psikologoa eta soziolinguistikako aditua. Mondragon Unibertsitateko irakaslea, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. From Wikipedia, the free encyclopedia
Nekane Arratibel Insausti (Lazkao, Gipuzkoa, 1968)[1][2] psikologoa da, eta soziolinguistikako aditua. Mondragon Unibertsitateko irakaslea, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.[3] Fakultateko dekanoa ere izan zen,[4] 2006tik[2] 2014a arte.[5]
Nekane Arratibel | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lazkao, 1968 (55/56 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Tesi zuzendaria | Maria Jose Azurmendi |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Mondragon Unibertsitatea Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Euskal Herriko Unibertsitatean Psikologiako lizentziako ikasketak bukatu zituen 1991an. Gero, irakasle sartu zen Mondragon Unibertsitatean, non, besteak beste, gai hauek irakatsi dituen: Irakasle lanbidearen definizioa eta testuingurua, Lehen hezkuntzako irakasle lanbidearen definizioa eta testuingurua, Ikerketarako metodo kuantitatiboak, eta Ikerkuntza kuantitatiboaren metodologia.
1999an Maria Jose Azurmendiren zuzendaritzapean EHUn aurkeztu zuen doktore-tesian helduen euskalduntzean eragiten duten prozesu psikosozialak aztertu zituen , eta bereziki motibazio-errola.[6][7] Arratibelen ereduan landuko den teoria psikosoziala aldagai mota hauetan oinarritzen da: sare soziala, bizitasun etnolinguistiko erlatibo subjektiboa, identifikazio etnolinguistikoa, motibazioak eta jarrerak, aldagai soziodemografikoak eta euskaren gaitasun maila. Aipatu aldagai horiek orientazio mota ezberdinekin alderatu eta erlazionatzen ditu (instrumentala, integratzailea eta komunikatiboa) ikasleekin burututako ikerketa praktikoa erabiliz (horretarako bereziki prestatutako galdetegia.[8]
Euskara bigarren hizkuntza (2H) gisa ikasten zuten hainbat subjekturen laginetik abiatuta zera frogatu zuen: Alde batetik eta prozesu psikosozialei dagokienez, zenbait ezaugarrik (jaioterriak, gurasoen lehen hizkuntzak eta hurbileko sare sozialaren ezagutzak eta erabilerak) eragin garrantzitsua dute subjektuaren euskararen erabileran. Aldi berean, sare sozialak subjektuaren azpiprozesu psikosozialetan eragingo du, beraz, subjektuarengan sarearen araberako identitate jakina, jarrera jakinak eta orientazio motibatzaile jakina garatuko dira. Azkenik, sare sozialak eta aldagai psikosozialek subjektuaren euskararen jabekuntzan eragingo dute. Hortaz, sare sozialaren eszenatokian gertatutakoaren arabera, azpiprozesuak modu batera edo bestera gertatuko dira subjektua (euskara ikaslea) eta objektuaren (euskararen) arteko elkarrekintzan. Sare sozialak erdigunea betetzen baitu helduen euskalduntze prozesuan.[9]
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, Arratibelen 40 lan azaltzen dira soziolinguistiaz, pedagogiaz, glotodidaktikaz, hezkuntzaz, edo soziologiaz,[10] horien artean 18 artikulu (UZTARO, BAT, JAKINGARRIAK, GOGOA...), 9 hitzaldi, 2 asignatura eta argitaratu dituen bi liburu hauek:
Argitaratu dituen aldizkari zientifikoen artean sei hauek atera ditu giza- eta gizarte-zientzietako UZTARO aldizkarian:
eta beste zazpi hauek soziolnguistikako BAT aldizkarian.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.