madrildar aktorea From Wikipedia, the free encyclopedia
Pilar Muñoz Ruiz (Madril, Madrilgo Erkidegoa, 1911ko martxoaren 18a – Ibidem, 1980ko urriaren 1a) madrildar aktorea izan zen antzerkian, zineman eta telebistan.
Pilar Muñoz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1911ko martxoaren 18a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | 1980ko urriaren 1a (69 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Aita | Alfonso Muñoz |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Interpretazioan aritzen zen familia batean jaio zen, aktoreak baitziren Alfonso Muñoz aita, Mimí Muñoz ahizpa eta Vicky Lagos, Maria Jose Goyanes, Mara Goyanes eta Conchita Goyanes ilobak.[1][2]
Hamalau urterekin igo zen lehen aldiz oholtza baten gainera, 1925ean, Margarita Xirguaren konpainian. 1927an La princesa Bebé interpretatu zuen, eta 1931n Vidas cruzadas, Jacinto Benaventeren lanak, Xirgu eta bere aita ondoan zituela. Hiru urte geroago, egile beraren Ni al amor ni al mar film arrakastatsuenetako batean parte hartu zuen; 1934an, Meridako Jaialdian parte hartu zuen Medea eta Electra lanekin. Geroxeago, Federico Garcia Lorcaren Yerma (1934) estreinatu zuen, Maria, la fértil papera eginez. 1935eko ekainera arte aritu ziren Teatro Españolen, urte hartan Alejandro Casonaren Otra vez el diablo estreinatuz.[3]
Espainiako Gerra Zibilean Argentinara joan zen Lola Membrives eta Margarita Xirgu lagun zituela, eta Limako Antzoki Nazionaleko lehen aktore eta deklamazio irakaslea izan zen Txilen.[1] AEBko biran, La casa de Bernarda Alba (1945) estreinatu zuen Buenos Airesen.
1947an itzuli zen Espainiara, Juan José lanarekin, Manuel Dicentarekin batera. 1950ean Antonio Buero Vallejoren En la ardiente oscuridad lana estreinatu zuen José María Rodero eta Adolfo Marsillachekin batera, Luis Escobarrek zuzenduta. Hiru urte geroago, Madrugada-ren estreinaldian errepikatu zuen autore horrekin, ordukoan Maria Asquerinorekin, eta 1957an Las cartas boca abajo estreinatu zuen. Horrez gain, Jose Lopez Rubioren Cena de Navidad (1951) eta La otra orilla (1954) lanen muntaietan parte hartu zuen, baita Luis Escobarren El amor es un potro desbocado (1959) eta Jose Martin Recordaren El teatrito de don Ramon (1959) lanetan ere bai.[4]
Zazpi urtez jardun zuen Nuria Esperten konpainian. 1966an Adolfo Marsillach-ek zuzendutako Ramón María Valle-Inclanen Águila de blasón lanean parte hartu zuen, Sean O'Casey-ren Rosas rojas para mí (1969), Edward Albee-ren Todo en el jardín (1970), Martin Recuerdaren[5] Las arrecogías del beaterio de Santa María Egipciaca (1977), eta Ricardo López Arandaren Isabelita la Miracielos. Edward Albeeren Todo en el jardín lanarekin erretiratu zen eta interpretazio horrengatik Valladolideko Urrezko domina jaso zuen.[1]
1935ean egin zuen debuta zineman, Florián Reyren agindupean, Nobleza baturra filmean, Imperio Argentinarekin batera. La hija de Juan Simón lanaren lehen bertsioan ere parte hartu zuen Angelillo abeslariarekin batera. Los bingueros (1979) izan zen bere azken filma. Hil arte, hogeita hamar bat titulutan parte hartu zuen.[1]
1964an hasi zen Televisión Españolan, Sospecha saioan, eta ekoizpen nabarmenetan egin zuen lan, hala nola Estudio 1 saioko Don Juan Tenorio (1968) eta Narciso Ibáñez Serrador-en Historia de la frivolidad (1968). Hil baino hilabete batzuk lehenago, Que usted lo mate bien telesaileko El túnel atalen jardun zuen.[1]
1980ko urriaren 1ean hil zen, biriketako minbiziak jota. Haren gorpuzkiak erraustu egin zituzten, eta errautsak, Mediterraneo itsasora bota.[6]
Besteak beste, lan hauexetan hartu zuen parte:[7][8]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.