Birikako minbizi

From Wikipedia, the free encyclopedia

Birikako minbizi

Biriketako minbizia izaera gaiztoa duen eritasuna da eta ohikoenetariko minbizi mota da mundu mailan. Europan eta Estatu Batuetan, biriketako minbizia heriotza-kausa nagusia da gizon eta emakumeetan[1]. Biriketan agertzen da, biriketako ohiko zelulen kontrolik gabeko hazkuntza gaiztoaren ondorioz.  Normalean, hazkuntza horrek biriketako zelula epitelialetan izaten du jatorria, baina gorputzeko beste organoetara zabal daiteke[2]. Minbizien artean beldurgarrienetarikoa da 2 arrazoi nagusiengatik:

  1. Alde batetik, biriketan sortzen diren tumoreak gorputzeko urruneko organoetara erraztasunez hedatzen dira. Hau da, minbizi zelulek urruneko organoak inbaditzean metastasia eratzeko gaitasun handia dute. Hala ere, beste organoetan jatorria duten tumoreek biriketan sortutako metastasiak ez dira biriketako minbizitzat hartzen.
  2. Bestetik, garaiz diagnostikatzeko oso zaila da. Izan ere, minbizi honen lehenengo estadioak sintomarik gabekoak izaten dira normalean[3]. Hori dela eta, maiz, biriketako minbiziaren diagnostikoa beste arrazoi bategatik egindako bularraldeko erradiografia baten ondorioz ematen da[4].
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Datu azkarrak Deskribapena, Mota ...
Birikako minbizi
Thumb
Deskribapena
Motarespiratory system cancer (en) , pneumopatia, lung neoplasm (en)
eritasuna
Espezialitateaonkologia
pneumologia
Arrazoia(k)tobacco smoking (en) , asbestosi, passive smoking (en) , radon, airearen kutsadura
Erretze
Sintoma(k)bularreko mina, eztula, hemoptisia, betealdia, pisu galera, anorexia, arnasestua
wheeze (en)
Sortzen duheriotza
Azterketa medikoaerradiografia, ordenagailu bidezko tomografia axiala, Bronkoskopia
biopsia
Asoziazio genetikoa
Identifikatzaileak
GNS-10-MKC34.2, C34.1 eta C34.3
GNS-9-MK162.3, 162.5, 162.8 eta 162.4
GNS-10C3333.-C3434.
GNS-9162162
OMIM211980, 608935, 612593, 614210 eta 612571
DiseasesDB7616
MedlinePlus007194 eta 007270
eMedicine007194 eta 007270
Disease Ontology IDDOID:1324
Itxi
Thumb
Biriketako minbizia

Sintomak

Biriketako minbiziaren seinaleak eta sintomak gaixotasuna aurreratuta dagoenean agertzen dira. Minbiziak honako sintomak izan ohi ditu[5]:

Thumb
Giza[Betiko hautsitako esteka] biriken toraxeko mozketa
  • Eztul iraunkorra
  • Denborarekin txartu egiten den disnea (arnasa hartzeko zailtasuna)
  • Bularreko min jarraitua
  • Hemoptisia (eztulean odola botatzea)
  • Txistuak arnastean
  • Ahots zakarra
  • Errepikazko pneumoniak edo bronkitisak
  • Lepoa, aurpegia edo besoak handituta
  • Buruko mina
  • Sukarra
  • Hezurretako mina
  • Jangale galera eta pisu galera
  • Nekea

Birika minbiziak zelula gaiztoen tamainaren eta agerreraren arabera 2 mota nagusietan sailkatzen dira: mikrotikoa (zelula txikien biriketako minbizia) eta ez mikrotikoa (txikiak ez diren zelulen biriketako minbizia). Azken mota hau ohikoena da[5]. Bakoitzaren garapena desberdina denez tratamendua ere desberdina izaten da. Gainera, gaixotasunaren estadioak eta gaixoaren adinak ere eragina dute, besteak beste. Normalean, lehenengo kimioterapia eta erradioterapia bidezko tratamendua ematen da zelula minbizidunak hiltzeko eta gero, tumoreak kentzeko, kirurgia.[4]

Diagnostiko goiztiarrak tratamenduaren arrakastan eragin handia du. Minbiziaren detekzioa lehenengo estadioetan gertatzen bada kirurgiaren bidez tumorea atera daiteke eta gaixoa sendatzeko probabilitatea handiagoa da. Halaber, gaixotasun honen birulentzia eta detekzio goiztiarra egiteko zailtasunaren ondorioz, kasu gehienetan metastasia jada gertatu da. Kasu horietan, gibeleko, areako eta hestegorriko minbiziekin batera biriketako minbiziak pronostiko txarrena du[3]. Diagnostiko berantiarraren kasuan bizi-itxaropena batezbesteko 8 hilabetekoa da.

Epidemologia

Mundu mailan, biriketako minbizia intzidentzia eta heriotza-tasa altuak dituen gaixotasuna da, minbizien artean heriotza gehien eragiten dituena da, hain zuzen ere. Urtero 2 miloi miloi heriotza eragiten ditu [6]eta, Europan eta Estatu Batuetan bereziki, heriotza tasa altuagoa da[4]. Europako ekialdean 100.00 biztanleko 70 kasu berri agertzen dira urtero.

Gizonezkoei dagokionez, minbiziek eragindako heriotzen lehenengo kausa da eta emakumezkoetan, aldiz, hirugarrena (kolon eta bularreko minbiziaren atzetik).

Espainian, urtero 20.000 kasu berri agertzen dira eta Intzidentzia eta heriotza-tasa oso handia du ere bai. Minbiziaren ondoriozko heriotzen lautik bat biriketako minbiziari dagokio. Gizonetan emakumeetan baino gehiagotan ematen da; emakume bakoitzeko 9 gizon gaixotzen dira. Gainera, gizonezkoetan minbizien %20 biriketako minbizia da eta emakumezkoetan bakarrik %3a. Nahiz eta gizonetan intzidentzia mantendu den, azken urtetan emakumeen erretze ohiturak igo dira eta, ondorioz, intzidentzia urtero %2,4 hazten da[7][8].

Gehienetan 60-70 urtetik aurrera duten pertsonetan diagnostikatzen da. Hala ere, kasu gutxitan, 45 urte inguru duten pertsonetan ere diagnostikatzen da, tabakoa erretzen oso goiz hasteagatik[9].

Orokorrean, erretzaileak eta erretzen ez dutenak kontuan hartuz, bizitzan zehar gizon batek biriketako minbizia izateko probabilitatea 1/15 da eta emakume batek izatekoa 1/17 da[9]. Hala ere, arriskua nabarmenki handitzen da erretzaileak direnen artean.

Arrazari dagokionez, arraza beltzeko pertsonek arraza zurikoek baino biriketako minbizia pairatzeko %20 joera gehiago dute. Gainera, arraza beltzeko gizonek ere emakumek baino gehiago pairatzen dute minbizia mota hau[9].

Etiologia

Eragilerik nagusiena tabakoa erretzea da. Izan ere, tabakoaren keak sustantzia kantzerigenoak ditu eta hauek birikak estaltzen dituzten zelulak kaltetzen dituzte. Ondorioz, biriketako ehunean asaldurak ematen dira berehala. Hasieran organismoa kalte hauek konpontzeko gai da baina esposizioa behin eta berriro errepikatzen bada, birikak estaltzen dituzten zelulak gero eta gehiago kaltetzen dira. Denborarekin, zelula horiek ezohiko portaera hartzen dute eta azkenean tumoreak sortzen dira[7]. Biriketako minbizia kasuen %90 erretzaileak diren pertsonetan ematen da; erretzeak 30 aldiz handiagotzen du minbizia izateko probabilitatea. Zenbat eta zigarroen kopuru altuagoa erre eta erretzen denbora gehiago eman orduan eta biriketako minbizia pairatzeko arriskua askoz ere handiagoa[3]. Hala eta guztiz ere, erretzeari uztean minbizia izateko probabilitatea jaitsi daiteke apurka-apurka.  

Baina minbiziak, erretzaileak ez diren pertsonetan ere eragina du. Kasu hauetan agerrera, faktore genetikoen (aurrekari familiarrek), radon gasaren esposizioaren, asbestoaren, kontaminazio atmosferikoaren eta erretzaile pasiboak izatearen araberakoa da[5]. Izan ere, hauek dira minbizia izateko arrisku faktoreak. Erretzaile pasiboen artean, gaixotzeko arriskua, 2 aldiz handiagoa da esposizioan egon ez direnekin alderatuz. Biriketako beste gaixotasun batzuk izatea, fibrosi kistikoa adibidez, biriketako tumorea eragin dezakete baita ere, nahiz eta kasu hauen intzidentzia askoz baxuagoa izan.

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.