Euskal soziolinguista hizkuntzalaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Erramun Baxok Indart, edo Erramun Bachoc, (Suhuskune, Nafarroa Beherea, 1928ko abenduaren 26a - 2024ko ekainaren 3a) soziolinguista eta hizkuntzalaria zen.[1] Anitz inplikatua izan da pedagogiaren munduan, soziolinguistikan eta kultur arloan.[2][3]
Erramun Baxok | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Suhuskune, 1928ko abenduaren 26a |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Bizilekua | Quebec Hiria Lyon Chamalières Treichville Milafranga |
Heriotza | 2024ko ekainaren 3a (95 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lyongo Unibertsitate Katolikoa Laval Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | soziolinguista, hizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Deustuko Unibertsitatea Victoriavilleko Cégepa (1968 - 1988) Euskal Herriko Unibertsitatea (1978 - 1993) Euskal Kultur Erakundea (1990 - 2005) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia |
Euskal Herritik atera zen gazterik; hala ere, beti izan du Euskal Herriarekiko eta euskararekiko kezka.
Familia euskaldunean jaio zen, baina ikasketa guztiak frantsesez egin zituen. Suhuskuneko eskolan ibili ondotik, bigarren mailako ikasketak hainbat ikastetxe eta seminariotan egin zituen. Munduko II. Gerrako gorabeheren arabera, Tarnosen (Bardonnex), Champtoceauxen (Maine eta Loirea) eta Nantesen ibili zen. 1947an bi aldiz lizentziatu zen.[4][5]
Apaiza eta Unibertsitateko ikasketak Lyongo Unibertsitate Katolikoan egin zituen, eta han, filosofiako lizentzia erdietsi zuen 1953an. Gero, 1953tik 1967ra, apaiza eta filosofia-irakaslea izan zen, hasieran Lyonen bertan,Chamalièra-n (Puy-de-Dôme) eta ondoren Treichvillen Boli Kostan.[4][5]
1968an apaizgoa utzi, Renée Samson-ekin ezkondu eta 1968tik 1978ra Québec-en egon ziren. Beren hiru haurrak han sortu ziren. Han, Harluxet-Mendy eta Xarritton-Durruti bikoteekin ibiltzen ziren, eta elkarrekin ibili ziren Quebec-eko "iraultza lasaian", eta Euskal Herriko autonomia eta euskararen defentsan.[4]
Quebecen filosofia eta psikologia irakatsi zituen Baxokek Victoriavilleko hezkuntza orokor eta profesionalaren ikastetxean (CEGEP). Pertsonalismoari buruzko doktoretza Quebeceko Laval Unibertsitatean aurkeztu zuen 1976an,[6][7] eta gero, soziolinguistikari buruzko doktoretza ondoko ikasketak Elebitasunari buruzko Ikerketen Nazioarteko Zentroan (CIRB[8]) egin zituen. Hango soziolinguistekin harremanetan ibili zen: William Mackey, Richard Bourhis...[4][9]
Hamar urte Quebecen egin ondoren, 1978an itzuli zen Ipar Euskal Herrira, Milafrangara. baina 10 urtez Erramunek Victoriavilleko CEGEParen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko urteroko joan-etorriak egin zituen, Euskal Herrian hizkuntzalaritza aplikatua irakasten zuelarik 1978tik 1993ra. Urte horietan, UZEIrekin lan egin zuen (Filosofia Hiztegiarekin batez ere), baita HABErekin ere. Horrez gain, Deustuko Unibertsitatean ere klaseak eman zituen.[4]
Gainera, Ipar Euskal Herriko mugimendu euskaltzalean ere esku hartu zuen: Euskaltzaleen Biltzarrean, Euskal Kultur Erakundean... Ipar Euskal Herrian egin diren inkesta soziolinguistiko gehienetan parte hartu du eta Hego Euskal Herrian, Soziolinguistika Klusterreko eta Bat aldizkariko sorreran.[10][5]
Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1996ko martxoaren 29an eta ohorezko, 2010eko urtarrilaren 29an.
Euskaltzaindiaren Jagon sailean (1995-1999) eta Sustapen Batzordean (1999-2021) aritu izan zen.
Erramun Baxok anitz inplikatua izan da bai mundu pedagogikoan, soziolinguistikoan eta kulturalean:[4]
Euskaltzaindiaren Euskera aldizkarian 8 artikulu idatzi zituen Euskal Herriaz, kulturaz, eta Soziolinguistikari buruz:[12]
Bat soziolinguistika aldizkarian 16 artikulu idatzi zituen: [12]
Gainera beste hainbat artikulu argitaratu zituen beste aldizkari hauetan: Jakin (15),[14] Tantak(2), Zutabe (2), Hermes(1), Larrun(1), ELE (1), Jazten, International Journal of the Sociology of Language...[12][7]
Euskal Kultur Erakundeak, besteak beste, artikulu hauek azpimarratu zituen:[7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.