Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kidea da Arabako Batzar Nagusietako ordezkari gisa,[5][6] eta Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluko kidea 2021tik, EHU-UPVko Gizarte Kontseiluaren izenean.
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak gidatutako Topalabea hausnarketa-taldeko kidea izan zen sorreratik 2015ean.[7] Bertan sortu zuten "Berrikasi eta Berrikusi" (2015)[8] eta "Berrindartu eta jauzi" (2020) txostenak.[9]
Introduction: presenting the basque case (2005). International journal of the sociology of language 1/174: 1-8.
Euskal nortasuna eta kultura XXI. mendearen hasieran / Identidad y cultura vascas a comienzos del siglo XXI / Identité et culture basques au début du XXIème siècle (2006). Donostia. Eusko Ikaskuntza.
Handbook of language and ethnic identity: the success-failure continuum in language and ethnic identity efforts (2011).[14][13]
2011ko ARRUE proiektua: LMH4ko eta DBH2ko ikasleen eskola-giroko hizkuntza-erabilera EAEko Ebaluazio diagnostikoan oinarritutako ikerlana (2013),
Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena (2013),[15]
Euskara EAEn: gaitasuna, erabilera eta iritzia (2013)[13]
Euskararen transmisioa eta gaitasuna, eta aurrera begirako erronkak (2016),[16]
The Basque language: From an unknown past to a bright future (EJM 8 (2015) 3/4: 225–254),
La sociolingüística del euskera: del movimiento social a la práctica académica (2015),
Euskararen Oinarrizko Diskurtsoen Lanketa / Análisis de los Discursos Básicos Sobre el Euskera (2016),[17]
EAEko ikasleen euskararen erabilera eskola-giroan (2011-2015). ARRUE proiektua (2018),[18]
Euskararen biziberritzea, eleaniztasunaren garaiko erronka (BAT Soziolinguistika 106, 2018-1),[20]
Euskalgintzaren nondik norakoak: gogoeta bat (BAT Soziolinguistika 112, 2019-3),[21]
EAEko Ikasleen Euskararen Erabilera Eskola-Giroan: 2011-2017. Arrue Proiektua (2020). Gasteiz. Eusko Jaurlaritza.
The contemporary flourishing of the Basque Language (Linguistic Minorities in Europe Online, 2020).
Language Proficiency and Language Use in Basque as a First or Second Language (2023). The minority language as a second language: challenges and achievements. Routledge: Chapter 7 (2023).
Sariak
Garabide Elkarteko Jon Sarasua eta Iñaki Martinez de Luna, Abadia Saria jasotzen (2023-02-22) Gipuzkoako Aldun Nagusi Markel Olanorekin.[11]2022: Anton Abadia saria euskararen normalizazioaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna saritzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duena.[22] Iñaki Martinez de Lunak sustatzen duen Garabide elkarteari eman zioten saria lankidetzaren alorrean munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzen dituelako; lankidetzazko eredu berri bat garatu duelako euskararen komunitatetik besteei erakusteko, eta beste komunitate horien jarrera eta bizipenetatik Euskal Herrian ere ikasteko.[11]
2023: Manuel Lekuona sariaren irabazle izendatu du Eusko Ikaskuntzak. Horrela azaldu zuen epaimahaiak: "Iñaki Martínez de Lunak aparteko dedikazioa du gure hizkuntzak gainditu behar dituen erronkei eta bere biziraupena bermatzeko baliatu behar dituen aukerei buruzko hausnarketan eta ekintzan, mundu osoko hizkuntza gutxituekin duen konpromisoaren baitan ikuspegi ireki eta mugarik gabe."[1]