From Wikipedia, the free encyclopedia
Bihotz-gutxiegitasuna betetze bolumen normal batetik abiatuz behar tisularrei erantzuteko bihotzaren ezintasuna da. Barne medikuntzan eta kardiologian gaixotasunik ohikoenetarikoa da. Historikoki "bihotzeko asma" ere deitu izan diote.
Bihotz-gutxiegitasun | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | gaixotasun kardiobaskularra, zantzu klinikoa cardiovascular system symptom (en) |
Espezialitatea | Kardiologia |
Arrazoia(k) | miokardio infartu akutu, hipertentsio, bihotzeko arritmia, alkoholismo, infekzio heart damage (en) |
Sintoma(k) | Arnasestua, betealdia, Edema, Aszitisa Anasarka |
Azterketa medikoa | ekokardiografia elektrokardiograma |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | I50 |
GNS-9 | 428.0 |
DiseasesDB | 16209 |
MedlinePlus | 000158 |
eMedicine | 000158 |
MeSH | D006333 |
Kontzeptualki bihotzak huts egiten duenean erabiltzen da, izan ere bihotz gaixotasun guztiek amankomunean duten azken puntua da bihotz gutxiegitasuna.
Gure inguruan hipertentsio arterialaren ondorio dira bihotz gutxiegitasunen %75, iskemia miokardikoa izanik bigarren determinatzaile garrantzitsuena.
Hiru mota ditugu kaltearen kokapenaren arabera: Ezkerrekoa, eskuinekoa edo alde bietakoa. Bihotzaren funtzioari dagokionez: Sistolikoa edo diastolikoa.
Sintoma nagusia arnasestua da. Eskuineko gutxiegitasuna egonez gero, hankak handituta (edemak) ere nabaritu ditzake gaixoak.
Zeinuen artean, bestela, biriketako auskultazioan hots krepitatzaileak entzuten dira askotan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.