politikari malawiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Patricia Shanil Muluzi, jaiotzez Patricia Fukulani eta geroago Shanil Dzimbiri, (1964ko irailaren 25a – Chikangawa Forest Reserve, 2024ko ekainaren 10a) malawiar politikaria izan zen. Herrialdeko lehen dama izan zen 1999tik 2004ra, Bakili Muluzi senarra presidente izan baitzen.
Patricia Shanil Muluzi | |||
---|---|---|---|
2014ko maiatzaren 20a - 2024ko ekainaren 10a Barrutia: Balaka west (en) Hautetsia: Malawian legislative election, 2014 (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Malawi, 1964ko irailaren 25a | ||
Herrialdea | Malawi | ||
Heriotza | Mzimba District (en) , 2024ko ekainaren 10a (59 urte) | ||
Heriotza modua | istripuzko heriotza: airplane crash (en) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Bakili Muluzi | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | United Democratic Front (en) |
Patricia Fukulani Malawin jaio zen 1964ko irailaren 25ean[1]. Gurasoak, David eta Sylvia Fukulani, Balaka barrutiko Chimpikizo herrikoak ziren[1][2].
1987an Bakili Muluzirekin ezkondu zen, baina publikoaren begietatik kanpo bizi zen. 1994an Bakili Muluzi presidente bilakatu ostean, Zomba ondoko presidentetza-egoitzan bizi izan zen[3]. Ezkondu baino egun bat lehenago egin zuen lehen agerraldi publikoa.
Ezkontza Malawin ospatu zen 1999ko urriaren 9an[4]. 3.000 gonbidatu egon ziren bertan, Robert Mugabe, Frederick Chiluba, Joaquim Alberto Chissano eta Pierre Buyoya presidenteak eta Mswati III.a erregea barne. Ospakizunak 15 milioi kwacha (335.000 $) balio zuela kalkulatu zen, eta oposizioak boikota egin zion dirua xahutzeagatik[3].
Bakili Muluzi musulmanoa da eta jada Annie Chidzira Muluzirekin ezkonduta zegoen Patricia Shanil Muluzirekin ezkondu zen unean. Muluzi presidente hautatu zutenean, Patricia Shanil Muluzi «bigarren lehen dama» bihurtu zen. 1999an, lehen emazteaz dibortziatu ostean, bigarrenarekin berriro ezkondu zen publikoki, Malawiko lehen dama ofiziala izan dadin. Bost seme-alaba izan zituzten: Carlucci eta Edna bikiak (j. 1988), Zake (j. 1989), Lucy (j. 1990) eta Tiyamike (j. 1992)[5].
2011n, Shanilek jakinarazi zuen dibortziatzen ari zela, arrazoiak argitu gabe[5].
2014tik Balaka barrutia ordezkatu zuen Malawiko Biltzar Nazionalean[6]. 2019an arrakastarik gabe aurkeztu zen parlamenturako[7].
2024ko ekainaren 10ean, Muluzi eta Saulos Chilima presidenteordea Chikangawa basoan desagertu zen hegazkinean zeuden[8]. Hurrengo egunean hegazkina erorita aurkitu zuten, eta bertan zihoazen guztien heriotza baieztatu zuten[9].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.