From Wikipedia, the free encyclopedia
Marokoko Askapen Nazionaleko Armada (ALN) 1955an sortu zen, Marokoren independentzia lortzeko asmotan. Maroko Espainiak eta Frantziak okupatzen zuten.
Marokoko Askapen Nazionalerako Armada | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Paramilitarra |
Herrialdea | Maroko |
Abbas Messaâdi, Abdelkrim El Khatib, Abdellah Senhaji, Saïd Bounaïalat eta Benaboub izan ziren sortzaileak. Istiqlal alderdiaren hegemoniari aurre egin nahi zion egitura politiko berria zen[1].
ALNk hainbat ekintza armatu egin zituen Saharan, 1956an eta 1957an, Frantziako armadaren kontra. 1956ko ekainaren 2an, ehunka kidek eraso egin zioten Frantziako armadaren Oum El Achar-eko postuari. 1957ko otsailaren 15ean, 200 bat kidek Frantziako armadako berrogei bat soldaduko patruila bati eraso egin zioten, eta 23 soldadu hil zituzten[2].
Ondoren, ALNk Ifniko gerra deitu zena piztu zuen. 1957ko urritik 1958ko apirilera arte iraun zuen. Espainiako armada kolonialaren kontrako erasoak egiten hasi zen, Ifni, Tarfaya eta Mendebaldeko Sahara askatzeko Espainiaren okupaziotik.
1958ko otsailean, militar frantsesek eta espainolek eraso handi bat hasi zuten ALN desegiteko asmoz. Aire erasoak egin zituzten, eta lurrean 9.000 soldadu espainiar eta 5.000 frantses aritu ziren marokoarren kontra borrokan. Eraso hartan ALNko 150 kide hil ziren.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.