hizkuntza bere testuinguru sozialean aztertzen duen zientzia From Wikipedia, the free encyclopedia
Soziolinguistikak bi adiera ditu nagusiki, hertsia eta zabala:
Soziolinguistika lan arlotzat duenari soziolinguista deritzo.
Espainian, soziolinguistika unibertsitate giroan hizkuntzalaritzaren adartzat hartzen da, baita Wikipedian eta nazioartean ere, nagusiki. Adiera zabala, berriz, nazioartean gehienbat hizkuntzaren soziologiatzat hartzen da.
Euskal Herrian, berriz, hitza bigarren adieran erabiltzen da nagusiki. Adibidez, Soziolinguistika klusterra, UEUren Soziolinguistika saila, Eusko Jaurlaritza... Katalunia eta Quebecen ere terminoa adiera horrekin erabiltzen da.
Azken 200 urtetan apenas izan da Euskal Herriko hizkuntzen eta euskal gizartearen arteko harremanak aztertzeko saio sistematikorik, joan den mendeko azken laurdena arte. Baieztapen hori egitean, jakin badakigu harreman horiei buruzko jakintzaren oinarrietako asko ondorengo hauek landu zutela: Louis Lucien Bonapartek, Aingeru Irigarayk edo Irizarrek euren mapekin, Luis C. Nuñezek, Joan Mari Torrealdaik, Maria Jose Azurmendik eta, bereziki, SIADECO taldeak.
Administrazio autonomoa garatzearekin eta Soziolinguistika zientzia gisa haztearekin batera, 1980ko hamarkadan jaio ziren, euskararen gizarte-gertaeraren inguruan, kontzeptuzko funtsaz eta oinarri enpirikoaz hornitutako jakintza-corpus bat eratzeko lehenengo saiakera serioak. Euskararen egoera zehatz deskribatzeko eta haren etorkizuna antolatzeko asmoarekin ez ezik, haren gizarte-funtzioen, esku hartzen duen kultura eta gizarte-prozesuen azterketaren ikuspegitik ere.
Azken urteotan, Euskal Herriko soziolinguistikan mugarri bat egon bada, Txepetxen teoria izan da: horren eraginez, Euskara Elkarteak sortu ziren eta euskal soziolinguistika adin nagusitasunera heldu.
Dena den, euskal soziolinguistikak oraindik hutsune nabarmenak ditu. Alde batetik, unibertsitateko formazioan: egun, ez dago soziolinguistika ganoraz ikasteko modurik gure herrian. Saiakerarik inportanteenak, gainera, herri mugimenduetatik datoz: Eusko Ikaskuntzaren HIZNET graduondokoa eta UEUren Soziolinguistika Saila. Horrez gain, dibulgazioan ere hutsuneak daude. Bat aldizkaria alde batera utzita, soziolinguistika herritarren artean gizarteratzeko saio gutxi egon da.
Azkenik, aipatu Soziolinguistika klusterra behar da. Ezagutza soziolinguistikoaren ikerketan, zabalpenean, eta aplikazioan dauden gabeziei eta beharrei dinamika berri batekin erantzuteko sortu zen. Euskal Herrian hizkuntza normalizazio prozesuan inplikaturik dauden erakunde eta taldeentzat —pribatu, publiko zein gizarte mailako— arlo zientifiko-aplikatutik datuak, metodologiak, eta bestelako materialak eskaintzeko egitasmoak lantzen ditu, jarduteko moduaren gaineko ezagutza eta, horren ondorioz, normalizazio ahaleginen emaitzak hobetzeko.
Hauek dira euskararen soziolinguista ezagunenak:
Munduan 7.000 bat hizkuntza inguru zenbatu dira[1]: gehienak, egoera diglosikoan[2], eta horietako asko, hurrengo urteotan galtzeko zorian[3]. Esate baterako, Juan Carlos Moreno Cabrera irakasleak hizkuntza aniztasuna zergatik dagoen arriskuan azaldu izan du.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.