arnasa hartzeko zailtasuna izatearen sentipen subjektiboa From Wikipedia, the free encyclopedia
Arnasestua, disnea edo itolarriaarnas gaixotasunensintomarik garrantzitsu eta tipikoena da, bihotzaren eta ORLren eremuko eritasun batzuetan ere agertzen den arren. Bestela, psikiatrian ere ikus daiteke arnasestua eri batzuengan.
Oro har sintoma bronkogenikoa izanez gero, arnas aparatuan sortua alegia, bronkozabaltzaileak eta kortikoideak lehenengo aukerakoak dira. Kardiogenikoa baldin bada, ordea, diuretikoak izango dira eraginkorrenak. Kasu mistoetan bi arloetako sendagaiak erabili behar dira, eta edozein modutan arnas gutxiegitasuna egonez gero (pO2 <60 mmHg) oxigenoterapia gehitu.
ORLkoetan oztopo fisikoa izanez gero kendu, hantura sendatzeko kortikoideak eta kasu larrietan esku hartze kirurgiko azkarrak behar izaten dira, trakeotomia batzuetan.
Gaixotasun terminaletan, onkologikoak izan ala ez, opioideak mesedegarriak izan daitezke hainbat kasutan.
Jatorri psikikoa edukiz gero, antsiolitikoak eta bestelako terapiak aplikatu beharko ziren.