegazkinlaria, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta stunt pilot (en)
Lantokia(k)Chicago
Jasotako sariak

bessiecoleman.org
Itxi

Lurretik ateratako etekinen parte baten truke lur jabeentzat lurrak lantzen zituen Texasko nekazari familia baten sortua, Coleman kotoizko soroetan aritu zen gaztetan. Aldi hartan bertan, beltzentzat banandutako eskola txiki batean ikasten zuen. Langstongo Unibertsitatera ikastera joan zen ikasturte batez. Hegan egiteko interesa izan zuen hasieran, baina afro-amerikarrek, amerindiarrek eta emakumeek ez zuten hegazkinlari trebakuntza jasotzeko aukerarik Ameriketako Estatu Batuetan. Beraz, dirua aurreztu zuen, eta hegazkinlari eskoletara Frantziara joateko babesak lortu zituen. Ondoren, pilotu bilakatu zen Estatu Batuetan, aire ikuskizun guztiz arriskutsuetan. Queen Bess eta Brave Bessie izenez ezaguna zen,[7] eta afro-amerikar hegazkinlarientzako eskola abiatzeko asmoa zerabilen. Coleman hegazkinaren istripu batean hil zen 1926an, hegazkin berri bat probatzen ari zela. Bere aitzindari rola inspirazio iturri izan zen hastapenetako pilotu haientzat eta afro-amerikar nahiz amerindiar komunitateentzat.

Irudi galeria

Erreferentziak

Gaian sakontzeko

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.