Bronkioetako mukosaren hantura, akutua nahiz kronikoa izan daitekeena From Wikipedia, the free encyclopedia
Bronkitisa bronkio arnas bideen inflamazioa da. Arnas bide horien funtzioa, oxigenoa daraman airea biriketara eramatea da, eta era berean karbono dioxidodun airea kanporatzea. Inflamazio horrek eztula eragiten du eta maiz mukositatea ere agertzen da. Mukositateak arnas bideak taponatzen ditu eta airearen sarrera zaildu egiten da. Horrez gain, arnasteko zailtasuna, bularreko presioa eta arnasestua eragin ditzake. Gaixotasun honi dagokionez, ohikoagoa da udazkenean eta neguan agertzea, tenperatura hotzei esker gaixotasuna eragiten duten mikroorganismoak ugaldu egiten baitira.
Bronkitis | |
---|---|
Bronkitis larria | |
Deskribapena | |
Mota | bronchospasm (en) , Biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa, respiratory signs and symptoms (en) eritasuna |
Espezialitatea | pneumologia |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | acefylline (en) , Azitromizina, cefpodoxime (en) , dicloxacillin sodium (en) , sparfloxacin (en) , dyphylline (en) , cefdinir (en) , erdosteine (en) , methacycline (en) , josamycin (en) eta cefixime (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | J20-J21, J42 |
GNS-9-MK | 466, 491, 490 |
GNS-10 | J20-J21, J42 |
GNS-9 | 466, 491, 490 |
DiseasesDB | 29135 |
MedlinePlus | 001087 |
eMedicine | article/807035 article/297108 |
MeSH | D001991D001991 |
Disease Ontology ID | DOID:6132 |
Gaitzaren eragile nagusienetakoak bronkioen hantura eta infekzioa eragiten duten mikroorganismoak dira. Gehienetan birusak dira, gripearena edo hotzeriarena bezalakoak. Kutsatzeko bi bide ezagutzen dira:
Iraupenari eta gaixotasunaren garapenari errepartuz, bi bronkitis mota bereizten dira: akutua eta kronikoa.
Agertu berria eta iraupen gutxikoa. Bronkitis mota honen eragileak, gripea edota hozkeria eragiten duten birus berak izaten dira askotan. Hori dela eta, hozkeria egun batzuez luzatzean maiz agertzen da. Birus hauek ostalariaren ahuleziaz baliatzen dira arnas bideetan barrena joateko hauek infektatuz. Ohikoagoa izaten da ume txikietan, asmatikoetan, erretzaileetan, adinekoetan eta defentsa ahuleko pertsonetan.
Bereziki ume eta haurrekin izan behar da kontua, bronkiolitisera deriba litekeelako. Bronkiolitisa bronkioloen eta bronkio txikienen infekzioa da. Haurren 70%ak lehen urtean infekzio hau pairatzen duela estimatzen da, Espainiako Neonatalogia Sozietatearen arabera.
Epe luzetarako afekzio bat da, edozein momentutan berragertu daitekeena edo inoiz ez joan. Orokorrean, hilabete ugari irauten dituen eztula da eta ondoren berriro agertzen da bi urtez edo gehiagoz jarraian. Gaixotasun osaezin honetan, arnas bideak inflamatuta mantentzen dira. Inflamazio honen ondorioz, hodi hauetako barneko estaldurek (mukosa geruzak) mukosa gehiago jariatuko dute.
Bronkitis kronikoa kasu askotan enfisemarekin batera ager daiteke eta bi hauek batera BGBK edo biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa (Ingelesez "COPD" eta gaztelaniaz "EPOC") sortzen dute.
Eragilea den kausaren arabera, hiru taldetan sailkatzen dira:
Ohikoa da sukarraren gerpena. Bi azpimota dutugu:
Tabakoak edo kutsadurak eragindakoa
Alergeno zehatzen aurrean, indibiduo bakoitzaren arabera, gaixotasunaren agerpena. Alergeno ohikoenen artean polena, animalien epitelioa, akaroak… aurkitzen dira.
Sintoma ohikoenen artean eztula, karkaxa eta arnasa hartzeko zailtasunak dira. Sukarra ere agertu daiteke. (37-38 °Ctik aurrera). Bestalde, diagnostikatutako bronkitisa kronikoa bada, esan beharra dago sulfuro dioxidoaren mailak asko igotzen direla, beste hainbat aireko toxiko bezala; are gehiago erretzaileak diren pazienteetan. Epe luzean oso arriskutsua den gaixotasuna da, eta tratamendua ez bada jartzen, eta gaixotasuna asko garatzera iristen bada birikak zorrozki mindu daitezke eta arnasketa arazo edota arazo kardiakoak izan daitezke ondorio larrienetakoak.
Sintomen artean honako hauek aurkitzen dira:
Bronkitis kronikoan bestelako sintoma batzuk ager daitezke:
Diagnostikoa egiterako orduan, ezinbestekoa da kontuan hartzea pazienteartearen ingurugiroa eta bizi ohiturak. Besteak beste, lanbidea (fabrika batean) edo erretzailea den, hau da, aireko partikula narraiatzaileekiko duten espozizioa aztertu behar da.
Hala ere, gaixotasunaren lehen egunetan zehar zaila izan daiteke bronkitisaren sintomak hotzeria ohiko batenarekin desberdintzea. Horretarako, medikuak behin auskultatu ondoren, silibantziarik edo soinu ez ohikorik entzuteko, behar bada proba diagnostiko desberdinak eska ditzake, besteak beste:
Kausa gehienetan birikoa denez, gehienetan antibiotikoak ez dira beharrezkoak ezeraginkorrak direlako, nahiz eta medikuak errezetatu ahal izan sobreinfekzio bakteriano baten arriskua ikustekotan.
Tratamenduaren helburua, batik bat, diagnostikatutako sintomen hobekuntzara zuzenduko da eta ez berez bronkitisa sendatzeko. Bestalde, ezberdina izango da gaixotasun eragin duen kausaren arabera.
Horrez gain, oinarrizko aholku batzuk daude bronkitisa kontrolatzen eta denboran zehar luzatzea edo okertzea ekidin dezaketenak:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.