From Wikipedia, the free encyclopedia
Michael Curtiz (hungarieraz: Manó Kertész Kaminer jaioa; Budapest Austria-Hungariako Inperioa, gaurko Hungaria, 1886ko abenduaren 24a - Hollywood (Kalifornia (AEB)), 1962ko apirilaren 10a) Ameriketako Estatu Batuetako eta Hungariako zinema zuzendaria zen. 1912an Hungarian hasi zen zinemagintzan. Lehen Mundu Gerran Austria-Hungariaren alde borrokatu ostean, beste 21 film egin zituen, 1922ko Sodoma eta Gomorra edo Casablanca dira ezagunenak.
Michael Curtiz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Kaminer Manó |
Jaiotza | Budapest, 1886ko abenduaren 24a |
Herrialdea | Hungaria Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | hungariera |
Heriotza | Sherman Oaks, 1962ko apirilaren 10a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Lawn Memorial Park |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Lucy Doraine (en) (1918 - 1923) Lili Damita (en) (1925 - 1926) Bess Meredyth (1929 - 1962) |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana hungariera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea eta errealizadorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Michael Curtiz, jaiotzez, Manó Kertész Kaminer, Budapesten jaio zen, Austria-Hungariako Inperioan, gaurko Hungarian, 1886ko abenduaren 24an. Nahiz eta data hori baieztatuta egon, jaiotze data eta lehenengo urteetako beste hainbat egoera iritzi guztietara irekita daude; izan ere, bere hastapenei buruz gezurrak esateko ohitura zuen, horien artean, 17 urterekin etxetik joan zela zirku batean sartzeko eta esgrima talde hungariar bateko kide izan zela 1912ko Joko Olinpikoetan. Curtiz erdi mailako klaseko judu familia konbentzional batetik zetorren eta Markoszyko Unibertsitatean eta Budapesteko Antzerki eta Arte Akademia Errealean ikasi zuen aktore karrera, 1912an Hungariako Antzoki Nazionalean Mihály Kartész izenarekin zuzendari lanetan hasi aurretik.
Zinemaren historiaren zuzendari emankor eta polifazetikoenetako bat izan zen (167 film filmatu zituen) 50 urteko karrera bikainean zehar, non genero guztiak landu zituen, eta erritmo eta bizitasun handia ematen jakin zien bere obrei.
1913an, teknika zinematografikoak hobetzeko hilabete batzuk Kopenhageko zentro garrantzitsuenetako batean igaro aurretik, gutxienez film bat zuzendu zuen Hungrian. Kopenhagen zegoenean, aktore lanetan aritu zen Atlantisen (1913) August Blomez. Zinemagintza hungariarraren sorreran lagundu zuen eta, harrezkero, film ugari zuzendu zuen, horien artean lehenengo arrakasta nazionaletako bat, Bánk Bán (1914). Bere karrera zinematografikoa, zinemaren historiako zabalenetakoa, 4 alditan banatzen dela esan daiteke: hungariarra (1912-1918), austriarra (1919-1925), alemaniarra (1919-1925) eta amerikarra (1926-1961).
Lehen Mundu Gerran, denbora labur batean austrohungariar armadara joan zen artileria-lanera, baina, 1915ean, zinema egiteko itzuli zen eta, urte honetan edo hurrengoetan, Lucy Doraine aktorearekin ezkondu zen, 1923an dibortziatu zirelarik. Gerra Handia amaitzean, gerra zibil bat hasi zen Hungarian eta haren kurtsoan arazoak izan zituen, izan ere, Miklós Horthyren armadak juduak, intelektualak eta komunistak segitu zituen; gainera, erbesteratu behar izan zuen, 1919ko Sobiatar Hungariar Errepublika suntsikorra (4 hilabete baino zerbait gehiago iraun zuen) gertatzean, zinema-industria nazionazlizatua izan zenean. Vienara (Austria) joan zen bizitzera eta, bertan, gutxienez, 21 film egin zituen Sascha Films-entzat, horien artean Sodom und Gomorra ("Sodoma eta Gomorra", 1922) eta Die Sklavenkönigin (1924) epopeia biblikoak. Azken hau, AEBetan atera zen Israelgo ilargia izenburuarekin, eta Jack Warner ekoizleari deigarria iruditu zitzaion, 1926an antzeko filmak egiteko Warner Brothers-erako kontratatu zuelarik. AEBetara joan zenean, gutxienez alaba ez-legitimo bat eta seme ez-legitimo bat atzean utzi zituen eta andrezale ospea izan zuen Hollywooden. Jada 40 film zituen eginak, eta Mundu Berrian beste 58 film luze mutu eta soinudun gehiago zuzendu zituen. Lanzalea zen, janari uko egin eta aktoreei ere ez zien uzten filmatzeko denbora hori aprobetxatzearren, aktoreen sindikatua sortu zenean, debekatu egin zion arte; berezko ezaugarria zen bere ingeles-maila lardaskatua ere, eta ondorioz, maiz interprete bat joan behar izaten zen filmazioetara esaten zuena argitzera.
Errol Flynn bezalako izarrak zuzendu zituen besteak beste, ia beti Olivia de Havilland edo James Cagneyren bikotetzat eginez klasikoak izatera heldu diren filmetan: Jimmy the Gent (1933), Captain Blood (1935), The Charge of the Light Brigade (1936) eta The Adventures of Robin Hood (1939); Bette Davis mitikoa ere zuzendu zuen bere 30. hamarkadako koloredun film bakarrean The Private Lives of Elizabeth and Essex (1939).
Curtiz zinemaren gailurrera eraman duen filma Casablanca (1942) izan zen, Humphrey Bogart eta Ingrid Bergmanekin, zeinaren bidez bere Oscar bakarra lortu zuen. Ez zen gehiago AEBetatik irten eta, 1962an, minbiziak hil zuen. Nazismo garai aurretik, Curtizek Europatik alde egin zuen, baina bere familiako kide batzuek ez zuten zorte berdina izan eta bere arrebaren familia Auschwitzera bidalia izan zen, non bere senarra hil zen. Curtizek bere soldataren zati bat Europako Zinemako Potoan inbertitu zuen, zinema-industriako errefuxatu europarrei laguntzen zien elkartea AEBetan bizi zitezen.
1940ko hamarkada hasieran eta, batez ere, Casablancaren arrakasta ostean, Curtiz nahiko aberats bilakatu zen eta 3.600 dolar irabazten zituen asteko. Gainera, polo zelai bat zuen lursail erraldoi baten jabe zen. Kirol honetako ohiko kideetako bat bere lagun eta Warner-eko ekoizle Hal B. Wallis zen, eta bere emaztea, Louise Fazenda aktorea Curtizen hirugarren emaztearen lagun mina zen, Bess Meredyth, aktorea eta gidoilaria. Nahiz eta Curtiz maiz desleial izan eta beste gona batzuen artean ibili eta Meredythek denboraldi labur batean harremana bertan behera utzi bazuen ere, ezkonduta jarraitu zuten 1961 arte, Curtizen heriotza baino pixka bat lehenago. Meredyth Curtizen zuzendaritzako laguntzailea zen eta honen ingeles-maila baxua kontuan hartuz, askotan deitzen zion aholku eske filmazioan zehar arazoren bat sortzen zitzaionean. Bere 1940ko hamarkadako lan nagusiak The Sea Wolf (1941), Casablanca (1942) eta Mildred Pierce (1945) izan ziren. Denboraldi honetan zehar, bere estilo propioa lortzen joan zen kameraren mugimendu arinen, konposizio gogorren eta argi kontrasteen bitartez. II. Mundu Gerran laguntzeko, Mission to Moscow (1943) propagandako filma zuzendu zuen, Franklin D. Roosevelt lehendakariak agindua SESB-ren laguntza lortzeko.
Bere beste [[zenbait lan Four Daughters (1938), Yankee Doodle Dandy (1942), Life With Father (1947), Flamingo Road (1949), Young Man with a Horn eta The Breaking Point (1950) izan ziren.
1940ko hamarkadaren ondoren, kontratu berria sinatu zuen Warnerrekin eta, haren arabera, kostuak estudioa eta bere ekoizpen-enpresa propioaren artean banatuko zituzten eta etorkizuneko filmen mozkinak ere bai. Hala ere, film hauek porrot handiak izan ziren, periodo honetako zinema-industriaren aldaketagatik, Curtiz ez zelako guztiz ondo sentitzen edo zuzendari bezala erortzen hasia zelako. Gauza da eztabaidak izan zirela tartean eta Warner anaiekin zuen harremana guztiz hautsi zen 1954an. Urte horretatik aurrera, zuzendari independente izan zen.
Etapa honetako bere lehen filma The Egyptian (1954) izan zen, Mika Waltari finladiarraren nobela homonimoan inspiratua Foxentzat eta Jean Simmons, Victor Mature eta Gene Tierney ziren protagonista nagusiak. Ondoren, zenbait film zuzendu zituen Paramountentzat, White Christmas (1954), Bing Crosby eta Danny Kayekin; We're No Angels (1955), Humphrey Bogart protagonista nagusiarekin; eta King Creole (1958), Elvis Presley protagonista nagusia barne.
Ezin izan zuen azken filma amaitu, The Comancheros; bat-batean agertu zitzaion minbiziak ospitaleraeraman zuen eta, 1962ko apirilaren 10ean, hil egin zen; ondoren, John Wayne aktore printzipalak zuzendu zituen azken eszenak, bere izena amaierako kredituetan agertzeari uko eginez. Glendaleko Forest Lawn Memorial Park Cemetery-an, Kalifornian, lurperatu zuten.
Genero guztiak landu zituen Curtizek; ez beti originaltasunez, baina, bere estiloa oso berezia da; dinamikoa, mugimendu zabalekin pertsonaiak dabiltzan giro eta inguruneak ikusteko eta kamararen ohiz kanpoko angeluak; enkoadraketa konplexuak, askotan objektu fisikoekin enkoadratutako pertsonaiekin, kamerazko mugimendu ugari, plano subjektiboak eta argiztapen kontraste oso nabariak. Estilo honek garrantzi handiagoa ematen dio pertsonaiari inguruneari baino, zeinak harrapatu eta zorigaitzaren eta patuaren rola adierazten du; honez gain, Curtizen pertsonaiak, ikuspuntu intelektual batetik arazo moraletan debatitzen dira. Laburbilduz, kamera mugitzeko modu konplexu eta dinamikoa, konposizio indartsuak eta argiztapen kontraste nabariak. Hollywoodeko klasizismoaren ordezkarietako bat da eta oso preziatua da zinemazaleen artean.
Urtea | Performer | Filma | Emaitza | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Aktore hoberena | |||||||
1935 | Paul Muni | Black Fury | Izendapena | ||||
1938 | James Cagney | Angels with Dirty Faces | Izendapena | ||||
1942 | James Cagney | Yankee Doodle Dandy | Irabazlea | ||||
1943 | Humphrey Bogart | Casablanca | Izendapena | ||||
1947 | William Powell | Life with Father | Izendapena | ||||
Aktore emakume hoberena | |||||||
1945 | Joan Crawford | Mildred Pierce | Irabazlea | ||||
Aktore hoberena | |||||||
1938 | John Garfield | Four Daughters | Izendapena | ||||
1942 | Walter Huston | Yankee Doodle Dandy | Izendapena | ||||
1943 | Claude Rains | Casablanca | Izendapena | ||||
Aktore emakume hoberena | |||||||
1945 | Eve Arden | Mildred Pierce | Izendapena | ||||
1945 | Ann Blyth | Mildred Pierce | Izendapena | ||||
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.