Iñaki Martinez de Luna Perez de Arriba (Gasteiz, 1950eko urriaren 22a) euskal soziologoa da. Soziologian doktore da Deustuko Unibertsitatean, eta, ia berrogei urtean zehar garrantzi handiko ikerketak zuzendu ditu, batetik, euskara biziberritzeko prozesuaren ezagutza zientifikoan sakontzeko eta, bestetik, euskal gizarte-errealitatea aztertzeko. Ikerketa horiek erakunde hauetan garatu ditu: Eusko Ikaskuntzan, Euskaltzaindian, Euskal Herriko Unibertsitatean, Garabiden edo Soziolinguistika Klusterran.[1][2]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Iñaki Martinez de Luna
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1950eko urriaren 22a (74 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraksoziologoa, soziolinguista eta Euskaltzain urgazleen zerrenda
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak

Inguma: inaki-martinez-de-luna-perez-de-arriba
Itxi

2023an Manuel Lekuona sariaren irabazle izan zen, eta urte bat lehenago Anton Abadia saria eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiak Martinez de Lunak sustatzen duen Garabide elkarteari.[1][2]

Soziolinguista Ikertzailea

Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle ohia da (1990-2015), hizkuntzaren soziologian aditua, bereziki hizkuntza gutxituen soziolinguistikan.[3] "HIZNET Hizkuntza Plangintza" Graduondoko zuzendaria izan zen (2001-2016).

Zuzendaria izan da hainbat ikerketa-proiektutan, besteak beste hauetan;

  • ARRUE ikerlerroan (2004-2022),
  • Euskararen Oinarrizko Diskurtsoen Lanketa ikerlanean (EGOD) ikerlanean.[4]
  • Euskararen Adierazle Sistema (EAS) proiektuan (2013-2018).

Ikerketa horiek hainbat elkarte zientifikorekin garatu ditu lankidetzan:

Eragilea euskara biziberritzeko prozesuan

Iñaki Martinez de Luna (Ahotsak proiekturako)

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak gidatutako Topalabea hausnarketa-taldeko kidea izan zen sorreratik 2015ean.[7] Bertan sortu zuten "Berrikasi eta Berrikusi" (2015)[8] eta "Berrindartu eta jauzi" (2020) txostenak.[9]

Thumb
Garabide elkartea

2017tik Garabide elkarteko Kontseilu Nagusiko kidea da, eta 2019tik aurrera lehendakaria.[10][11]

2020tik Euskararen Aholku Batzordeko osoko kidea da, eta ESEP, Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren azpi-batzordeko burua.

Euskaltzain urgazlea (2015etik)

Euskaltzaindiak 2015eko uztailaren 17an euskaltzain urgazle izendatua izan zen, eta 2017tik Sustapen Batzordeko kidea da.[12][13]

Argitalpenak

Azken argitalpen batzuk dira hauek:

  • Introduction: presenting the basque case (2005). International journal of the sociology of language 1/174: 1-8.
  • Euskal nortasuna eta kultura XXI. mendearen hasieran / Identidad y cultura vascas a comienzos del siglo XXI / Identité et culture basques au début du XXIème siècle (2006). Donostia. Eusko Ikaskuntza.
  • Handbook of language and ethnic identity: the success-failure continuum in language and ethnic identity efforts (2011).[14][13]
  • 2011ko ARRUE proiektua: LMH4ko eta DBH2ko ikasleen eskola-giroko hizkuntza-erabilera EAEko Ebaluazio diagnostikoan oinarritutako ikerlana (2013),
  • Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena (2013),[15]
  • Euskara EAEn: gaitasuna, erabilera eta iritzia (2013)[13]
  • Euskararen transmisioa eta gaitasuna, eta aurrera begirako erronkak (2016),[16]
  • The Basque language: From an unknown past to a bright future (EJM 8 (2015) 3/4: 225–254),
  • La sociolingüística del euskera: del movimiento social a la práctica académica (2015),
  • Euskararen Oinarrizko Diskurtsoen Lanketa / Análisis de los Discursos Básicos Sobre el Euskera (2016),[17]
  • EAEko ikasleen euskararen erabilera eskola-giroan (2011-2015). ARRUE proiektua (2018),[18]
  • Hizkuntza-estrategia birpentsatuz (2018) Hermes 60: 68-70,[19]
  • Euskararen biziberritzea, eleaniztasunaren garaiko erronka (BAT Soziolinguistika 106, 2018-1),[20]
  • Euskalgintzaren nondik norakoak: gogoeta bat (BAT Soziolinguistika 112, 2019-3),[21]
  • EAEko Ikasleen Euskararen Erabilera Eskola-Giroan: 2011-2017. Arrue Proiektua (2020). Gasteiz. Eusko Jaurlaritza.
  • The contemporary flourishing of the Basque Language (Linguistic Minorities in Europe Online, 2020).
  • Language Proficiency and Language Use in Basque as a First or Second Language (2023). The minority language as a second language: challenges and achievements. Routledge: Chapter 7 (2023).

Sariak

  • Thumb
    Garabide Elkarteko Jon Sarasua eta Iñaki Martinez de Luna, Abadia Saria jasotzen (2023-02-22) Gipuzkoako Aldun Nagusi Markel Olanorekin.[11]
    2022: Anton Abadia saria euskararen normalizazioaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna saritzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duena.[22] Iñaki Martinez de Lunak sustatzen duen Garabide elkarteari eman zioten saria lankidetzaren alorrean munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzen dituelako; lankidetzazko eredu berri bat garatu duelako euskararen komunitatetik besteei erakusteko, eta beste komunitate horien jarrera eta bizipenetatik Euskal Herrian ere ikasteko.[11]
  • 2023: Manuel Lekuona sariaren irabazle izendatu du Eusko Ikaskuntzak. Horrela azaldu zuen epaimahaiak: "Iñaki Martínez de Lunak aparteko dedikazioa du gure hizkuntzak gainditu behar dituen erronkei eta bere biziraupena bermatzeko baliatu behar dituen aukerei buruzko hausnarketan eta ekintzan, mundu osoko hizkuntza gutxituekin duen konpromisoaren baitan ikuspegi ireki eta mugarik gabe."[1]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.