hizkuntzalari estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Joshua Aaron Fishman (Shikl Fishman,[1] Filadelfia, AEB, 1926ko uztailaren 18a - Bronx, 2015eko martxoaren 1a) hizkuntzalari estatubatuarra izan zen. Mundu mailako ospea zuen, batez ere, hizkuntzaren soziologiaren gainean, baita elebitasun, etnizitate eta hizkuntza plangintzaren gainean ere.
Joshua Fishman | |
---|---|
(2007) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Filadelfia, 1926ko uztailaren 18a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Bronx, 2015eko martxoaren 1a (88 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Columbia Unibertsitatea Pennsylvaniako Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Hizkuntzak | Yiddisha ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, soziolinguista, unibertsitateko irakaslea, saiakeragilea eta soziologoa |
Enplegatzailea(k) | Stanford Unibertsitatea Pennsylvaniako Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia |
Pennsylvaniako eta Columbiako unibertsitateetan ikasi zuen. 1960an lortu zuen New Yorkeko Yeshiva Unibertsitatean psikologia irakasle plaza. Hizkuntzaren soziologiaren aitapontekotzat hartu da. Berak sortu zuen International Journal of the Sociology of Language aldizkaria.
Eremu urriko hizkuntzen ikerketa bultzatu du, horien artean euskara ere kontuan hartuta. Euskal Herrian izan zen zenbaitetan 1980ko hamarkadan hasita: Hizkuntza-plangintzazko jardunaldian, Euskal Mundu Biltzarrean, Euskal Eskola Publikoaren lehen kongresuan... Reversing Language Shift izeneko liburuan kapitulu bat eskaini zion frisierari eta euskarari.
« | Eta, bukatzeko, Joshua Fishman soziolinguistaren hitzak ekarri nahi ditut hona, berba horiek laburbiltzen baitute gaur dudan sentimendua, eta, berebat, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak bere egin nahi duen zeregina: Do not leave your language alone! Ez utz zure hizkuntza bakarrik, bakardadean. No dejes tu lengua sola, indefensa, abandonada. N’oubliez pas votre langue.[2] | » |
—Andres Urrutia, Gipuzkoako Foru Aldundia, 2009-10-09 |
Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen 2010eko urtarrilaren 29an[3].
Fishmanek ehun artikulu eta monografiatik gora idatzi zituen gai hauei buruz: elebitasuna, ele biko heziketa eta gutxiengoen heziketa, yiddish hizkuntzaren soziologia eta historia, hizkuntza-plangintza, hizkuntzen indarberritzea, hizkuntza eta nazionalismoa, hizkuntza eta erlijioa, eta hizkuntza eta etnizitatea. Era berean, International Journal of the Sociology of Language aldizkariaren sortzaile eta editore izan zen, baita Contributions to the Sociology of Language (Mouton de Gruyter) liburu-sailarena ere.
Hizkuntza gutxituei buruzko teoria da haren ekarpenik garrantzitsuenetakoa. 1991n argitara eman zuen bere Reversing Language Shift liburua. Liburu horretan, hizkuntza komunitateak biziberritzeko teoria oso bat plazaratu zuen. Berak hizkuntza komunitate bakoitzaren egoeratik abiatuta, lehentasun batzuk ezartzen zituen biziberritzeari begira. Horretarako, eskala bat finkatu eta pausoz pauso lehentasunak zehaztu zituen, behetik gora:
II. Diglosia gainditzeko hizkuntza biziberritzeko saioak, diglosia hori lortu ondoren
Eskala horretan, hizkuntza komunitate baten patua erabakitzen duen puntua 6.a da. Puntu horren deslokatzea gaindituz gero, komunitatea salbaturik dago. Gainditu ezean, hilzorian egongo litzateke[4].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.