gipuzkoar sopranoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Ainhoa Arteta Ibarrolaburu (Tolosa, Gipuzkoa, 1964ko irailaren 24a) sopranoa da. Munduko aretorik ezagunenetan abestu izan du, eta hainbat diskotan parte hartu du. Halaber, sari garrantzitsuak jaso ditu, adibidez: New Yorkeko Metropolitan Opera National Council Auditions lehiaketakoa eta Parisko Concours International de Voix d'Opera Plácido Domingo lehiaketakoa.
Ainhoa Arteta | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ainhoa Arteta Ibarrolaburu |
Jaiotza | Tolosa, 1964ko irailaren 24a (60 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | José Ramón Arteta |
Ezkontidea(k) | Dwayne Croft (1998 - 2003) Jesus Garmendia (2013 - 2016) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria, aktorea eta performancelaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | opera |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
ainhoaarteta.es | |
|
Esther Ibarrolaburu du ama, eta Jose Ramon Arteta aita. Jose Ramon musikaria da, eta besteak beste kantari gazteak trebatzen aritu da; tartean, Ainhoa bera.[1]
New Yorken bizi izan da 17 urtez. 1998an, Dwayne Croft estatubatuar baritonoarekin ezkondu zen, eta bikotearen alaba, Sarah, Bilbon jaio zen, 2000. urteko udazkenean; hiru urte geroago, Arteta eta Croft banandu egin ziren. 2010eko urtarrilean, berriz, Iker izeneko semea izan zuen Ainhoa Artetak, Jesus Garmendiarekin. Ainhoa eta Jesus 2013ko uztailaren lehenean ezkondu ziren, Hondarribian, ondoan etxekoak baino ez zituela;[2] hiru urte geroago banandu ziren, 2016an.[3]
Opera arloan bere estreinako emanaldia Estatu Batuetako Palm Beachen eskaini zuen 1990ean. 1993an New Yorkeko Metropolitan Opera National Council Auditions saria eta Parisko Concours International de Voix de Opera Placido Domingo sariak irabazi zituen. La Traviatako Violeta, La Canción del Olvido-ko Doña Elvira eta Rigoletto-ko Gilda paperak egin ditu, besteak beste, munduko antzokirik garrantzitsuenetan. Espainian, Estatu Batuetan, Brasilen, Frantzian, Turkian, Alemanian eta Austrian eskaini ditu gehienbat bere emanaldiak. Michael Tilson Thomas eta New World Synphonyrekin abestu izan du, eta Carnegie Hallen Dolora Zajick eta Plácido Domingorekin batera aritu da. 1993-94 denboraldian, Austrian, Mexicon eta Estatu Batuetan egon ondoren, Metropolitan Opera House delakoan, La Bohème-ko Mimi paper protagonista egin zuen. RTVE Orkestrarekin Zarzuela diskoa, Música Renacentista izenekoa eta José María Canoren Ópera Luna diskoak grabatu ditu. Bere bakarkako diskoa 2000. urtean kaleratu zuen; Recital du izena, eta bertan azken bost mendeetako abestiak biltzen ditu Ainhoa Artetak. 1999an Donostiako Udalak hiriko Urrezko Danborra eskaini zion Donostiaren irudia zabaltze aldera egin duen lanagatik, eta 2000. urtean Hispanic Society of America elkarteak arteari eginiko ekarpenak eskertzeko eman ohi duen saria ere eskuratu du, besteak beste.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.