Jon Lopategi
Bizkaitar bertsolaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Bizkaitar bertsolaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Jon Lopategi Lauzirika, Baltza,[1] (Muxika, 1934ko martxoaren 17a - 2019ko otsailaren 7a) bertsolari bizkaitarra izan zen.
Jon Lopategi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Muxika, 1934ko martxoaren 17a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | 2019ko otsailaren 7a (84 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Baltza |
Filosofia ikasi zuen Tolosan, eta irakasle lizentziatu zen askoz geroago, 50 urterekin. Plazako bertsolari moduan 1958an hasi zen Gernikan, 1962tik 1966ra Bizkaiko Bertsolari Txapelketa hiru aldiz irabazi zuen. Francoren diktaduraren azken urteetan nabarmentzen hasi zen gero. 1982an eta 1986an Bertsolari Txapelketa Nagusian txapeldunorde geratu ondoren, 1987an Bizkaiko txapelduna izan zen berriro, eta 1989an txapelketa nagusia irabazi zuen.[2][3]
Gerraondoko lehen bertsolari eskolatua izan zen. Maiz aritu izan zen Jon Azpillagarekin frankismo bukaeran eta ondoren, ordu arte ezohikoak gai sozial eta politikoez. Hori zela-eta, behin baino gehiagotan sartu zuten kartzelan Lopategi.[3]
Urte askotan izan zen Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide.
Hainbat aldiz parte hartu zuen bertso-txapelketetan eta emaitza oso onak lortu zituen.
« | Lopategi izan da bertsolaritzak eman duen figurarik handienetako bat. Argia eta kultua zen, ez zen bertsolari eskolagabe bat, eta fenomeno berri bat izan zen bertsolaritzan. Ekarri zuen bertsotan egiteko tankera berri bat, eduki politiko, sozial eta kultural handikoa. Gainera, oso bertsolari oportunoa zen; hau da, hark bazuen dohain bat, edozein gaitan, edozein unetan, ateraldi oportuno bat izateko eta jendearengana iristeko. Eta, Azpillagarekin batera, masak erakartzen zituen Euskal Herri osoan. | » |
1982. urteko UEUko udako ikastaroetan hasi zen bertsolaritza irakasten, Iruñean Xabier Amurizaren eskutik. Urte hartako Bertsolari Txapelketako txapelduna eta txapeldunordea ziren. Zortzi urtez etengabe izan zen dinamizatzaile UEUko bertsolaritza sailean Iruñeko Larraona ikastetxean 17 hitzaldi eman zituen 1984tik 1990era bitarte. Horien artean hauek:[6]
1984tik aurrera irakasle ibili zen hainbat bertso-eskolatan, Bizkaiko Ikastolen Elkarteak bertsolaritza eskoletara zabaltzeko proiektuaren barruan. Laurogeita hamarreko hamarkadan goi mailara iritsi ziren Bizkaiko bertsolari gehienak haren ikasleak izan ziren.[7] Besteak beste, bertsolari hauek pasa ziren haren eskuetatik: Unai Iturriaga, Igor Elortza, Onintza Enbeita, Iratxe Ibarra, Aritz Lopategi, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes, Xabier Paya... baita Josu Goikoetxea gai-jartzaile eta idazlea, Zihara Enbeita irakasle, gai-jartzaile eta epailea, eta Ander Lipus antzezlea ere.
« | Eskualdez eskualde joan zen gaitasuna ikusten zien gazteei zekien guztia irakasten. [...] Guk zerbait ekarri badugu, berari esker izan da. [...] 60ko hamarkadan, Xalbador, Uztapide eta abarrekin hasi zen. Neurri luzekoa ez zen bertsokera bat zen, plaza librekoa. Txapela jantzi zuenean, berriz, Egaña, Amuriza, Lizaso, Jon Sarasua eta abar zituen ondoan. Aldaketa handia zen: errima eta joskera landuagoak, neurri luzeak, gai sozialagoak... | » |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.