Quebec Hiria
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Quebec edo Quebec Hiria[1] (ingelesez Quebec City, frantsesez Ville de Québec) Quebec probintziako hiriburua da eta bertako bigarren hiririk handiena (Montrealen atzetik). Halaber, Ipar Amerikako hiririk zaharrena da. 2006an, 491.142 biztanle zituen, eta inguru guztiak 1.064.047 (Quebec City Area edo Région de Québec).
Quebec Hiria Québec Kephek | |||
---|---|---|---|
city or town (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Kanada | ||
Probintzia | Quebec | ||
Eskualdea | Capitale-Nationale | ||
Lurralde ekibalente | Quebeceko aglomerazioa | ||
Alkatea | Régis Labeaume (en) | ||
Izen ofiziala | Québec | ||
Jatorrizko izena | Québec Kephek | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 46°48′58″N 71°13′27″W | ||
Azalera | 485,18 km² | ||
Altuera | 98 m | ||
Mugakideak | Saint-Augustin-de-Desmaures, Lévis, Boischatel, L'Ancienne-Lorette, Wendake (en) , Notre-Dame-des-Anges, Sainte-Catherine-de-la-Jacques-Cartier, Shannon, Saint-Gabriel-de-Valcartier, Lac-Delage, Stoneham-et-Tewkesbury, Lac-Beauport, Sainte-Brigitte-de-Laval eta L'Ange-Gardien (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 549.459 (2021) 0 (2021) | ||
Dentsitatea | 1.132 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1608ko uztailaren 3a | ||
Telefono aurrizkia | 418, 581, 367 | ||
Ordu eremua | Ekialdeko Ordu-eremu | ||
Hiri senidetuak | Albany, Iași, Susa, Calgary, Bordele, Namur, Xi'an, San Petersburgo, Uagadugu, Dinan, Beirut, Guanajuato eta Lieja | ||
ville.quebec.qc.ca eta ville.quebec.qc.ca… |
UNESCO 1985ean Quebec Hiriko hirigune historikoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Izena algonkin hizkuntzako Kebek leku-izenetik dator eta "ibaia mehetzen den lekua" esan nahi du. Izen horrekin inguruko zonalde guztia izendatzen zen. Hain zuzen ere, Stadacona herrixka irokesaren aldamenean sortu zuen Samuel Champlain frantziarrak Québec hiria 1608an, jatorrizko biztanleek Uepishtikueiau deitutako muinoan. Lehen biztanleak Frantziako herri xeheko deportatuak, gaizkileak eta, oro har, pobreak eta gizartetik baztertutakoak izan ziren.[2]
Bertako herritarrak quebectarrak dira, frantsesez Québecois. Hitz hori euskaratik omen datorrela uste dute hizkuntzalari batzuek, "quebecekoak" berbarekin duen antzarengatik, amerindiarrek europarrei suriquois deitzen zietelako, hots, azal zurikoak.[3]
Bruce Price arkitektoak diseinatu eta 1893an ireki zen. Canadian Pacific Railway konpainiak Kanada osoan zehar eraiki zituen châteaurako lehenbiziko eraikina izan zen. Konpainia hark eraikin horiek eraikitzeak turista aberatsak erakarri eta bertaratzeko asmoa zuen.
Datu klimatikoak (Quebec Hiria) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 10.0 | 11.7 | 17.8 | 29.9 | 33.0 | 33.9 | 35.6 | 34.4 | 33.9 | 28.3 | 20.0 | 13.9 | 35.6 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -7.9 | -6.1 | 0.1 | 7.8 | 17.1 | 22.2 | 25.0 | 23.4 | 17.7 | 10.7 | 2.9 | -4.8 | 9.0 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -12.8 | -11.1 | -4.6 | 3.3 | 11.2 | 16.5 | 19.2 | 17.9 | 12.5 | 6.2 | -0.7 | -9.1 | 4.0 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -17.6 | -16.0 | -9.4 | -1.3 | 5.3 | 10.6 | 13.4 | 12.4 | 7.2 | 1.7 | -4.3 | -13.4 | -1.0 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -35.4 | -36.1 | -30.0 | -18.9 | -7.8 | -0.6 | 3.9 | 2.2 | -4.8 | -10.0 | -24.0 | -32.3 | -36.1 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 89.8 | 70.6 | 90.3 | 81.2 | 106.1 | 114.2 | 127.8 | 116.7 | 125.5 | 101.7 | 102.0 | 104.4 | 1230.2 |
Euria (mm) | 26.1 | 12.6 | 39.0 | 59.5 | 105.5 | 114.2 | 127.8 | 116.7 | 125.5 | 99.5 | 67.9 | 29.5 | 923.8 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.2 mm) | 18.5 | 14.9 | 14.3 | 13.3 | 14.3 | 13.7 | 13.8 | 13.9 | 14.2 | 15.1 | 16.4 | 19.5 | 181.9 |
Euri egunak (≥ 0.2 mm) | 3.6 | 2.3 | 5.5 | 10.4 | 14.3 | 13.7 | 13.8 | 13.9 | 14.2 | 14.8 | 10.3 | 4.4 | 121.1 |
Elur egunak (≥ 0.2 cm) | 17.5 | 13.9 | 11.4 | 5.2 | 0.29 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0.96 | 9.0 | 18.1 | 76.4 |
Eguzki orduak | 100.3 | 123.6 | 149.4 | 168.6 | 215.9 | 232.0 | 251.7 | 225.2 | 155.5 | 119.8 | 81.6 | 81.1 | 1904.7 |
Hezetasuna (%) | 72.1 | 71.9 | 73.8 | 74.0 | 73.9 | 78.6 | 82.9 | 84.3 | 85.3 | 81.4 | 80.5 | 77.5 | 78.0 |
Iturria: [4] |
Quebec Hiria ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.