Nafarroako historialari eta antropologoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Roldán Jimeno Aranguren (Iruñea, 1973ko ekainaren 3a) nafar historialari eta antropologoa da. Jose Maria Jimeno Jurioren historialari ezagunaren eta Elena Arangurenen semea da. UNEDen zuzenbidea eta Nafarroako Unibertsitatean historia ikasi ondoren, Nafarroako Unibertsitatean (1996-2001) eta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean (2001-2003) irakaslea izan da.[1] 2004az geroztik Zuzenbidearen Historia eta Nafarroako Zuzenbidearen Historia NUPen ematen du. Irakaskuntza- edo ikerketa-egonaldiak egin ditu Paris, Erroma, Mesina (Italia), Renon (Nevada, Ameriketako Estatu Batuak), eta Galwayn (Irlanda).
Roldán Jimeno | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1973ko ekainaren 3a (51 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Jose Maria Jimeno Jurio |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria, antropologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Nafarroako Unibertsitatea Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
José María Jimeno Jurío historialari ezagunaren eta Elena Arangurenen semea da. Historian eta Zuzenbidean doktorea, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Zuzenbidearen Historia eta Nafarroako Zuzenbidearen Historia ikasgaiak irakasten ditu. Hamabi libururen egilea da eta beste hamaika argitalpen, artikulu, kongresu, hitzaldi eta ikastarotan parte hartu du. Hirugarren tesia bidean du eta José María Jimeno Jurío aita zenaren lan osoen bilduma argitaratzen ari da Pamiela etxearekin elkarlanean. Hiru haur txikiren aita ere bada.
Zuzenbideko lizentziaturaz gain beste batzuk ere egin ditu. Historiako lizentziaduna da, Sari Bereziarekin eta Historiako Karrera Amaierako Hirugarren Sari Nazionalarekin, Nafarroako Unibertsitatean. Historiako doktorea da, unibertsitate berean. Zuzenbideko doktorea, Deustuko Unibertsitatean eta Filosofiako eta Hezkuntza Zientzietako doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean. Azken doktorego titulu hori lortzeko, 2007an, Nafarroako Foru Zuzenbidearen irudiak: herri aldarrikapenetik egungo ahanzturara izenburu zuen doktore-tesia irakurri zuen 2007an EHUn Kepa Fernandez de Larrinoaren zuzendaritzapean.[2][3] Egungo herritarrek Nafarroako foru zuzenbideaz zer esagutzen duten aztertu zuen, XIX. mendean herri aldarrikapena izan zen, baina herri.memoria gero eta gehiago urruntzen joan da foruetatik, harik eta egungo ahanzturara iritsi arte. Egungo Nafarroako foralitatearen erronkak hainbat alorretan aztertu zituen: zuzenbidearen teknifikazioa, globalizazioa, sistema politikoaren krisia, Europako Batasuna, inmigrazioa eta hezkuntza.
Hainbat aldizkari eta elkartetan parte hartzen du: Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (RIEV) koordinatu izan du (1999-2005), eta “Notitia Vasconiae” aldizkariaren idazkari teknikoa izan da (2002-2003). 2004az geroztik idazkari teknikoa da Iura Vasconiae. Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa aldizkarian. Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioko (FEDHAV) zuzendaria da. Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide ere izan da giza zientziak arloan.
Euskarazko produkzioa biltzen duen Inguma datu-basean 40 baino gehiago dira bere ekarpenak; horien artean daude euskarazko 5 liburu 14 artikulu, 13 hitzaldi eta 5 ikastaro.[4] UPNAko Ekoizpen Zientifikoaren Atarian (EZA) ,besteak beste, 100 artikulu aldizkarietan, 77 liburu, 104 liburu.kapitulu jaso dira.[5] José María Jimeno Jurio aita zenaren lan osoen bilduma (56 liburu) argitaratzen lan handia egin du Pamiela etxearekin.[6] Berak idatzitako liburu nagusiak hauek dra:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.