Eugenia Kalnay (Buenos Aires, Argentina, 1942ko urriaren 1aMaryland, AEB, 2024ko abuztuaren 14a) argentinar meteorologoa izan zen, zenbakizko modelizazioan aditua,[1] eta 2009an Nazio Batuen Munduko Meteorologia Erakundeak saritu zuen, klimatologiaren arloan egindako ekarpenengatik.[2][3][4][5][6][7][8]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Eugenia Kalnay
Thumb
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires, 1942ko urriaren 1a
Herrialdea Argentina
 Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaMaryland
HeriotzaMaryland, 2024ko abuztuaren 14a (81 urte)
Hezkuntza
HeziketaBuenos Airesko Unibertsitatea lizentzia
Massachusettseko Teknologia Institutua Doktoretza
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Tesi zuzendariaJule Gregory Charney (mul) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Christopher M Danforth (en) Itzuli
Matthew Joseph Hoffman (en) Itzuli
Sim Aberson (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmeteorologoa
Enplegatzailea(k)Errepublikaren Unibertsitatea  (1971 -  1973)
Massachusettseko Teknologia Institutua  (1975eko maiatza -  1979)
Goddard Space Flight Center (en) Itzuli  (1979 -  1987)
National Centers for Environmental Prediction (en) Itzuli  (1987 -  1997)
University of Oklahoma (en) Itzuli  (1997 -  1999)
Marylandeko Unibertsitatea  (1999 -
Jasotako sariak
KidetzaAcademia Europaea (en) Itzuli
Ingeniaritzako Akademia Nazionala
aosc.umd.edu…
Itxi

Bizitza

1965ean Meteorologian lizentziatu zen, Buenos Airesko Unibertsitateko Zientzia Zehatz eta Naturalen Fakultatean.

Ibilbidea

Hurrengo urtean herrialdetik alde egitea erabaki zuen, Juan Carlos Onganía diktadorearen agintaldian La noche de los bastones largos izenez ezagutzen diren gertakariak zirela eta. Gertaera horietan, poliziak eraso eta atxilotu egin zituen Zientzia Fakultateko ikasle, irakasle eta ikertzaileak, eta Argentinako zientzialarien exodo edo irteera okerrenetako bat eragin zuen.

Ameriketako Estatu Batuetan, Kalnayk ibilbide bikaina egin zuen, eta hainbat sari lortu zituen, besteak beste, Munduko Meteorologia Erakundearena (2009), zeinak eguraldiaren analisi eta iragarpenean egindako ekarpenak aitortu zizkion. 1956tik sari hori jaso zuen munduko bigarren emakumea izan zen.

Massachusettseko Teknologia Institutuan (MIT) meteorologiako doktoretza lortu zuen lehen emakumea izan zen. Gero, beste erakunde batzuetan jarraitu zuen bere lana: 1979tik 1986ra AEBko espazio agentzian, NASAn, non klimaren eredu global bat garatu zuen, gero mundu osoan esperimentuak egiteko erabili eta erabiltzen dena.

1987tik 1997ra, National Centers for Environmental Prediction (NCEP) Ingurumen Modelizaziorako Zentroa, National Weather Service (NWS), zuzendu zuen.

Oklahomako Unibertsitatean eta Marylandeko Unibertsitatean ikertu eta irakatsi zuen, eta Atmosfera eta Ozeanoen Zientzien Saila zuzendu zuen bertan. 1987 eta 1997 artean, Ameriketako Estatu Batuetako Meteorologia Zerbitzuko ikerketa-zuzendari lanetan, 10 egunerako iragarpen batek hurrengo bi egunetarako beste baten kalitate bera izatea ahalbidetzen duten teknikak garatzea lortu zuen.

Marylandeko Unibertsitatean lan egin arren, Buenos Airesko Unibertsitatearekin harremanetan jarraitu zuen. Bertan, zientzialariak trebatu, ikertzaileen tesiak zuzendu eta ikastaroak eman zituen. Argentinako euriteen eta tenperaturen aldaketei buruzko hainbat ikerketa egin zituen beste zientzialari batzuekin batera. 2008ko urriaren 30ean Zientzia Zehatzen Fakultateak honoris causa doktore titulua eman zion.

Kalnayk 1947an hasi eta egun jarraitzen duten datu-baseak dituzten mapa globalen funtzionamendua lortu zuen, eta, hala, zientzialari askok klima-aldaketaren arazoari buruzko azterketak egin ahal izan dituzte.

Eugeniak adierazi zuenez, 2010etik gizateriak planetak ekoitzi dezakeen bat eta erdi kontsumitzen du. Giza portaerari egotzi dakiokeen klima-aldaketaren ehunekoari buruz galdetu ziotenean, azaldu zuen muturreko fenomeno meteorologikoak, hala nola elur-ekaitzak edo bero-bolada errekorrak, aldakortasun naturalaren zein giza inpaktuaren ondorio izan daitezkeela, eta, hortaz, ezin zaizkiela gizakiei guztiz egotzi. Hala ere, esan zuen klima globalak 1880az geroztik izan dituen joera handiak, batez besteko tenperaturaren igoera esaterako, ia erabat giza inpaktuari egotzi ahal zaizkiola, aurreko edozein klima aldaketa baino askoz ere azkarrago gertatzen dira eta.[9]

Sariak eta aintzatespenak

Bere sari garrantzitsuenetako batzuk:

  • NASAren domina, zientzia-lorpen bikainengatik.
  • Urrezko bi domina eta zilarrezko bat Department of Commerce (NOAA),
  • 2008an, Doctor honoris causa (UBA)
  • 2009ko ekainean, NBE Munduko Meteorologia Erakundearen Saria, klimatologiaren arloan egindako ekarpen bikainengatik

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.