Asma

From Wikipedia, the free encyclopedia

Asma
Remove ads

Asma edo txurruna arnas gaixotasun kronikoa da. BGBK («Biriketako Gaixotasun Kroniko Butxatzailea») ez bezala, asma eritasun itzulgarria da, hau da, tratamenduaren bidez konpondu ahal dena.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Datu azkarrak Deskribapena, Mota ...
Remove ads

Epidemiologia

Thumb

Euskal Herrian, orokorrean, asmak jotzen ditu helduen %5a eta umeen %10a gutxi gora-behera.

20012002an egindako ISAAC («Internacional Study of Asthma and Alergies in Childhood») ikerketaren arabera, 6-7 urteko umeen %8.5a Gipuzkoan eta %12.2a Bizkaian asmatikoak ziren, bai eta 13-14 urteko %12.8a eta %13.8a ere, hurrenez hurren.

Eragileak

Sintomak

Lehendabiziko sintomak 1. urte aurretik agertzen dira. Agerpen ohikoa da gauez eztula eta arnasestua edukitzea eta txistualdiak entzutea toraxen. Askotan, urtaroen arabera gaixotasuna agertzen edo okertzen da, udaberrian batik bat.

Asmaren ezaugarri da behin eta berriz episodio hauek izatea: arnastean txistu hotsa, arnasestua, bular-estua eta eztula.[1]

Zeinuak

Auskultazioan, tipikoak dira txistu-hotsak eta espirazio luzatua gaixotasuna kontrolaturik ez dagoenean.

Laborategia

Proba erradiologikoetan, ez da ezer berezirik ikusten. Proba analitikoetan, aldiz, E immunoglobulina (Ig E) eta eosinofilo altuak ikusten dira odolean.

GINA

GINA edo «Global Iniciative for Asthma» mundu mailan gaixotasunaren inguruan adostutako arauak dira.

Tratamendua

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads