From Wikipedia, the free encyclopedia
Columbia Records soinua grabatzeko sortutako marka komertzial zaharrena da. 1888an sortua, gaur egun Sony Music markaren mendean dago (Epic Records eta RCA Records bezala). Halaber, munduko diskoetxe zaharrena da. Columbia Recordsek fonografo zilindroei grabazioen aukera eman zieten. 1903tik abeslarien, musikarien eta taldeen grabazioak hasi zen plazaratzen. 1961tik 1990 arte grabazioak Kanada eta Ameriketako Estatu Batuetan CBS Records zigiluarekin egin ziren.
Columbia Records | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | Columbia |
Mota | diskoetxea eta marka erregistratua |
Jarduera sektorea | musika |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Erabiltzen du | |
Agintea | |
Kudeatzailea | Columbia Recording Corporation, Columbia Records, Inc. eta EMI Italiana S.p.A. |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Sony Music Entertainment |
Historia | |
Sorrera | 1889ko urtarrilaren 15a |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Columbia konpainia hasiera batean Edisonek egin zuen fonografoen banatzailea eta saltzailea izan zen; baita ere beharrezkoak ziren fonografo zilindroak saltzen zituen Washington, DC, Maryland eta Delawaren. 1893an Edisonekin eta "North American Phonograph Company"rekin lotura indartu zuen eta 1893tik aurrera Columbiak egindako grabazioak eta fonografoak saldu zituen. Baina modu paraleloan disko grabatuak ere saltzen aritu zen; arlo horretan Victor Talking Machineren konpententzia izan zuen.
1903an, "Columbia Grand Opera Record" izenarekin garaiko artista handien grabazioak plazaratzen hasi zen, besteak beste, Ernestine Schumann-Heink, Edouard de Reszke eta Sigrid Arnoldson abeslari lirikoak.
1908an Columbiak diskoaren bi aldetako grabazioak sortu zituen kopuru handietan; sistema hau bakarrik grabazio komertzialekin edo talde berriekin erabiltzen zuen zeren eta artista handien grabazioak alde bakar batean egiten baitziren. Horrela izan zen 1923 arte: urte horretan Victor Talking Machinerekin batera alde bakarreko grabazioak utzi zituzten bi aldekoak komertzializatzeko.
1912ko ekainean fonografoen eta zilindroen ekoizpena utzi zuen, diskoen grabazioetan buru-belarri aritzeko. Dena dela, zilindroak katalogoetan beste bi urte mantendu ziren.
1925ko hasieran, Columbiak Western Electric lantegiak sortutako grabatzeko prozesu elektrikoa, Viva Tonal izenekoa, hasi zen erabiltzen. 1926an, Columbiak Okeh Records konpainia erosi zuen. 1928ko urrian, el ejecutivo de Columbia, Frank Buckley Walter-ek country edo "hillbilly" grabazioak proposatu zituen Johnson Cityn, Tennesseen, Clarence Greene eta Charlie Bowman bezalako ospe handiko artistak hartuz.
2012an Columbia Records 85 artista zituen. Hauek dira batzuk:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.