Urriaren 1a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeita hamalaugarren eguna da, 275.a bisurteetan. 91 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
Euskal Herria
- 1910 – Benito Loigorrik, Donostian erakustaldia egiten ari zela, istripu bat izan eta hegazkina Ondarretan erori zen.
- 2020 – Iruñetik gertu dagoen Lizoainibar-Arriasgoiti udalerrian epizentroa izan zuen 4,5ko edo 4,6ko momentu magnitudea izan zuen lurrikara bat izan zen.
Mundua
- 1943 – Aliatuak Napoli hirian, Italian, sartu ziren. Ordurako hiria bere burua askatua zen Le quattro giornale di Napoli izenarekin ezagutu den herri altxamenduaren bitartez.
- 1949 – Txinako Herri-Errepublikaren sorrera.
- 1960 – Nigeriak independentzia lortu zuen Britainia Handitik.
- 1962 – Amnesty International elkartea sortu zen.
- 1963 – Nigeriak errepublika aldarrikatu zuen.
- 1978 – Tuvalu uhartediak (Ozeano Barea) independentzia lortu zuen Britainia Handitik.
- 2005 – 26 hildako Bali uhartean egondako bonba leherketetan.
- 2004 – Enrique Rodriguez Galindo GALen burua, PSOEren gobernuak aginduta, espetxetik atera zen. 75 urteko zigorretik bost baino gutxiago bete zituen.
- 2010 – Ekuadorko poliziak, gobernuaren aurka matxinatuta, estatu-kolpearen saiakera egin zuen, eta presidentea bahitu.
- 2017 –
- Kataluniaren independentzia erreferenduma: Espainiako Guardia Zibilak eta Espainiako Polizia Nazionalak bozkalekuetan jendearen aurka burututako eraso eta bortizkeriaren ondorioz zortziehun lagundik gora zaurituak izan ziren.
- Las Vegasko tiroketa: Gizon bakar batek tiroz 58 pertsona hil eta 459 zauritu zituen.
Arte eta kultura
Euskal Herria
Mundua
- 1948 – Macbeth filma estreinatu zen, Orson Wellesek zuzendu eta ekoiztu, eta berak, Jeanette Nolan, Dan O'Herlihy, Roddy McDowall, Edgar Barrier eta Erskine Sanford aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1958 – Man of the West ("Mendebaldeko Gizona") filma estreinatu zen, Anthony Mannek zuzendu eta Gary Cooper, Julie London, Lee J. Cobb eta Arthur O'Connell aktoreek antzeztu zuten.
- 1966 – The Fighting Prince of Donegal ("Donegalgo Printze Borrokalaria") filma estreinatu zen, Michael O'Herlihyk zuzendu eta Peter McEnery, Susan Hampshire eta Tom Adams aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1968 – Night of the Living Dead ("Bizidun Hildakoen Gaua") filma estreinatu zen, George A. Romerok zuzendu eta Duane Jones, Judith O'Dea, Karl Hardman, Marilyn Eastman, Keith Wayne, Judith Ridley, Bill Cardille eta Kyra Schon aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1974 – The Texas Chain Saw Massacre ("Texasko Sarraskia") filma estreinatu zen, Tobe Hooperek zuzendu eta Marilyn Burns, Paul A. Partain, Edwin Neal, Jim Siedow, Gunnar Hansen eta Teri McMinn aktoreek antzeztu zuten.
- 2004 – Layer Cake filma estreinatu zen, Matthew Vaughnek zuzendu eta Daniel Craig, Colm Meaney, Sienna Miller eta Michael Gambon aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Euskal Herria
- 2008 – Kazeta.info Ipar Euskal Herrirako euskarazko komunikabidea aurkeztu zuten.
Mundua
Kirolak
Euskal Herria
Mundua
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1741 - Gabriel Raymundo de Azcárate Lascurain, gipuzkoar merkataria eta esklabo trafikatzailea (h. 1819).
- 1774 – Jose Frantzisko Telleria, Petrikilo, gipuzkoar sendalaria (h. 1842).
- 1829 – Juan Jose Alkain, gipuzkoar bertsolaria (h. 1895).
- 1883 – Gabriel Deluc, lapurtar margolaria (h. 1916).
- 1902 – Ángel María Rousse, bizkaitar futbolaria (h. 1977).
- 1906 – Ángel Salas, bizkaitar hegazkinlaria, Gerra Zibil garaian aparteko hegazkinlari izandakoa (h. 1994).
- 1908 – José Luis Ispizua, Athleticeko bizkaitar futbolaria (h. 1996).
- 1912 – Juan Felix Iriarte, Berjinanto, nafar bertsolaria (h. 1987).
- 1926 – Angel Maria Arregi, euskal herritar futbolaria (h. 1967).
- 1932 – Michel Sendrez, lapurtar musikagilea.
- 1940 – Angel Zelaieta, bizkaitar idazlea eta irakaslea.
- 1945 – Jose Ignazio Orbegozo, Arria II.a, gipuzkoar aizkolaria, gizon probalaria, txingalaria, arpanlaria eta segalaria.
- 1957 – Jose Luis Urrusolo, gipuzkoar ETAkidea.
- 1962 – María Victoria Arraiza, PSNko politikari eta irakaslea (h. 2015).
- 1966 – Jose Angel Ziganda, Kuko Ziganda, nafar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1972 – Mikel Garaizabal, bizkaitar irakaslea, enologoa eta sommelierra, ardo-kulturaren dibulgatzailea.
- 1973 – Ana Terradillos, gipuzkoar kazetaria, idazlea.
- 1978 – Aitziber Ugartemendia Zubeldia, gipuzkoar politikari eta ekintzailea (h. 2023).
- 1987 – Maite Berriozabal, bizkaitar bertso gai-jartzailea eta zutabegilea.
- 1989 – Sergio de la Fuente, arabar saskibaloi jokalaria.
- 1993 – Ibon Barandiaran, bizkaitar futbolaria.
- 2004 – Ibon Badiola, bizkaitar futbolaria.
Mundua
- 208 – Alexandro Severo, erromatar enperadorea (h. 235).
- 1207 – Henrike III.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea (h. 1272).
- 1480 – Gaitan Thienekoa, italiar elizgizona, teatinoen ordenaren sortzailea eta Erreforma Katolikoaren eragile handia (h. 1547).
- 1507 – Jacopo Barozzi, italiar arkitekto manierista (h. 1573).
- 1600 – Jacques Blanchard, Frantziako Tiziano, frantziar margolaria (h. 1638).
- 1620 – Nicolaes Pieterszoon Berchem, herbeheretar Urrezko Aroko margolaria (h. 1683).
- 1685 – Karlos VI.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (h. 1740).
- 1754 – Paulo I.a Errusiakoa, Errusiako tsarra (h. 1801).
- 1760 – William Thomas Beckford, ingeles eleberrigile, arte-bildumagile, kritikari, bidaia-idazle, politikari eta esklaboen jabea (h. 1844).
- 1791 – Sergei Aksakov, errusiar idazlea (h. 1859).
- 1805 – Antónia Pusich, portugaldar poeta, antzerkigile, kazetari, piano-jotzaile eta musikagilea (h. 1883).
- 1814 – Hervé Faye, frantziar astronomoa (h. 1902).
- 1826 – Karl von Piloty, alemaniar margolaria (h. 1886).
- 1831 – Eugène Péreire, frantziar ingeniari, finantza gizon eta politikaria (h. 1908).
- 1832 – Caroline Lavinia Scott Harrison, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (h. 1892).
- 1847 – Annie Wood Besant, britainiar kazetaria, feminista, iraultzailea, aktibista eta idazle okultista (h. 1933).
- 1849 – Anne Charlotte Leffler, suediar idazlea (h. 1892).
- 1852 – Carl Chun, alemaniar biologoa eta itsaso eta toki abisopelagikoen esploratzailea (h. 1914).
- 1865 – Paul Dukas, frantziar musikagilea (h. 1935).
- 1867 – Fernand Pelloutier, frantziar sindikalista sozialista libertario aktibista iraultzailea (h. 1901).
- 1870 – Oleksandr Tsiurupa, ukrainar boltxebikea (h. 1928).
- 1884 – Vicente Risco, galiziar politikari eta idazlea (h. 1963).
- 1893 –
- Marianne Brandt, alemaniar margolaria, eskultorea, argazkilaria eta diseinugile industriala (h. 1983).
- Yip Man, arte martzialetako txinatar maisua (h. 1972).
- 1895 – Liaquat Ali Khan, Pakistango aurreneko lehen ministroa (h. 1951).
- 1899 – Joseph Guillemot, distantzia luzeko frantziar atleta (h. 1975).
- 1903 – Vladimir Horowitz, errusiar-estatubatuar piano-jotzaile eta musikagilea (h. 1989).
- 1904 – Otto Robert Frisch, austriar-britainiar zientzialaria (h. 1979).
- 1910 – Bonnie Elizabeth Parker (Bonnie eta Clyde), estatubatuar gaizkile eta lapurra (h. 1934).
- 1912 –
- Kathleen Ollerenshaw, britainiar matematikari, politikari eta hezitzailea (h. 2014).
- Aurora Picornell, balear lider sindikalista eta feminista (h. 1937).
- 1913 – André Fougeron, frantziar margolaria (h. 1998).
- 1915 – Jerome Bruner, estatubatuar psikologoa (h. 2016).
- 1920 – Walter Matthau, estatubatuar aktorea (h. 2000).
- 1922 – Chen-Ning Yang, txinatar fisikaria, 1957ko Fisikako Nobel Saria.
- 1924 – Jimmy Carter, Ameriketako Estatu Batuetako 39. Presidentea eta 2002ko Bakearen Nobel Saria.
- 1925 – Adolfo Kaminsky, frantziar argazkilaria (h. 2023).
- 1928 –
- Abdel Tawab Jusef, arabierazko eta ingelesezko egiptoar idazlea (h. 2015).
- George Peppard, estatubatuar aktorea (h. 1994).
- 1930 –
- Richard Harris, irlandar aktore eta zinema zuzendaria (h. 2002).
- Philippe Noiret, frantziar aktorea (h. 2006).
- 1934 – Emilio Botín, espainiar bankaria (h. 2014).
- 1935 – Julie Andrews, ingeles aktore eta abeslaria.
- 1936 - Antoinette Fouque, frantziar psikoanalista, idazle, kazetari eta feminista (h. 2014).
- 1937 – Peter Stein, alemaniar antzerkigilea.
- 1938 – Stella Stevens, estatubatuar aktorea (h. 2023).
- 1940 – Richard Corben, estatubatuar komikigilea (h. 2020).
- 1942 –
- Jean-Pierre Jabouille, frantziar auto-gidaria (h. 2023).
- Eugenia Kalnay, argentinar meteorologoa (h. 2024).
- Wilfried Peffgen, alemaniar txirrindularia (h. 2021).
- 1943 – Jean-Jacques Annaud, frantziar zinema zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea.
- 1944 – Antti Tuuri, finlandiar idazle, gidoilari eta itzultzailea.
- 1946 – Tim O'Brien, estatubatuar idazlea.
- 1947 –
- Francisco Álvarez-Cascos, Asturiasko Printzerriko presidente ohia.
- Aaron Ciechanover, israeldar biologoa, 2004ko Kimikako Nobel Saria.
- 1949 – Jean-Claude Skrela, frantziar errugbilari ohi eta entrenatzailea.
- 1950 – Randy Quaid, estatubatuar aktorea.
- 1953 – Grete Waitz, norvegiar atleta, bederatzi aldiz New Yorkeko maratoiaren irabazle (h. 2011).
- 1956 –
- Andrus Ansip, Estoniako lehen ministro ohia.
- Theresa May, Erresuma Batuko lehen ministroa.
- 1959 – Youssou N'Dour, senegaldar abeslaria.
- 1962 – Esai Morales, estatubatuar aktorea.
- 1963 –
- Lawrence Norfolk, britaniar idazlea.
- Neil Stephens, australiar txirrindulari-ohia eta kirol zuzendaria.
- 1964 –
- Bruno Ledoux, frantziar enpresari, zinema ekoizle eta bildumazalea.
- Cristina Rivera Garza, mexikar idazlea.
- Jordi Sànchez, kataluniar politikari eta ekintzailea.
- 1965 – Mia Mottley, Barbadosko lehen ministroa.
- 1966 –
- Nina, kataluniar abeslari, aktore eta enpresaburua.
- George Weah, liberiar futbolari ohia eta Liberiako presidentea.
- 1969 – Zach Galifianakis, estatubatuar aktore, gidoigile eta umorista.
- 1970 – Moses Kiptanui, kenyar atleta ohia, munduko iraupen lasterkari onenetakoa.
- 1974 –
- Julia Antivilo, txiletar ikerlari eta artista feminista.
- Nach, espainiar MCa.
- 1975 –
- Bimba Bosé, espainiar modelo, moda diseinatzaile, aktore, DJ eta abeslaria (h. 2017).
- Txulpan Khamatova, errusiar aktorea.
- 1981 – Satoshi Ōtomo, japoniar-filipinar futbolaria.
- 1985 –
- Emerald Fennell, ingeles aktorea, gidoilaria, zinema zuzendaria eta ekoizlea.
- Isis King, estatubatuar modelo, aktore eta moda-diseinatzailea.
- 1989 – Brie Larson, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- 1990 – Ethan Wragge, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- 1991 – Abby Stein, estatubatuar emakumezko ekintzaile transgenero, blogari eta hizlaria, inoiz komunitate hasidikoan izan den lehen emakume transgeneroa.
- 1995 – Marina Machete, portugaldar modeloa, Miss Portugal irabazi duen lehen emakume transgeneroa.
- 1996 – Kiana Palacios, mexikar-estatubatuar futbolaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1522 – Alain Albretekoa, Albreteko 16. konde, Castresko 2. konde eta Tartasko bizkondea (j. 1440).
- 1612 – Inazio Fermin Ibero, nafar monje zistertar, idazlea, historialaria eta Fiteroko betiko abadea (j. c. 1530).
- 1659 – Juan Palafox, euskal apezpiku eta politikaria (j. 1600).
- 1781 – Ambrosio Meabe, bizkaitar filantropoa, Mexikoko Ilustrazioaren mugimenduaren sortzailetariko bat, Mexiko Hirian (j. 1710).
- 1811 – Juan José Tafalla, nafar farmazialari eta botanikaria, Liman (j. 1755).
- 1979 – Pierre Bordazarre, Etxahun-Iruri, euskal idazlea, musikaria, eta pastoralgilea, Pauen (j. 1908).
- 1980 – Xabier Peña, euskal idazlea eta frankismo garaiko etxe eskolaren mugimenduaren ekintzailea (j. 1914).
- 1993 – Federico Zabala, gipuzkoar historialaria eta politikaria (j. 1916).
- 1996 – Luis Zabala, bizkaitar futbolaria (j. 1912).
- 2003 – Bixente Barandiaran, euskal idazlea (j. 1917).
- 2007 – Lucy Bhreatnach, euskal-irlandar hizkuntzaren alde ekintzailea, Dublinen (j. 1924).
- 2008 – Jokin Inza, EAJko militante abertzalea eta Radio Euskadiren sortzaileetakoa (j. 1924).
- 2013 – Joseba Macías, bizkaitar kazetari, idazle, soziologo, zinema zuzendari eta unibertsitateko irakaslea (j. 1961).
- 2015 – Antton Zubikarai, bizkaitar musikaria, musika kritikaria eta itzultzailea, eta Athleticen ereserkiaren letraren egilea (j. 1945).
- 2018 – Xesqui Castañer, valentziar politikari, ikerlari eta irakaslea, Arabako Batzar Nagusietan lelehenengo emakume presidentea, Gasteizen (j. 1952).
- 2022 – Isaac Santesteban, nafar espeleologoa, Euskal Herriko espeleologiaren aintzindaria (j. 1929).
Mundua
- 959 – Eadwig Ederra, Ingalaterrako erregea (j. c. 940).
- 1404 – Bonifazio IX.a, Aita santua (j. c. 1350).
- 1408 edo 1409 – Karlos VIII.a Suediakoa, Suediako eta Norvegiako erregea (h. 1470).
- 1499 – Marsilio Ficino, italiar filosofo eta humanista (j. 1433).
- 1532 – Jan Mabuse, flandriar margolaria (j. c. 1478).
- 1570 – Frans Floris de Vriendt, flandriar margolari, grabatzaile eta diseinatzailea.
- 1572 – Frantzisko Borjakoa, jesuiten hirugarren jenerala (j. 1510).
- 1574 – Maarten van Heemskerck, herbeheretar margolaria (j. 1498).
- 1578 – Joan Austriakoa, Habsburgo etxeko printzea.
- 1633 – Filaret aitalehena (Fiodor Romanov), Errusiako Eliza Ortodoxoko aitalehena.
- 1684 – Pierre Corneille, frantziar antzerkigilea (j. 1606).
- 1788 – William Brodie, eskoziar altzarigilea eta gauez ezkutuko lapurra (j. 1741).
- 1808 – Carl Gotthard Langhans, prusiar-alemaniar arkitektoa (j. 1732).
- 1824 – Jacques Léonard Muller, frantziar militarra (j. 1749).
- 1833 – Luísa Todi, portugaldar mezzosopranoa (j. 1753).
- 1868 – Mongkut (Rama IV.a), Siamgo erregea (j. 1804).
- 1873 – Edwin Landseer, ingeles margolari eta eskultorea (j. 1802).
- 1911 – Wilhelm Dilthey, alemaniar filosofoa eta historialaria (j. 1833).
- 1929 – Antoine Bourdelle, frantziar eskultorea (j. 1861).
- 1942 – Ants Piip, Estoniako estatuburu eta lehen ministroa (j. 1884).
- 1956 – Stan Ockers, belgikar txirrindularia (j. 1920).
- 1959 – Enrico De Nicola, Italiako lehenbiziko presidentea (j. 1877).
- 1961 – Rosa Sensat, kataluniar hezitzailea eta hezkuntza publikoaren aldeko eragilea (j. 1873).
- 1962 – Victoriana Herrero Barroso, errioxar erizaina eta presondegietako funtzionarioa (j. 1893).
- 1964 – Douglas McGregor, estatubatuar kudeaketa aditua, X eta Y teoriak plazaratzeagatik ezaguna (j. 1906).
- 1968 – Romano Guardini, alemaniar teologo eta apaiz katolikoa (j. 1885).
- 1972 – Louis Leakey, britainiar antropologoa (j. 1903).
- 1979 – Dorothy Arzner, estatubatuar zinema-zuzendaria, aitzindaria emakumeak zinemaren industrian sartzeko lanean (j. 1897).
- 1980 - Pilar Muñoz, espainiar aktorea (j. 1911).
- 1985 – E. B. White, estatubatuar idazlea (j. 1899).
- 1987 – June Clyde, estatubatuar aktorea, dantzaria eta abeslaria (j. 1909).
- 1990 – John Stewart Bell, irlandar fisikaria (j. 1928).
- 1992 – Petra Kelly, alemaniar feminista, bakezale eta aktibista, bikotekideak eraila (j. 1947).
- 1993 - Vera Peters, kanadar zirujaua, onkologoa eta ikertzaile klinikoa (j. 1911).
- 2004 – Richard Avedon, estatubatuar argazkilaria (j. 1923).
- 2007 – Marianne Fritz, austriar idazlea (j. 1948).
- 2009 –
- Kazumi Takada, japoniar futbolaria (j. 1951).
- Cintio Vitier, estatubatuar-kubatar poeta (j. 1921).
- 2012 – Eric Hobsbawm, ingeles historialari eta idazle marxista (j. 1917).
- 2013 – Tom Clancy, estatubatuar idazle eta eleberrigilea (j. 1947).
- 2018 –
- Charles Aznavour, armeniar jatorriko frantziar abeslaria (j. 1924).
- Do Muoi, Vietnamgo lehen ministroa (j. 1917).
- 2019 – Miguel León-Portilla, mexikar filosofo eta historialaria, nahuatl literaturan espezialista zein ikerlari handienetakoa (j. 1926).
- 2020 –
- Derek Mahon, iparirlandar poeta (j. 1941).
- Ray Styles, ghanatar artista (j. 1989).
- 2022 –
- Àngel Casas, kataluniar kazetari eta idazlea (j. 1946).
- Antonio Inoki, japoniar borrokalaria eta sustatzailea (j. 1943).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Zunbeltz, Terexa eta Teresi.
- Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.