sara From Wikipedia, the free encyclopedia
María Antonia Abad Fernández, artistikoki Sara Montiel (Campo de Criptana, Ciudad Real, Espainia, 1928ko martxoaren 10a - Madril, Espainia, 2013ko apirilaren 8a) espainiar zinema aktorea eta abeslaria izan zen. Nazioartean ezaguna izan zen Espainiako zineman sarrera gehien saldu zituen filma egin zuelako: El último cuplé, eta ondoren La violetera. Kobratu zuen diruarekin orain arte izan den aktorerik ordainduena izatea lortu zuen, esklusibitate kontratua sinatuz: milioi bat dolar filmeko. Bere edertasunagatik ezaguna, fama handiko pertsonaia izan da Espainiako zinemagintzan.
Sara Montiel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Antonia Alejandra Vicenta Elpidia Isidora Abad Fernández |
Jaiotza | Campo de Criptana, 1928ko martxoaren 10a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2013ko apirilaren 8a (85 urte) |
Hobiratze lekua | San Justoren hilerria |
Heriotza modua | : bat-bateko heriotza kardiakoa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Anthony Mann (1957 - 1963) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria, vedettea, zinema aktorea eta estudioko musikaria |
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Sara Montiel |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Columbia Records |
|
1950 eta 1960ko hamarkadatan zehar 60 film egin zituen, horietako batzuk oso errentagarriak. Anthony Mann zinema zuzendariarekin ezkondu zen eta lehenengo espainiarra izan zen Hollywooden arrakasta izaten. Bertan Gary Cooper, Burt Lancaster, Joan Fontaine, Mario Lanza, Vincent Price eta Charles Bronsonekin lan egin zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.