From Wikipedia, the free encyclopedia
Henri-Robert-Marcel Duchamp (Blainville-Crevon, 1887ko uztailaren 28a – Neuilly-sur-Seine, 1968ko urriaren 2a) frantziar-estatubatuar artista eta xakelaria izan zen, gehienetan mugimendu dadaistarekin eta surrealistarekin lotzen dena. Haren artelanek egundoko eragina izan zuten I. Mundu Gerraren ondoko artean. Garaiko usteak artea sortu eta plazaratzeari buruz irauli zituen, batez ere, hautsa harrotu zuten ekintzen bidez. Horietako ospetsuena, agian, txizaontzia Iturria deituz arte bihurtzea izan zitekeen. Hala ere, artelan gutxi sortu zituen, gehienak abangoardiako mugimenduen barnean sailkatuta.
Marcel Duchamp | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Henri-Robert-Marcel Duchamp |
Jaiotza | Blainville-Crevon, 1887ko uztailaren 28a |
Herrialdea | Frantzia Ameriketako Estatu Batuak (1955 - |
Bizilekua | Munich New York Buenos Aires Rouen |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Neuilly-sur-Seine, 1968ko urriaren 2a (81 urte) |
Hobiratze lekua | Cimetière monumental de Rouen (en) |
Familia | |
Aita | Justin-Isidore Eugène Duchamp |
Ama | Lucie Duchamp |
Ezkontidea(k) | Lydie Sarazin-Levassor (en) (1927 - 1928) Teeny Matisse (1954ko urtarrilaren 16a - 1968ko urriaren 2a) |
Bikotekidea(k) | |
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Académie Julian (en) Pierre-Corneille lizeoa École nationale des chartes (1912ko azaroa - : Bibliotekonomia |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, xakelaria, margolaria, eskultorea, argazkilaria, poeta, liburuzaina, diseinatzailea, artista, artista bisuala, film-zuzendaria, filosofoa, arkitektura proiektuen marrazkilaria, grabatzailea eta assemblage artist (en) |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Paris eta New York |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | College of 'Pataphysics (en) Oulipo Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Société Normande de Peinture Moderne (en) Society of Independent Artists (en) |
Mugimendua | dadaismoa surrealismoa Arte kontzeptuala |
Genero artistikoa | Margolaritza found object (en) Eskulturagintza argazkigintza Arte kontzeptuala Arte figuratiboa |
|
Hasierako lanetan inpresionismoaren eragina nabarmendu zitzaion, baina kubismoari heldu zion geroago. Futurismoaren bidetik Nu descendant un escalier (Irudi biluzia eskaileretan behera jaisten, 1912) lanarekin abiatu zen. 1914tik aurrera joera nihilista nabarmendu zen bere lanetan. Zenbait gauzaki hartu, bere testuingurutik atera, izenburu bitxia ezarri eta arte lan gisa jartzen zituen erakusgai (ready-made izena eman zitzaien).
1915tik 1923ra margolan bakarra egiten jardun zen, baina hura amaitu gabe utzi eta bertan behera utzi zuen margolaritza. 1920ko hamarkadan zinemagintza surrealista eta fotografia esperimentala landu zituen, eta azken urteetan objektu ironikoak eta absurduak egin zituen, kopuru handietan, arte lanaren kalitate estetiko objektiboa ukatuz.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marcel Duchamp |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.