aktore italiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Sophia Loren, jaiotzez Sofia Villani Scicolone, (Erroma, Italia, 1934ko irailaren 20a- ) Italiako aktorea da, Oscar sariaren irabazlea.[1] 1950ean aurkitu zuen gerora senarra izango zuen Carlo Pontik eta pelikula ugaritan parte hartu du orduz gero, Heller in Pink Tights, Two Women edo El Cid tarteko.
Sophia Loren | |||
---|---|---|---|
← Olivia de Havilland - Alessandro Blasetti → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Sofia Costanza Brigida Villani Scicolone | ||
Jaiotza | Erroma, 1934ko irailaren 20a (90 urte) | ||
Herrialdea | Italia Frantzia (1965 - | ||
Bizilekua | Geneva | ||
Familia | |||
Aita | Riccardo Scicolone | ||
Ama | Romilda Villani | ||
Ezkontidea(k) | Carlo Ponti (1957ko irailaren 17a - 1962ko abuztuaren 31) Carlo Ponti (1966ko apirilaren 9a - 2007ko urtarrilaren 10a) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | École Jeannine Manuel (en) | ||
Hizkuntzak | italiera ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aktorea, modeloa, abeslaria, autobiografialaria, edertasun lehiaketan parte-hartzailea, zinema aktorea eta ahots-aktorea | ||
Altuera | 1,74 metro | ||
Lantokia(k) | Italia | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Izengoitia(k) | Sophia Loren | ||
Genero artistikoa | komedia melodrama | ||
Musika instrumentua | ahotsa | ||
Diskoetxea | RCA Victor | ||
| |||
Sofia (Erroman (Italia) jaio zen 1934ko irailaren 20an. Bere ama Romilda Villani piano-irakaslea zen era bere aita, berriz, Ricardo Scicolone ingeniaria. Bikotea ez en sekula ezkondu eta beste alaba bat ere izan zuten 1938an, Maria. Bi ahizpak ama eta amonarekin bizi ziren Pozzuolin, Napolitik gertu, Bigarren Mundu Gerra hasi zen arte. Aitaren aldetik beste bi anaia ere baditu: Giuliano eta Giuseppe
Lorenek 1950eko hamarkadan hasi zuen bere karrera, hainbat pelikula italiarretan leku hartzen joan zelarik. Garai hartan filmatu zuten Erroman Quo vadis? eta Sofia eta bere ama pelikulako extra izan ziren.
Garaiko telenobela ospetsuetan ere egin zuen lan eta Sofia Villani edo Sofia Lazzaro izenak erabili zituen. Hainbat edertasun lehiaketetan ere hartu zuen parte eta sari batzuk irabazi ere bai.
Carlo Ponti pelikula ekoizlea ezagutu zuen eta harekin ezkondu zen 1957ko irailaren 17an. Une batez, ezkontza desegin beharrean izan ziren, Pontiri bigamia salaketa bat jarri ziotelako eta 1966an ezkondu ziren berriro. Bi seme izan zituzten elkarrekin, Carlo Ponti Jr. eta Edoardo Ponti.
Sophiaren ibilaldiak bultzada izugarria jaso zuen 1954an, Vittorio De Sica eta Marcello Mastroiannirekin lan egin ostean. Claudia Cardinale, Gina Lollobrigida eta Lucia Bosèrekin batera, emakume italiar ederrenen taldean sartu zuten, italiar neorrealismoko filmetan pikardia eta zirrara nahasten zituzten emakumeen artean.
50eko hamarkadaren bukaerako, Hollywoodek ezagutzen zuen, jada, Frank Sinatra eta Cary Grantekin lan egin eta gero, eta Paramount Studiosekin sinatu zuen 5 filmetarako kontratua. Hortxe ditugu Desire under the elms, Anthony Perkinsekin, Houseboat Cary Grantekin edo 1960an George Cukorrek zuzenduriko Heller in Pink Tights.
Drama eta komedietan egindako agerpenek ikuslegoa liluratu zuten, proiektu italiarrek, batez ere, libreago espresa baitzitekeen haietan.
1960an, Vittorio de Sicak zuzendutako Alberto Moraviaren La ciociara egin zuen eta izugarrizko bultzada izan zen hori bere karreran. Bigarren Mundu Gerra eta Italian kokatzen da istorioa eta ama-alaba batzuen bortxaketaz ari da. Sophia zen bortxatutako ama eta sari andana jaso zuen lanarekin Cannes, Berlin eta Venezian. Oscar Saria ere eskuratu zuen eta ingelesez hitz egiten ez zuen lehen artista izan zen horretan.
Emakume ederraren itxurak ez du bere adimenaren ospea itzali eta oso pertsona errespetatua da beti.[2]
1960ko hamarkadaz geroztik, pertsonaia historiko ugari egin zuen: Doña Jimena izan zen Anthony Mannen El Cid pelikulan eta The Fall of the Roman Empire, A Countess from Hong Kong (Charles Chaplinek zuzendu zuen eta Marlon Brandorekin batera egin zuen lan), Man of La Mancha musikala (Peter O'Toolerekin batera) edo The Cassandra Crossing.
Hala ere, Sophia Lorenen ekarpen garrantzitsuena ama hizkuntzan egin zituen pelikulak dira: Divorzio all'italiana (1964) Vittorio de Sicak zuzendua edo A Special Day (Una giornata particolare) (1977) Ettore Scolak zuzendua, biak Marcello Mastroianni aktorearekin.
1980an, Sophia Lorenek telebistarako filme autobiografiko bat egin zuen eta bai bera eta baita bere amaren papera ere egin zituen.
1982an, bere izena munduko azal guztietan argitaratua izan zen; 18 eguneko kartzela epaia jaso zuen, zergak ez zituela ordaindu-eta.
1991n, Lorenek Ohorezko Oscar saria jaso zuen zinema munduari eginiko ekarpenagatik.
1994an, Prêt-à-Porter (Robert Altman) pelikulan hartu zuen parte eta Marcello Mastroianni, Julia Roberts, Tim Robbins, Kim Basinger, Lauren Bacall edo Tracy Ullman aktoreekin batera egin zuen lan. Agerraldi honi esker, Urrezko Globo Sarietarako izendapena lortu zuen, aktoresa onenaren kategorian.
Bere hurrengo lana 1995an burututako komedia izan zen, Grumpier Old Men. Bertan, Ann-Margret, Walter Matthau eta Jack Lemmonen alboan egin zuen lan. Urte hartan Cecil B. DeMille saria jaso zuen, bere ibilbide profesinalaren errekonozimenduan.
2001ean, Francesca e Nunziata eta 2004an, Peperoni ripieni e pesci in faccia produkzio italiarretan hartu zuen parte.
2009an, produkzio estatubatuar berri batean azaldu zen, Nine pelikulan hain zuzen ere, Brodwayko musikalaren moldaketa zinematografikoan, Rod Marshall zuzendari zuela. Bertan, Daniel Day-Lewis, Penelope Cruz, Kate Hudson, Marion Cotillard eta Nicole Kidmanekin batera aritu zen. Filmaren protagonista taldea Aktoreen Sindikatuko Sarietarako izendatu izan zen eta Ninek izugarrizko arrakasta izan zuen kritiketan eta zinemetan.
Taula honetan ikus daitezke film bakoitzaren zuzendaria, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):
Urtea | Filma | Zuzendaria | Ekoizlea | Izenburuak (es,fr) |
---|---|---|---|---|
1950 | Le Sei mogli di Barbablù | Carlo Ludovico Bragaglia | -- | gaztelaniaz: Bluebeard's Six Wives frantsesez: Les Six Femmes de Barbe Bleue |
1950 | Hearts at Sea | Giorgio Bianchi | -- | gaztelaniaz: Corazones sobre el mar frantsesez: Les Mousquetaires de la mer |
1950 | Totò Tarzan | Mario Mattoli | -- | gaztelaniaz: Totò Tarzán |
1950 | Il voto | Mario Bonnard | -- | |
1950 | Variety Lights | Federico Fellini | -- | gaztelaniaz: Luces de variedades frantsesez: Les Feux du music-hall |
1951 | Il Mago per forza | Marino Girolami | -- | gaztelaniaz: Il Mago Per Forza frantsesez: Il mago per forza |
1951 | Quo Vadis | Mervyn LeRoy | Metro-Goldwyn-Mayer | gaztelaniaz: Quo vadis frantsesez: Quo vadis |
1951 | Il padrone del vapore | Mario Mattoli | -- | |
1951 | Era lui... sì! sì! | Marino Girolami | -- | gaztelaniaz: El gerente General frantsesez: Quelles drôles de nuits |
1951 | Anna | Alberto Lattuada | Lux Film | |
1951 | Milano miliardaria | Marino Girolami | -- | |
1951 | Io sono il capataz | Giorgio Simonelli | -- | frantsesez: Le Retour de Pancho Villa |
1951 | Lebbra bianca | Enzo Trapani | -- | gaztelaniaz: Mercado infame frantsesez: La Cité des stupéfiants |
1952 | È arrivato l'accordatore | Duilio Coletti | Itala Film | gaztelaniaz: The Piano Tuner Has Arrived frantsesez: L'accordeur est arrivé |
1952 | La Favorita | Cesare Barlacchi | -- | |
1952 | Il sogno di Zorro | Mario Soldati | -- | gaztelaniaz: El ultimo Zorro frantsesez: L'Héritier de Zorro |
1952 | La Tratta delle bianche | Luigi Comencini | -- | gaztelaniaz: La tratta delle bianche frantsesez: La Traite des Blanches |
1953 | Un giorno in pretura | Stefano Vanzina | -- | gaztelaniaz: Juzgado a la italiana frantsesez: Les Gaîtés de la correctionnelle |
1953 | Aida | Clemente Fracassi | -- | gaztelaniaz: Aída frantsesez: Aïda |
1953 | Two Nights with Cleopatra | Mario Mattoli | -- | gaztelaniaz: Noches de Cleopatra frantsesez: Deux Nuits avec Cléopâtre |
1953 | Ci troviamo in galleria | Mauro Bolognini | Ente Nazionale Industrie Cinematografiche | gaztelaniaz: Los esperamos en la galería frantsesez: Une fille formidable |
1953 | Woman of the Red Sea | Giovanni Roccardi | Titanus | gaztelaniaz: África bajo el mar frantsesez: Sous les mers d’Afrique |
1953 | Good Folk's Sunday | Anton Giulio Majano | -- | gaztelaniaz: Sucedio en Roma frantsesez: Un dimanche romain |
1954 | Poverty and Nobility | Mario Mattoli | -- | gaztelaniaz: Miseria y nobleza frantsesez: Misère et Noblesse |
1954 | Too Bad She's Bad | Alessandro Blasetti | -- | gaztelaniaz: La ladrona, su padre y el taxista frantsesez: Dommage que tu sois une canaille |
1954 | The Pilgrim of Love | Andrea Forzano | Tirrenia Studios | gaztelaniaz: Embajadora del amor |
1954 | The Country of the Campanelli | Jean Boyer | -- | frantsesez: Ces voyous d'hommes |
1954 | Neapolitan Carousel | Ettore Giannini | Lux Film | gaztelaniaz: Carrusel napolitano frantsesez: Le Carrousel fantastique |
1954 | Attila | Pietro Francisci | Lux Film | gaztelaniaz: Hombre o demonio frantsesez: Attila, fléau de Dieu |
1954 | The Gold of Naples | Vittorio De Sica | -- | gaztelaniaz: El oro de Nápoles frantsesez: L'Or de Naples |
1954 | A Slice of Life | Alessandro Blasetti | Lux Film | gaztelaniaz: Nuestros tiempos frantsesez: Quelques pas dans la vie |
1955 | The River Girl | Mario Soldati | Minerva Film | gaztelaniaz: La chica del río frantsesez: La Fille du fleuve |
1955 | The Sign of Venus | Dino Risi | Titanus | gaztelaniaz: El signo de Venus frantsesez: Le Signe de Vénus |
1955 | Pane, amore e... | Dino Risi | Titanus | gaztelaniaz: Pan, amor y... frantsesez: Pain, amour, ainsi soit-il |
1955 | The Miller's Beautiful Wife | Mario Camerini | Lux Film | gaztelaniaz: La bella campesina frantsesez: Par-dessus les moulins |
1956 | Lucky to Be a Woman | Alessandro Blasetti | -- | gaztelaniaz: La suerte de ser mujer frantsesez: La Chance d'être femme |
1957 | The Pride and the Passion | Stanley Kramer | United Artists Corporation | gaztelaniaz: Orgullo y pasión frantsesez: Orgueil et Passion |
1957 | Boy on a Dolphin | Jean Negulesco | 20th Century Studios | gaztelaniaz: La sirena y el delfín frantsesez: Ombres sous la mer |
1957 | Legend of the Lost | Henry Hathaway | Batjac Productions | gaztelaniaz: Arenas de muerte frantsesez: La Cité disparue |
1958 | The Key | Carol Reed | Open Road Films | gaztelaniaz: La llave frantsesez: La Clé |
1958 | The Black Orchid | Martin Ritt | Paramount Pictures | gaztelaniaz: Orquídea negra frantsesez: L'Orchidée noire |
1958 | Desire Under the Elms | Delbert Mann | -- | gaztelaniaz: Deseo bajo los olmos frantsesez: Désir sous les ormes |
1958 | Houseboat | Melville Shavelson | Paramount Pictures | gaztelaniaz: Cintia frantsesez: La Péniche du bonheur |
1959 | Heller in Pink Tights | George Cukor | -- | frantsesez: La Diablesse en collant rose |
1959 | That Kind of Woman | Sidney Lumet | Paramount Pictures | gaztelaniaz: Esa clase de mujer frantsesez: Une espèce de garce |
1960 | The Millionairess | Anthony Asquith | 20th Century Studios | frantsesez: Les Dessous de la millionnaire |
1960 | It Started in Naples | Melville Shavelson | Paramount Pictures | frantsesez: C'est arrivé à Naples |
1960 | Two Women | Vittorio De Sica | Compagnia Cinematografica Champion | gaztelaniaz: Dos mujeres frantsesez: La Paysanne aux pieds nus |
1960 | A Breath of Scandal | Michael Curtiz | Titanus | gaztelaniaz: Escándalo en la corte frantsesez: Un scandale à la cour |
1961 | El Cid | Anthony Mann | -- | frantsesez: Le Cid |
1961 | Madame | Christian-Jaque | -- | gaztelaniaz: Madame Sans-Gene frantsesez: Madame Sans-Gêne |
1962 | The Condemned of Altona | Vittorio De Sica | Titanus | gaztelaniaz: Los secuestrados de Altona frantsesez: Les Séquestrés d'Altona |
1962 | The Raffle | Vittorio De Sica | -- | gaztelaniaz: La rifa frantsesez: La Loterie |
1962 | Five Miles to Midnight | Anatole Litvak | -- | gaztelaniaz: Un abismo entre los dos frantsesez: Le Couteau dans la plaie |
1962 | Boccaccio '70 | Vittorio De Sica | -- | gaztelaniaz: Boccaccio 70 frantsesez: Boccace 70 |
1963 | Yesterday, Today and Tomorrow | Vittorio De Sica | -- | gaztelaniaz: Ayer, hoy y mañana frantsesez: Hier, aujourd'hui et demain |
1964 | Marriage Italian-Style | Vittorio De Sica | -- | gaztelaniaz: Matrimonio a la italiana frantsesez: Mariage à l'italienne |
1964 | The Fall of the Roman Empire | Anthony Mann | Samuel Bronston Productions | gaztelaniaz: La caída del Imperio romano frantsesez: La Chute de l'Empire romain |
1965 | Operation Crossbow | Michael Anderson | Metro-Goldwyn-Mayer | gaztelaniaz: Operación Crossbow frantsesez: Opération Crossbow |
1965 | Lady L | Peter Ustinov | Les Films Concordia | frantsesez: Lady L. |
1965 | La Dama de Beirut | Ladislao Vajda | -- | gaztelaniaz: La dama de Beirut frantsesez: Aventure à Beyrouth |
1965 | The Love Goddesses | Saul J. Turell | Paramount Pictures | |
1966 | Judith | Daniel Mann | -- | gaztelaniaz: La Venus de la ira |
1966 | Arabesque | Stanley Donen | Universal Pictures | |
1967 | More Than a Miracle | Francesco Rosi | -- | gaztelaniaz: C'era una volta frantsesez: La Belle et le Cavalier |
1967 | A Countess from Hong Kong | Charlie Chaplin | Universal Pictures | gaztelaniaz: La condesa de Hong Kong frantsesez: La Comtesse de Hong-Kong |
1967 | Ghosts – Italian Style | Renato Castellani | -- | gaztelaniaz: La guapa y su fantasma frantsesez: Fantômes à l'italienne |
1968 | The Woman is a Stranger | René Gainville | -- | gaztelaniaz: El endemoniado frantsesez: Le Démoniaque |
1970 | Sunflower | Vittorio De Sica | Mosfilm | gaztelaniaz: Los girasoles frantsesez: Les Fleurs du soleil |
1971 | Lady Liberty | Mario Monicelli | -- | gaztelaniaz: Mortadela frantsesez: Mortadella |
1971 | The Priest's Wife | Dino Risi | -- | gaztelaniaz: La mujer del cura frantsesez: La Femme du prêtre |
1972 | Man of La Mancha | Arthur Hiller | -- | gaztelaniaz: El hombre de La Mancha frantsesez: L'Homme de la Manche |
1972 | Bianco, rosso e... | Alberto Lattuada | -- | gaztelaniaz: Blanco, rojo y... frantsesez: Une bonne planque |
1974 | Verdict | André Cayatte | -- | gaztelaniaz: El veredicto |
1974 | Brief Encounter | Alan Bridges | -- | gaztelaniaz: Breve encuentro frantsesez: Brève rencontre |
1974 | The Voyage | Vittorio De Sica | -- | gaztelaniaz: El viaje (película de 1974) frantsesez: Le Voyage |
1975 | Sex Pot | Giorgio Capitani | -- | gaztelaniaz: Get Rita frantsesez: La Pépée du gangster |
1976 | Un sorriso, uno schiaffo, un bacio in bocca | Mario Morra | Titanus | |
1976 | The Cassandra Crossing | George P. Cosmatos | ITC Entertainment | gaztelaniaz: El puente de Casandra frantsesez: Le Pont de Cassandra |
1977 | Angela | Boris Sagal | -- | |
1977 | A Special Day | Ettore Scola | -- | gaztelaniaz: Una giornata particolare frantsesez: Une journée particulière |
1978 | Brass Target | John Hough | Metro-Goldwyn-Mayer | gaztelaniaz: Objetivo: Patton frantsesez: La Cible étoilée |
1978 | Blood Feud | Lina Wertmüller | -- | gaztelaniaz: La viuda indomable frantsesez: D'amour et de sang |
1979 | Firepower | Michael Winner | -- | gaztelaniaz: El poder del fuego frantsesez: L'Arme au poing |
1980 | Sophia Loren: Her Own Story | Mel Stuart | -- | |
1984 | Aurora | Maurizio Ponzi | -- | gaztelaniaz: Los tres amantes de Aurora |
1988 | Running Away | Dino Risi | -- | |
1990 | Sabato, domenica e lunedì | Lina Wertmüller | Silvio Berlusconi Communications | gaztelaniaz: Saturday, Sunday and Monday frantsesez: Samedi |
1994 | Prêt-à-Porter | Robert Altman | Miramax | gaztelaniaz: Prêt-à-porter frantsesez: Prêt-à-porter |
1995 | Grumpier Old Men | Howard Deutch | -- | frantsesez: Les Grincheux 2 |
1997 | Soleil | Roger Hanin | -- | |
2002 | Francesca and Nunziata | Lina Wertmüller | -- | gaztelaniaz: Francesca e Nunziata |
2002 | Between Strangers | Edoardo Ponti | -- | gaztelaniaz: Entre extraños frantsesez: Cœurs inconnus |
2004 | Lives of the Saints | Jerry Ciccoritti | -- | gaztelaniaz: Las vidas de los santos |
2004 | Too Much Romance... It's Time for Stuffed Peppers | Lina Wertmüller | -- | gaztelaniaz: Demasiado amor frantsesez: Peperoni ripieni e pesci in faccia |
2009 | Nine | Rob Marshall | The Weinstein Company | |
2010 | L'ultimo gattopardo: Ritratto di Goffredo Lombardo | Giuseppe Tornatore | Titanus | |
2013 | Mademoiselle C. | Fabien Constant | -- | gaztelaniaz: Mademoiselle C |
2014 | Human Voice | Edoardo Ponti | -- | |
2016 | Belmondo par Belmondo | Régis Mardon | -- | |
2020 | The Life Ahead | Edoardo Ponti | -- | gaztelaniaz: La vida por delante frantsesez: La Vie devant soi |
2020 | Beautiful Like a Poem | Mohammad Mohammadian | -- |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.