Nantes
Frantziako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Frantziako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Nantes (bretoieraz Naoned, galoz Naunnt) Frantziako mendebaldeko hiria da, Loirerria eskualdeko eta Loira Atlantikoa departamenduko hiriburua. Bretainiako Bro Naoned lurralde historikoaren hiriburua da, eta askok Britainia guztiko hiriburua ere kontsideratzen dute. 2013ko erroldaren arabera 292.718 biztanle ditu (4.327 biz./km2), Frantziako seigarren hiri populatuena da beraz.
Nantes Nantes | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Frantziako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Frantzia | ||||||||||
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia | ||||||||||
Eskualdea | Loirerria | ||||||||||
Departamendua | Loira Atlantikoa | ||||||||||
Alkatea | Johanna Rolland (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Nantes | ||||||||||
Jatorrizko izena | Nantes | ||||||||||
Posta kodea | 44000, 44100, 44200 eta 44300 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 47°13′02″N 1°33′14″W | ||||||||||
Azalera | 65,19 km² | ||||||||||
Altuera | 12 m, 52 m eta 2 m | ||||||||||
Mugakideak | Rezé, Saint-Sébastien-sur-Loire, Orvault, La Chapelle-sur-Erdre, Carquefou, Sainte-Luce-sur-Loire, Basse-Goulaine, Vertou, Bouguenais, Saint-Herblain eta Treillières | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 323.204 (2021eko urtarrilaren 1a) 2.472 (2020) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 4.958 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Bahía Blanca, Agadir, Saarbrücken, Jacksonville, Cardiff, Seattle, Cochabamba, Niigata, Recife, Durban, Dschang (en) , Cluj-Napoca, Jeriko, Desdunes (en) , Pétion-Ville (en) , Chimbote, Tbilisi eta Rio de Janeiro | ||||||||||
metropole.nantes.fr |
Loira ibaiaren ertzetan kokaturik dago, Erdre ibaiarekin bat egiten duen puntuan, Atlantiar Ozeanotik 55 kilometro barrura. Loira ibaiak hainbat uharte sortzen zituen baina XX mendean hainbat erreka lehortu eta gainean eraiki zen hiria. Nantesko uhartea erdian gelditu da.
Datu klimatikoak (Nantes, Loire-Atlantique, France) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.2 | 21.4 | 23.8 | 28.3 | 32.7 | 36.8 | 40.3 | 39.2 | 34.3 | 30.2 | 21.1 | 18.4 | 40.3 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.0 | 9.9 | 13.0 | 15.5 | 19.2 | 22.7 | 24.8 | 25.0 | 22.1 | 17.5 | 12.4 | 9.3 | 16.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 6.1 | 6.4 | 8.9 | 11 | 14.6 | 17.7 | 19.6 | 19.6 | 17 | 13.5 | 9.1 | 6.4 | 12.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 3.1 | 2.9 | 4.8 | 6.4 | 9.9 | 12.6 | 14.4 | 14.2 | 11.9 | 9.4 | 5.7 | 3.4 | 8.3 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -13.0 | -15.6 | -9.6 | -2.8 | -1.5 | 3.8 | 5.8 | 5.6 | 2.8 | -3.3 | -6.8 | -10.8 | -15.6 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 86.4 | 69.0 | 60.9 | 61.4 | 66.2 | 43.4 | 45.9 | 44.1 | 62.9 | 92.8 | 89.7 | 96.8 | 819.5 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12.3 | 10.0 | 10.1 | 10.1 | 10.9 | 7.2 | 6.9 | 6.6 | 8.0 | 11.8 | 12.2 | 13.0 | 119.1 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.2 | 1.3 | 0.8 | 0.3 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.4 | 1.1 | 5.1 |
Eguzki orduak | 73.2 | 97.3 | 141.3 | 169.8 | 189.0 | 206.5 | 213.7 | 226.8 | 193.8 | 118.2 | 85.8 | 76.1 | 1791.3 |
Hezetasuna (%) | 88 | 84 | 80 | 77 | 78 | 76 | 75 | 76 | 80 | 86 | 88 | 89 | 81.4 |
Iturria (1): Meteo France[1][2] | |||||||||||||
Iturria (2): Infoclimat.fr (humidity, snowy days 1961–1990)[3] |
Namnetes leinu galiarrak herri bat sortu zuten. K.a. 56 urtean erromatarrek konkistatu zuten eta Condevincum izena eman zioten baina III mendean Portus Namnetum izen berria jaso zuen. Garai horretan harresi bat eraiki zuen saxoien balizko inbasioei aurre egiteko. IV mendean kristautasuna iritsi zen.
Erromatarren Inperioa erortzerakoan hiria Klovis I.a errege frankoaren kontrolpean gelditu zen. Hurrengo mendeetan bretoiek Armorika eskuratzeko garrantzizkoa izan zen eta Karlomagnoren garaian "Bretainiako markaren" hiriburu bihurtu zen.
Hurrengo mendeetan Bretainiako hiri nagusia izaten jarraitu zuen, Rennesekin batera. Bien arteko lehiak gogorra sortu zen eta 1551. urtean Britainiako legebiltzarra osatzea erabaki zenean Rennesen finkatu zuten legebiltzarraren egoitza. Aurrez, 1532an Frantzia eta Bretainiaren arteko lotura gertatu zen eta hiriak garapen ekonomiko handia izan zuen, mende bakarrean populazioa bikoizteraino. Nantesko kaiak ere zeresan handia izan zuen garapen ekonomiko honetan, 2.000 itsasontzik ardoa esportatu eta gatza eta bakailoa inportatzen baitzuten.
1598ko apirilaren 13an, Henrike III.a Nafarroakoa Frantziako erregeak erlijio-gerrak eteteko asmoz zabaldu zuen agindu-multzoa. Ediktu horretan, gainerako herritarrek zituzten eskubide berberak ezagutzen zitzaizkien higanotei, haien erlijioaren arabera jokatzeko askatasuna eta politika-karguetarako hautatuak izateko edo epaile-lanetan aritzeko eskubidea. Ehun bat hiri uzten zitzaizkien, gainera, babeslekua izan zezaten. Ediktu hori indarrik gabe utzi zuen 1685ean Luis XIV.ak, eta higanotek erlijio katolikoa onetsi edo atzerrira (200.000) joan behar izan zuten.
XVIII mendean esklaboen trafikoarekin hasi zen eta Nantesen ekonomiak loraldi berria ezagutu zuen. Jarduera hau 1818an legezkanpokoa bihurtu bazen ere aurrera jarraitu zuen, hurrengo 13 urtetan 305 espedizio antolatu baitziren. 1851 urtean trenbidea iritsi zen eta honek industrializazioa karri zuen Nantesera.
1940 urtean alemaniarrek hiria okupatu zuten. 1943an amerikarrek bonbakatu zuten eta 1500 pertsona hil zituzten erasoetan. 1944an beraiek izan ziren hiria askatu zutenak.
1970 hamarkadan Nantesko kaia itsasaldera eraman zuten, Saint-Nazaire hirira eta hurrengo 20 urteetan Nantes zerbitzuen hiri bilakatu zen. 2003an "Frantziako hiri berdeena" aukeratu zuten eta 2004an "Europako hiri bizigarriena" izendatu zuen Time aldizkariak.
Auzoa | Zbk | Biztanleria | Mapa |
---|---|---|---|
Centre-ville | Nantes 1 | ||
Bellevue-Chantenay | Nantes 2 | ||
Dervallières-Zola | Nantes 3 | ||
Hauts-Pavés-Saint-Félix | Nantes 4 | ||
Malakoff-Saint-Donatien | Nantes 5 | ||
Île de Nantes | Nantes 6 | ||
Breil-Barberie | Nantes 7 | ||
Nantes Nord | Nantes 8 | ||
Nantes Erdre | Nantes 9 | ||
Doulon-Bottière | Nantes 10 | ||
Nantes-Sud | Nantes 11 | ||
Iturriak : INSEE[4] 2003an guztira 270.343 biztanle |
Administrazio autonomoko portua da. Hidrokarburoak, petrolio findugabea eta findua, sufrea, porlana, banana, azukrea eta lantzeko zura sartzen dira, batez ere. Portuko merkataritzarekin oso lotua dago hango industria. Industrian, metalurgiak eta ontzigintzak dute garrantzirik handiena. Batez ere, trenetako eta hegazkinetako piezak, ontzietako eta nekazaritzako makinak, etxe-barruko elektrizitate-tresnak eta diesel motorrak egiten dira, metalurgian; elikagai-industrian, arrain-kontserbak eta azukre-finketa egiten da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.