hizkuntza-politika aurrera eramateko planifikatzen diren programen eta proiektuen multzoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Hizkuntza-plangintzak hiztun-komunitatearen hizkuntza-funtzioa, egitura, eskuratzea eta ohiturak aldatzea du helburu. Horretarako, diagnostikoa, helburuak, inplementazioa eta ebaluazioa ezarri behar ditu plangintza horrek. Zenbait egileren arabera, hizkuntza-plangintza gobernu batek garatzen badu, hizkuntza-politika deritzo. Hala ere, gobernuz kanpoko erakundeek ere erabili dezakete. Komunikazio hobeak, hizkuntza nagusi bakarraren asimilazioaren bitartez, gutxiengoen onura ekonomikoak ekar ditzake, baina beren nagusitasun politikoa errazteko ere hautematen da.
Hizkuntza-ingeniaritzak kostu eta emaitzak neurgarriak eta estimagarriak dituzten hizkuntza prozesamendu-sistemak sortzea eta hizkuntza arautzaileen beharra dakar, agentzia formal ala informalak, batzordeak, enpresak edo akademiak adibidez. Hau guztien helburua gaur egungo beharrak asetzea da, estruktura berrien diseinu edo garapenaren bitartez. hizkuntza-plangintza eremu desberdina da hizkuntza naturalaren prozesamendua eta hizkuntzalaritza konputazionalarekin alderatzen badugu. Web semantikoaren teknologia hizkuntza-ingeniaritzaren moda berria da. Teknologia horrek, makina bidez prozesagarria den hizkuntza-datuen sorrera, biltegiratzea, prozesatzea eta berreskuratzea ahalbidetzen du.
Hasiera baten Heinz Kloss bi mota baino ez zituen desberdintzen: corpus plangintza (Hizkuntzaren corpusaren plangintza) eta estatus plangintza (Hizkuntzaren estatusaren plangintza). Hala ere, denborarekin beste hirugarren plangintza bat ere onartu du literaturak. Beraz, hiru hizkuntza-plangintza mota daude:
Esfortzu asko egon dira hizkuntza-plangintza sortzeko eta sustatzeko nazioarte mailan. Nazioarteko hizkuntza-plangintzaren zientza Interlinguistics deritzo. Maiz, terminoak nazioarteko komunikazioa hobetzeko aukeren ikertzeari egiten dio erreferentzia. Hori lortzeko, askotan barneratzen du nazioarte hizkuntza laguntzaileak. Esamolde hori planeatutako edo jada eraikitako hizkuntzak izendatzeko erabiltzen da, mundu osoan nazioarteko komunikazioa errazteko helburu bakarra dutenak. Horren adibideak dira Esperantoa, Ido eta interlingua.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.