Ameriketako Estatu Batuetako musikari, abeslari eta olerkaria da From Wikipedia, the free encyclopedia
Robert Allen Zimmerman (Duluth, Minnesota, 1941eko maiatzaren 24), Bob Dylan izengoitiz ezaguna, estatubatuar musikari, abeslari eta olerkaria da. Haren lanik ospetsuena 1960ko hamarkadakoa bada ere, sei hamarkadaz aritu da eszena gainean.
Bob Dylan | |
---|---|
(1963) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Robert Allen Zimmerman |
Jaiotza | Duluth (Minnesota), 1941eko maiatzaren 24a (83 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Malibu |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Abram Zimmerman |
Ama | Beatrice Stone |
Ezkontidea(k) | Sara Dylan (en) (1965eko azaroaren 22a - 1977ko ekainaren 29a) Carolyn Dennis (1986ko ekainaren 4a - 1992ko urria) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Minnesotako Unibertsitate Sistema Hibbing High School (en) Sidwell Friends School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kantugilea, zinema aktorea, poeta, gitarra-jotzailea, autobiografialaria, margolaria, disko-ekoizlea, film-zuzendaria, kanta-idazlea, musikagilea, gidoilaria, disc jockeya, aktorea, abeslaria, irrati-esataria, diseinatzailea, idazlea eta musikaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | New York |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Woody Guthrie, Allen Ginsberg, Bertolt Brecht, Suze Rotolo (en) eta Robert Johnson |
Kidetza | Berlingo Arteen Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Traveling Wilburys (en) |
Izengoitia(k) | Bob Dylan, Bob Landy, Robert Milkwood Thomas, Tedham Porterhouse, Blind Boy Grunt, Jack Frost, Elston Gunn, Boo Wilbury, Lucky Wilbury eta Sergei Petrov |
Genero artistikoa | rock bluesa countrya estatubatuar folk folk-pop (en) country rock folk rock Christian rock (en) gospela americana jazza |
Ahots mota | baritonoa |
Musika instrumentua | gitarra aho-soinua pianoa ahotsa Richter-tuned harmonica (en) nyckelharpa (en) |
Diskoetxea | Columbia Records Asylum Records |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
bobdylan.com | |
| |
Haren kanta batzuk, hala nola "Blowin' in the Wind", "Masters of War" eta "The Times They Are a-Changin'", gerraren kontrako ereserki bilakatu dira. Izan ere, kanten letretan ohiko hizpide da politika, era literarioan eta filosofikoan. Haren estiloa zabalduz joan da, denborak aurrera egin ahala. Amerikako Estatu Batuetako musika joera andanari atxiki zaio, hala nola folkari, countryari, bluesi, rockari, zelta musikari, jazzari eta abarri.
Dylanen jogailuak gitarra, teklatua eta harmonika dira. Aldatzen den musika talde batek lagunduta, 1980ko hamarkadatik dabil biran, amaierarik gabeko bira deitu baitzaio. Zuzeneko emanaldiek bere karreran parte-hartze handia izan badute ere, Dylanen musikagintzak jaso ditu kritika beroenak. 2016ko urriaren 13an, Suediako Akademiak Literaturako Nobel saria eman zion, adierazpen poetiko berria sortzeagatik, Amerikan dagoen musika tradizioen barruan.
Bob Dylan, Robert Allen Zimmerman izenarekin jaio zen, 1941. urteko maiatzaren 24an Duluthen, hau Minnesotako herri bat da. Bere aitak petrolio lantegi batentzat lan egiten zuelako bizi ziren han. 1947. urtean familia beste herri batera bizitzera joan zen, han Bob poemak irakurtzen hasi zen eta musikarekiko interesa handituz joan zitzaion, bertan pianoa eta gitarra jotzen ikasi zuen.
1959. urtean Dylan Minnesotako Unibertsitatera sartu zen. Hiri handi batera bizitzera joan izanak ate asko ireki zizkion, musika estilo asko ezagutuz, country musikatik rock musikaraino.
Ikasketetan ez zebilen oso ondo eta bakarlari bezala hasi zen, gaueko lokaletan musika jotzen. Berak bakarrik jotzen zuen beti, bere gitarra eta harmonikarekin. Garai hartan Bob Dylan izen artistikoa hartu zuen, Dylan Thomas poetaren omenez.
Azkenean Minnesota uztea erabaki eta 1961ean New Yorkera joan zen bizitzera. Bertan asko miresten zituen folk musikariak ezagutu zituen eta bere lehenengo abestiak egiten hasi zen, adibidez “Song to Woody”. New Yorkera lekualdatu zelarik hasi zen Greenwich Villageko tabernetan jotzen, eta bertan ezagutu zuen John Hammond produktorea; harekin grabatuko zuen bere lehen diskoa.[1]
The New York Times egunkarian agertutako kritika batzuen ondorioz Columbia Records diskoetxeak kontratatu zuen, eta disko bat grabatzeko aukera eman zioten. Disko honek “Bob Dylan” izena du. Disko honetan Folk eta Blues abesti ospetsuak zeuden, eta Dylanek sortutako bi abesti.
1963. urtean bere bigarren albuma kaleratzen da, “The FreeWheelin”. Lan honetan 1960. hamarkadako sinbolo izango diren bi abesti agertzen dira, “Blowin' in the Wind” eta “A Hard Rain's a-Gonna Fall”.
“Blowin' in the Wind” abestiak disko hau singleen bigarren postura bultzatu zuen.
Boben hirugarren diskoa “The Times They Are a-Changin'” deitzen zen, eta aurreko diskoen bidea jarraitzen zuen. Garai honetan Bob Dylan protesta mugimenduen buruetako bat zen, eta protesta hauen omenez “Restless Farewell” abestia konposatu zuen. Denbora gutxira “Another Side of Bob Dylan” kaleratzen du.
1965. urtearen hasieran bere album berria grabatzen hasten da, “Bringing It All Back Home”, bertan abesti batzuk akustikoan eta beste batzuk elektrikoan datoz. Disko hau Bob Dylanek egiten duen disko konplexuena da orain arte, konposizio musikalaren aldetik.
Joan Baez abeslariarekin zuen erlazioa puskatu ondoren, Dylan Sara Lowndesekin ezkondu zen. Biek batera “Highway 61 Revisited” albuma atera zuten, disko honetan zetorren “Like a Rolling Stone” abestia. Disko honen ondoren “Blonde On Blonde” atera zuen, hau Nashvillen grabatu zuten 1966. urtearen hasieran.
Ingalaterran eginiko gira arrakastatsu baten ondoren, Bob Dylan bere belaunaldiko ahotsik famatuena egin zen.
Baina, handik gutxira moto istripu garrantzitsu bat izan zuen, honek etxean denboraldi luze batez garatzean behartu zion.
Istripu larri honen ondoren “John Wesley Harding” plazaratu zuen, disko honek, estatubatuar zerrendetako lehen postuetan egotea lortu zuen, eta salmenta izugarriak izan zituen. Gainera, musikako poeta handietako bat zela onartu zen.
Bere hurrengo albuma “Nashville Skyline” izan zen, eta honek bere jarraitzaile guztiak txundituta utzi zituen bere country musika zela eta. Arrakasta honek hutsegite handi bat ekarri zuen.
1970. urtean beste album bat atera zuen, “Self Portrait”. Dylanek beste disko bat egin zuen “Self Portrait” ondoren, “New Morning” eta hau egiteko lau hilabete baino ez zituen behar izan zituen.
Bere kontzertua “Concert for Bangladeshen”, George Harrisonek antolatua, bere lehen kontzertua izan zen Amerikako Estatu Batuetako publikoaren aurrean, bost urte lehenagoko istripuaren ondoren.
Denbora honetan Bob Dylanek pelikula batzuetan parte hartu zuen. Adibidez “Pat Garrett And Billy The Kid”. Pelikula hauek ez zuten arrakastarik izango Bob Dylanen musikarengatik izango ez balitz.
Bere hurrengo lanarekin “Planet Waves” zerrendetan lehen postura igotzea lortu zuen. Bere emaztearekin dibortziatu ondoren “Blood OnTthe Tracks” diskoa atera zuen bere sentimenduak adierazteko.
“Desire” diskoarekin berriz ere lehen postuan egotea lortu zuen. Disko honek “Hurricane” abestia zekarren. Gai hau Rubin Hurricane Carter boxeolariaren omenez eginda zegoen. Desire hitzak Bob Dylanen itzulera esan nahi du.
Beste arrakasta disko bat atera zuen. “Slow Train Coming”. Honekin Grammy bat lortu zuen Rock abeslari bezala.
Atera zituen hurrengo diskoak “Saved” eta “Infidels” izan ziren, eta Bobekin batera Mark Knopfler eta Dire Straitsen gitarra-jotzaileak ukitu oso berezia eman zioten.
Hurrengo diskoa “Empire Burlesque” izan zen, Dylanek bakarrik egina eta “Infields” aurreko diskoa baino hobea. 1990. urtean “Under the Red Sky” atera zen eta onen atzean “Good As I Been To You” eta “World Gone Wrong”
1997ko irailean “Time Out Of Mind” plazaratu zuen eta honekin bere lehen urrezko diska irabazi zuen.
Maiatzean Bob Dylan ospitalera eraman zuten bihotza gaizki zuelako , baina azkenean ondo jarri zen.
2016ko urrian Suediako Akademiak "amerikar musikagintza tradizioaren barruan adierazpide poetiko berriak sortu dituelako" Bob Dylani Literaturako Nobel Saria ematea erabaki zuen.[2]
Dylanek Tarantula prosa poetikoko liburua argitaratu zuen, baita ere Chronicles: Volume One (bere memorien lehenengo zatia), bere letren bildumak eta beste zenbait liburu ere. Euskaraz, ez dago Dylanen lan idatzirik editatuta, baina Juan Garzia itzultzaileak Dylanen hainbat kantu euskaratu zituen Senez Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen aldizkarirako, 1999an.[2]
Bob Dylanek hamalau aldiz abestu du, oraingoz, Euskal Herrian. Hona hemen emanaldi horiek, jokatutako abestiak eta harekin batera aritu diren musikariak:
Abestiak:
Musikari Taldea:
Abestiak:
Musikari Taldea:
Abestiak:
Musikari Taldea:
Abestiak:
Musikari Taldea:
Bakearen Aldeko Kontzertua. Abestiak:
Musikari Taldea:
Abestiak:
Musikari Taldea:
Abestiak:
Musikari Taldea:
Abestiak:
Musikari Taldea:
Abestiak:
Musikari Taldea:
Abestiak:
Musikari Taldea:
Iruña (Nafarroa Arena), 2019ko Apirilaren 25a.
Abestiak:
1. Things Have Changed
2. It Ain't Me, Babe
3. Highway 61 Revisited
4. Simple Twist Of Fate
5. Cry A While
6. When I Paint My Masterpiece
7. Honest With Me
8. Tryin' To Get To Heaven
9. Scarlet Town
10. Make You Feel My Love
11. Pay In Blood
12. Like A Rolling Stone
13. Early Roman Kings
14. Don't Think Twice, It's All Right
15. Love Sick
16. Thunder On The Mountain
17. Soon After Midnight
18. Gotta Serve Somebody
19. Blowin' In The Wind
20. It Takes A Lot To Laugh, It Takes A Train To Cry
Musikari Taldea:
Bilbo (Bizkaia Arena), 2019ko Apirilaren 26a.
Abestiak:
1. Things Have Changed
2. It Ain't Me, Babe
3. Highway 61 Revisited
4. Simple Twist Of Fate
5. Dignity
6. When I Paint My Masterpiece
7. Honest With Me
8. Tryin' To Get To Heaven
9. Scarlet Town
10. Make You Feel My Love
11. Pay In Blood
12. Like A Rolling Stone
13. Early Roman Kings
14. Don't Think Twice, It's All Right
15. Love Sick
16. Thunder On The Mountain
17. Soon After Midnight
18. Gotta Serve Somebody
19. Blowin' In The Wind
20. It Takes A Lot To Laugh, It Takes A Train To Cry
Musikari Taldea:
Donostia (Kursaal Auditorioa), 2023ko Ekainaren 19an
Abestiak:
1. Watching The River Flow
2. Most Likely You Go Your Way (and I'll Go Mine)
3. I Contain Multitudes
4. False Prophet
5. When I Paint My Masterpiece
6. Black Rider
7. My Own Version of You
8. I'll Be Your Baby Tonight
9. Crossing The Rubicon
10. To Be Alone With You
11. Key West (Philosopher Pirate)
12. Gotta Serve Somebody
13. I've Made Up My Mind To Give Myself To You
14. That Old Black Magic
15. Mother of Muses
16. Goodbye Jimmy Reed
17. Every Grain of Sand
Musikari Taldea:
Donostia (Kursaal Auditorioa), 2023ko Ekainaren 20an
Abestiak:
1. Watching The River Flow
2. Most Likely You Go Your Way (and I'll Go Mine)
3. I Contain Multitudes
4. False Prophet
5. When I Paint My Masterpiece
6. Black Rider
7. My Own Version of You
8. I'll Be Your Baby Tonight
9. Crossing The Rubicon
10. To Be Alone With You
11. Key West (Philosopher Pirate)
12. Gotta Serve Somebody
13. I've Made Up My Mind To Give Myself To You
14. That Old Black Magic
15. Mother of Muses
16. Goodbye Jimmy Reed
17. Every Grain of Sand
Musikari Taldea: