Ikerlaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Mila Amurrio Vélez (Gernika,1964 -) euskal soziologo feminista da. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria da.[1][2] 2021eko martxoa geroztik UEUren talde eragileko kide da.[3]
Mila Amurrio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gernika-Lumo, 1964 (59/60 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Jesus Arpal Kepa Fernandez de Larrinoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea (1989ko urriaren 1a - 1992ko urriaren 1a) |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean irakaslea da. Soziologia eta Gizarte Langintza sailean irakasle eta ikerlari. Irakaskuntza jarduna garatzen du, euskaraz eta gaztelaniaz, honako gradu hauetan: Soziologian, Gizarte Hezkuntzan eta Zientzia Politikoetan eta Administrazioan; eta, honako graduondo hauetan: Estudios Feministas y de Género; Tecnología, Aprendizaje y Educación, y Participación y Desarrollo Comunitario.[4]
Soziologian doktorea da; Jesus Arpal eta Kepa Fernandez de Larrinoaren zuzendaritzapean 2001ean aurkeztu zuen tesiaren izenburua "Genero, nazio eta nazio hezkuntza ikastoletako irakasleria" izan zen; euskal nazioaren eraikuntzan emakumezkoek nazio-identitatea igortzeko eta zabaltzeko hezkuntzan izandako partaidetza aztertu zuen tesi-lan horretan.[5][6] Azterketa-lana beste edozein nazionalismorentzat ere baliagarria izan zitekeen. Hortik abiatuta izenburu berarekin liburu bat argitaratu zuen 2003an.[7]
Ikasketa feministak eta generokoak Masterraren sustatzaileetariko bat izan zen eta bertako irakaslea da. 2010ean Mari Luz Estebanekin batera editore-lanak egin zituen Feminist challenges in the social sciences (Erronka feministak gizarte-zientzietan) liburua Nevadako Unibertsitatearekin argitaratzeko.[8]
Ikertzaile moduan Parte Hartuz taldeko kidea da.[9] Bere ikerketan genero-ikuspegia txertatzen du eta ildo nagusiak hezkuntza, berdintasuna, aniztasuna, genero-indarkeria, euskara, nazionalismoa, euskal hiritartasuna eta partaidetzaren ingurukoak dira.[10][11] Gai horien inguruan hainbat artikulu idatzi ditu Berria egunkarian.[12][13][14][15]
Europako hezkuntza-sistemen sorrera eta garapen historikoa aztertu ditu, baita euskal kasuak eta haren berezitasun nagusietan. Mila Amurrioren ustez, hezkuntza-sistemak gutxieneko lurzorua eskaini behar luke, herritar guztien gizarte-kohesioari, euskarari, euskal kulturari eta balio demokratikoei begira, ezinbesteko osagaiak baitira. Nahi den kohesio maila hori lortzeko, eskolak homogeneotasunaren eta aniztasunaren arteko oreka bilatu beharko du. Ezagutzaren gizartean bereziki garrantzitsua den helburua gizarte-berdintasuna da, hezkuntza gehiagorekin eta hobearekin lor daitekeena.[16]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.