From Wikipedia, the free encyclopedia
Anthony Mann, jaiotzez Emil Anton Bundsmann (San Diego, Kalifornia, 1906ko ekainaren 30 – Berlin, 1967ko apirilak 29), Estatu Batuetako zinema zuzendari eta aktorea izan zen. Estatu Batuetako Mendebal giroko filmek, westernek, eman zioten ospea, batez ere Winchester '73 (1950), Bend of the River (1952, "Ibaiaren Bihurgunea"), The Naked Spur (1953, "Ezproi Biluzia") eta The Far Country (1955, "Urrutiko Herrialdea") filma ederrek. Gerora egin zituen lan historiko edo epikoek, El Cid (1961) eta The Fall of the Roman Empire ("Erromatarren Inperioaren Gainbehera", 1963), garestiek, ez zuten lortu aurrekoen maila. Mann, istorioak kontatzeko zeukan zehaztasunagatik ez ezik, gizonak izadian egin beharreko lanak adierazi zituelako da ezaguna.
Anthony Mann | |
---|---|
(1954) | |
Bizitza | |
Jaiotza | San Diego, 1906ko ekainaren 30a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Berlin, 1967ko apirilaren 29a (60 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Mildred Manning (1936 - 1957) Sara Montiel (1957 - 1963) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Central High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, antzerki zuzendaria eta errealizadorea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Emil Anton Bundsmann San Diegon, Kalifornian, jaio zen 1906ko ekainaren 30ean. Aita Emile Theodore Bundsmann austriar etorkina zen eta ama, berriz, Bertha Waxelbaum (jatorrizko abizena Weichselbaum zuen), Georgiako Macon hiriko judu familia batekoa.
Anthony Mannek bere aktore ibilbidea New Yorken hasi zuen, Off-Broadwayko sala txikietan. 1938an Hollywoodera joan zen eta 1942rako zuzendari laguntzaile bilakatu zen.
Lehenengo filma Moonlight in Havana (1942) izan zen. Zinema beltz klasikoan nabarmendu zen, He Walked by Night (1948), Railroaded!, T-Men eta Raw Deal bezalako pelikulekin. Horrela, zinemaren hiriburuan leku bat izatea lortu zuen.
Universal Estudioetan aritu zen garaian, Western generoan ere arrakasta izan zuen, batez ere James Stewartekin elkarlanean egin zituen filmetan, besteak beste, Winchester '73, The Far Country, The Naked Spur, Bend of the River , The Man from Laramie ("Laramieko Gizona") eta Gary Cooperekin egin zuen Man of the West, askorentzat bere maisulana izan zena.
1954an, The Glenn Miller Story musikala egin zuen, Glenn Millerren biografia kontatzen zuen Valentine Davies eta Oscar Brodneyren gidoia. James Stewart eta June Allyson izan zituen protagonista.
1958an, berriz, Erskine Caldwellen izen bereko God's Little Acre egin zuen txuri-beltzean.
1960ko hamarkadan, bi produkzio epiko handitan aritu zen buru-belarri, biak Sofia Lorenekin eta Samuel Bronston errumaniar-estatubatuarrak ekoiztuak: El Cid (1961) eta, batez ere, The Fall of the Roman Empire ("Erromatar Inperioaren Gainbehera", 1964), film iluna eta handia, Marko Aurelio enperadore jakintsuaren erreinaldiren azken urteetan hasi (bere hileta da puntu gorena), eta bere seme Komodoren gainbeheran amaitzen da, berak eragindako nahasmenak Erromatar Inperioaren amaiera eragingo zuelarik bi mende baino gutxiagoan.
Bere lanarengatik izar bat du Hollywoodeko Ospearen Pasealekuan, Hollywood Boulevardeko 6229an. Sara Montielekin ezkonduta egon zen. Serenaden batera lan egin zuten, Joan Fontaine, Mario Lanza eta Vincent Price bezalako beste izar batzuekin batera.
1967ko apirilak 29an, bihotzeko batek hil zuen Berlinen. A Dandy in Aspic filma egiten ari zen une hartan eta Laurence Harve protagonistak bukatu zuen.
Hasierako zinema beltza:
James Stewartekin egin zituen Westernak:
Beste hainbat Western:
Hasiera batean, Spartacus (1960) ere hasi zen zuzentzen, baina Stanley Kubrickek hartuko zuen bere lekua.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.