soziolinguista, irakaslea From Wikipedia, the free encyclopedia
Maria Jose Azurmendi Aierbe (Donostia, 1944) euskal soziolinguista da. 40 bat urte eman zituen unibertsitateetan irakasten.[1] 2018ean Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain berri izendatu zuen.
Maria Jose Azurmendi | |
---|---|
Azurmendi 2009an (Dani Blanco, Argia) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1944 (79/80 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Doktorego ikaslea(k) | Nekane Arratibel Insausti |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | soziolinguista, unibertsitateko irakaslea eta psikolinguista |
Lantokia(k) | Donostia Beasain Reno eta Laval |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Deustuko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Soziolinguistika klusterra |
Filosofia eta Letretan (Filologia Erromanikoa) lizentziatu zen 1967an, Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Hantxe sendotu zitzaizkion euskara eta euskaltasuna orduko 200 ikasle euskaldunen giroan. Alde batetik, euskarazko eskolak jaso zituen, irakurtzen eta idazten ikasteko; bestetik, eskolak eman zizkien gutxiago zekitenei, baita bere senarra izango zenari ere. Jakin-min handikoa izanik han historia, literatura eta ekonomiako saioetara erre joaten zen.[2] 1982an doktore-titulua lortu zuen "Elebitasuna soziolinguistikoki deskribatzeko eredu bat sortzea eta bere aplikazio partziala Donostialdean" izenburuko tesiarekin.[3] 1984an tesietarako ezohiko saria jaso zuen.
1968an irakasle hasi zen Beasaingo Alkartasuna Lizeoan, bertako lehen emakume zuzendaria izan zen gero. 1969tik 1983ra arte Donostiako EUTGn aritu zen 15 urtez, lehengo bi urtetan jarduera partzialean. Erromatar Hizkuntzalaritza eta Hizkuntzalaritza orokorra irakatsi zuen, geroago Soziolinguistika irakasten hasi zen; horretan aitzindaria izan zen EUTGn.[4] 1983an Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultatera mugitu zen, non irakasle katedraduna izatera heldu zen. Zortzi urtez izan zen zentro horretako dekanotzako kidea, euskara dekanorde gisa. Hizkuntzalaritza, Soziologia, Gizarte Psikologia, Soziolinguistika eta Psikosoziolinguistika irakatsi zituen, azken horretan EHUn aitzindaria izan zela. 2010ean erretiroa hartu zuen, baina 2014ra arte irakasle emeritu moduan luzatu zuen bere bizitza akademikoa.[5]
Quebec-eko Laval Unibertsitateko Elebitasun Zentroan irakasle inbitatua izan zen 1980an William MacKey soziolinguistikako irakasle ospetsuarekin, eta harrezkero zentro horren kidea izan zen.[4] [2] 1990an irakasle inbitatua izan zen Nevada-Renoko Unibertsitatean. Joshua Fishman soziolinguistarekin ere harremana izan zuen.
Soziolinguistika Klusterraren sortzaileetako bat izan zen 2000. urtean.[6] Geroago Soziolinguistika Kluster horrek sortu zuen Bat aldizkariko zuzendaria izan zen sei urtez 2001tik 2006ra. Aldizkariko batzordekidea da egun.
« | Frogatuta dago, txiki-txikitatik haur bat hizkuntza ezberdinetan heztea onuragarria dela. Bizitzan gauza asko egiten dira hizkuntzaren bidez, mundu abstraktu zein konkreturako balio du, bakarkako mundurako zein talderako. Hori hala, akats larria litzateke, haurrek hizkuntzak ikasteko daukaten ahalmen berezia ez aprobetxatzea txikitatik euskalduntzeko. Hori zergatik ez da egiten? Ez dira arrazoi psikologikoak, arrazoi politiko, soziologiko, eta psikosozialak baizik. Derrigortuta bada ere, hori nahitaez lortu beharko da. | » |
—Maria Jose Azurmendi[7] |
Bere azterketa-gai nagusiak soziolinguistika, psikolinguistika eta psikosoziolinguistika izan dira, beti ere euskararen ikuspegitik. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 40tik gora lan erakusten ditu.[8] Bere liburu aipagarrienak hauek dira:[4]
Soziologia lantzen duen Bat aldizkarian 40 artikulu idatzi ditu.[10]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria Jose Azurmendi |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.