irakasle, bertsolari ohi eta pentsalari euskalduna From Wikipedia, the free encyclopedia
Jon Sarasua Maritxalar[1] (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1966ko apirilaren 13a) bertsolaria eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea da HUHEZI fakultatean. Garabide elkarteko zuzendaritzako kidea ere bada. 2021ean euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak.[2]
Jon Sarasua | |
---|---|
Jon Sarasua 2008an. | |
Bizitza | |
Jaiotza | Aretxabaleta, 1966ko apirilaren 13a (58 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Iñaki Zabaleta |
Hizkuntzak | euskara gaztelania portugesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hezitzailea, bertsolaria, idazlea eta pentsalaria |
Enplegatzailea(k) | Mondragon Unibertsitatea Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea Euskaltzaindia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Garabide Udako Euskal Unibertsitatea Euskal Herriko Bertsozale Elkartea Euskararen Aholku Batzordea |
Kazetaritza eta soziologia ikasi zituen Bilbon. 1996an Bi begiratu euskarazko kazetari hizkerari lanarekin doktoratu zen informazio-zientzietan.
1996an "Bi begiratu euskarazko kazetari hizkerari: gaiari egindako gainbegiratua et euskarazko kazetaritzaren tradizioko lau kazetatan hitz eta esamoldeen hustuketa kualitatiboa" izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen EHUn Iñaki Zabaleta Urkiolaren zuzendaritzapean.[3][4]
Mondragon Unibertsitatean irakasle dabil, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Pentsamenduaren historia irakasten.[5]
Euskararen garapenari begira euskarazko komunikazio esparrua edo euskarazko hedabide esparrua deitutakoa antolatzearen garrantzia azpimarratu du hainbatetan. Ildo horretan, euskarazko telebistari buruzko politika publikoak eta estrategia sozialak berritzeko premiatik abiatuta, gogoeta eta eztabaidarako gaiak aurkeztu ditu Sarasuak.[6]
1980ko hamarkadatik aurrera kulturgintzan dihardu, hainbat arlotako gizarte-erakundetan partaide gisan, besteak beste:[7]
Euskara biziberritu nahi bada, batua sortu zen garaian bezala, 2021ean ere bisio eta estrategia berriak definitu behar direla aldarrikatu du Sarasuak, euskararen erabileran urrats sendoa behar dela lau alor hauetan: lan-eremuan, astialdian, hezkuntzan, eta hedabideetan.[11][12][13]
Akordio politikoaz, euskalgintzako eragileen munta handiko artikulazioaz, eragileen mapa osatzeaz,[14] udalen ekarpenaz, tokiko mugimendu euskaltzaleen paperaz, Euskararen Gizarte Erakunde multzoaren rolaz, prozesu horren beso teknikoaz, sektore publikoaren garaiaz, kontakizunaz eta antigorputzez jardun ondoren, egungo abagunearen bi angelu konbinatu beharraz oharpena eginez bukatzen du gogoeta.[7][15]
2014ko azaroaren 27an Euskararen Aholku Batzordean sartu ziren hemezortzi kide berrietako bat izan zen Jon Sarasua, Kike Amonarriz eta Kirmen Uriberekin batera.[16]
Bertsolaritzaren munduan oso gazte sartu zen. Eskoriatzako Almen Ikastolako bertso-eskolan ibili zen lehen 1979-1980 urteetan, Patxi Goikolea, Xanti Iparragirre eta Joanito Akixuren eraginez.[5] 1981ean, Gipuzkoako Eskolarteko txapelketa irabazi zuen, Txapelketa horretan bertan kantatu zuen lehen aldiz publikoan, Donostian, Balda pilotalekuan. 1984ean berriro irabazi zuen txapelketa hori. Lau urte geroago Euskal Herriko Bertsolari txapelketako finalista ere izan zen 1986an, 19 urte zituela.
Anaia Aitor Sarasuarekin Fauna txiki bat bertso berritan diskoa kaleratu zuen (Elkar, 1995).
Plazaz plaza hainbat urtetan ibili ondoren, jendaurreko jarduna utzi behar izan zuen 2000n, ebakuntza baten ondorioz. Geroztik, baina, tarteka egin izan du agerraldiren bat, eta bertso jartzaile gisa ere nabarmendu izan da.[5]
|
|
|
---|
Insumisioarena abestiaren hitz guztiak Europako hainbat herrialdetako weborrietan lor daitezke. Hona hemen abestiaren hitz batzuk:
|
________________________
|
---|
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide izan zen haren sorreratik bertatik, 1986tik, 2000 urtera arte eta bertsogintzaren gainean egin diren hainbat ikerketaren egile eta eragile ere bai.[18][19]
2002ra arte Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko komunikazio-arduraduna izan zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.