From Wikipedia, the free encyclopedia
Enfisema Biriketako Gaixotasun Butxatzaile Kronikoaren (BGBK) mota bietako bat da, bronkitis kronikoarekin batera. Beraz, arnas gaixotasun butxatzaile kronikoa da. Odola bronkioetara isurtzean sortzen da, arnasketarako blokeo kronikoa eraginez. Terapia ohikoena hodi moduko bat zintzurritik sartu eta odol guztia xurgatzea da, azido esterikoa erabiliz gogortuta egon daitekeen odola biguntzeko.
Enfisema | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | arnas gaixotasuna, emphysema (en) Biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa |
Espezialitatea | pneumologia |
Arrazoia(k) | Erretze |
Asoziazio genetikoa | |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | oxtriphylline (en) , aminophylline (en) , acetylcysteine (en) , Teofilina, acefylline (en) eta dyphylline (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | J43.8 |
GNS-9-MK | 492.8 |
GNS-10 | J43 |
OMIM | 130700 |
DiseasesDB | 4190 |
MedlinePlus | 000136 |
eMedicine | 000136 |
MeSH | D011656 |
Disease Ontology ID | DOID:9675 |
Definizio zehatza anatomia patologikoaren bidez egin behar da, anamnesia eta proba erradiologikoak (erradiografiak eta OTAk) oso susmagarriak izan arren.
Tabakismoa da eragile nagusia, baina kasu batzuetan alfa-1-antitripsina izeneko entzimaren gabezia ikusten da.
Epidemiologiari[1] dagokionez, birikietako enfisema 40 urte baino gehiagoko pertsonengan eragina duen gaixotasuna da orokorrean. Mundo osoan zehar gutxi gora-behera 210 milioiek pairatzen dute eta horietatik urtero 3 milioiei heriotza eragiten die. Birikietako enfisemaren kausarik arruntena tabakoaren kontsumoa da, baina beste inguruneko faktoreek ere eragina dute.
Gizonezkoetan askoz ohikoagoa izaten da. Hala ere, azken urteotan tabako kontsumoaren, kearen eta inguruneko arrisku faktoreen ondorioz, emakumeetan intzidentzia nabarmenki igo da, bi sexuetan intzidentzia parekoa bihurtuz.
Arrisku faktore genetikoak dituzten pazienteen artean, alfa-1-antitripsinaren eskasiak eraginda fenotipoaren arabera birikietako enfisema arinago pairatu dezakete.
Enfisema | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | arnas gaixotasuna, emphysema (en) Biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa |
Espezialitatea | pneumologia |
Arrazoia(k) | Erretze |
Asoziazio genetikoa | |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | oxtriphylline (en) , aminophylline (en) , acetylcysteine (en) , Teofilina, acefylline (en) eta dyphylline (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | J43.8 |
GNS-9-MK | 492.8 |
GNS-10 | J43 |
OMIM | 130700 |
DiseasesDB | 4190 |
MedlinePlus | 000136 |
eMedicine | 000136 |
MeSH | D011656 |
Disease Ontology ID | DOID:9675 |
BIRIKAK
Birikak arnas aparatuaren organorik garrantzitsuenak dira. Gizakiak bi birika ditu, bihotzaren alde bietan kokatuta daudenak.
Giza birika batek 6 litro aire eduki ditzake bere barnean, baina arnastean barneratu eta kanporatzen dugun kantitatea txikiagoa da.
Hiru lobulutan banatuta dago.
Biriketako enfisemren eragilerik[2] nagusiena aireko narritagarriak izaten dira.
Hala ere, oso gutxitan birikietako enfisema beste bi eragileren ondorioz osa daiteke:
Lau enfisema mota bereizten dira kaltetutako eremuaren arabera:
Hurbileko lobulutxua dago kaltetuta arnas bronkioloen suntsiketaren eta goiko lobuluen dilatazioaren ondorioz (albeolo distalak kaltetu gabe). Enfisema kasuen %95-a mota honi dagokio. Erretzaileetan hau izango da sintoma nagusietako bat, normalean bronkitis kronikoarekin erlazionatzen delarik.
Albeoloak uniformeki suntsitzen ditu eta kasu gehienetan birikaren oinaldean agertzen da. Alfa-1-antitripsina gutxitasuna duten paziente homozigotoetan ematen da.
Lobulutxoen periferian du eragina. Arnas bideen egitura distalak, albeolo hodiak eta albeolo zakuak kaltetzen ditu, hain zuzen ere. Gainera, pleura orrian kaltetzen denez, pleura arteko espazioa handituko da. Batzuetan neumotoraxarekin erlazionatzen da.
Azinoa modu irregularrean kaltetu egiten duen enfisema orbaintzailea da. Kasu gehienetan asintomatikoa da.
MOTA | KALTETUTAKO EREMUA |
---|---|
Zentrolobularra | Hurbileko lobulutxua. |
Panazinarra | Albeoloak uniformeki. |
Paraseptala | Lobulutsuen periferia |
Irregularra | Azinoa modu irregularrean |
Enfisema jasaten duten gaixoek maizago kontatzen dute arnasestua eztula edo espektorazioa baino.
Miaketa fisikoan, klasikoki enfisemadunei "pink puffer" edo "putzegile arrosak" deskripzioa eman diote, arnasestuagatik putz eta putz dabiltzanez.
Auskultazioan, butxadurak eragindako hotsak entzuten dira normalean: Txistu-hotsak, korrokak eta isiltasuna.
Diagnostikoa[3] burutzeko, medikuak hainbat froga mota egingo ditu. Lehenik eta behin esku bidezko diagnostikoa (adibidez, auskultazioa) burutuko du eta enfisema egongo delako susmoan beste zenbait frogak egingo ditu:
Proba analitikoetan,eskumuturretik hartutako odola analizatu daiteke birikek zenbat oxigeno transferitzen duten eta zenbat karbono dioxido hartzen duten ikusteko.
Froga hauek ez-iinbaditzaileak dira.
Hauek, birikek gorde dezaketen aire kantitatea eta bertara ea ondo sartzen eta ateratzen den ere neurtzen dute.
Gainera, espirometriaren bidez, oxigenoa odolera ondo transferitzen den neurtu daiteke. Hau, froga erabiliena da eta espirometro baten bidez egiten da, zeinetan pazienteak putz egiten duen. Butxaduraren indikatzailea FEV1 (Forced Expiratory Volume in 1 Second) da, hau espirazio fortzatuaren lehen segunduan botatzen den aire kantitatea da. Honen arabera larritasunaren hiru maila daude:
1. Enfisema arina: FEV1 %60-80a.
2. Enfisema ertaina: FEV1 %40-60a.
3. Enfisema larria: FEV1 <%40a.
Beste parametro bat FVC (Capacidad vital forzada), hau behin oso sakon inspiratzean esalatzean bota daitekeen aire kantitate masimoa da. Normalean, FVC-aren %75-80 lehen segunduan ateratzen da.
Beraz FEV1/FVC ratioa %70-a baina txikiagoa bada, pertsonak gaixotasuna izango du.
Proba osagarri nagusia espirometria da, non ikusten baita biriketako gaitasuna. Butxaduraren indikatzailea FEV1 (Forced Expiratory Volume in 1 Second) da. Honen arabera larritasunaren hiru maila daude:
Erradiografietan ez da gauza berezirik ikusten normalean, enfisemadun batzuengan berezko patroiak ikusten diren arren.
Proba analitikoetan, azkenik, oxigenoaren murrizketa eta azido karbonikoaren igoera ikus ditzakegu kasu larriengan.
Enfisema ezin daiteke sendatu, baina tratamenduak[4] sintomak arindu ditzake eta gaixotasunaren progresioa atzeratu.
Enfisemaren larritasunaren arabera kirurgia teknika ezberdinak gomendatuko dira. Hauen artean:
Asmarekin nahasten da askotan gaixotasun hau.
Biriketa enfisema dute pertsonek erraztasun handiago dute hainbat gaixotasun garatzeko:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.