soziolinguista, telebistako aurkezle, umorista From Wikipedia, the free encyclopedia
Endrike "Kike" Amonarriz Gorria (Tolosa, Gipuzkoa, 1961eko irailaren 30a) Euskal Filologian lizentziatutako soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea da. 2019ko irailean Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari izendatu zuten.[1] Gainera, Tolosako udaleko euskarako teknikaria eta SIADECO elkarteko soziolinguista izan da.
Kike Amonarriz | |
---|---|
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Enrike "Kike" Amonarriz Gorria |
Jaiotza | Tolosa, 1961eko irailaren 30a (63 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | berriemailea, soziolinguista, umorista eta ikertzailea |
Lantokia(k) | Donostia |
Enplegatzailea(k) | Euskal Irrati Telebista Tolosako Udala |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | SIADECO |
Zeruko Argia aldizkarian hasi zen umorezko artikuluak idazten. Horrez gain, txiste liburu eta kaseteak egin ditu Joxerra Galarraga eta Guillermo Segurolarekin. Gainera, Argiak argitaratutako Txorakikeriak izeneko liburuak idatzi ditu. Inguma datu basean, Amonarrizek idatzitako 45 lan baino gehiago azaltzen dira, gehienak soziolinguistikari buruzko hitzaldiak eta artikuluak.[2] Adibidez: XXI. mendeko euskaldunak: "Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada!" (2009), Gazte hizkerak - hizkera gazteak (2008), 2006ko hizkuntzen kale-erabileraren neurketa: aurreikuspenak eta emaitzak (2007), Euskal Herriko hizkuntz normalizazioaren zenbait alderdi (1984).
Halaber, Euskal Telebistan lan egiten du eta hainbat saiotan parte hartu du aktore, gidoilari edota aurkezle lanetan: Hitz eta Pitz, Funtzioa, Hau da A.U., Beni ta Marini, Balinda, Bai zera, Txiskola eta Sikofonia. Gainera, Barrebusa telebista saioa zuzendu du.
2006ko urtarriletik 2013ra bitartean, ETB 1eko Mihiluze telebista saio arrakastatsua aurkeztu zuen Ilaski Serranorekin, ziur aski bere jardunik ezagunena hedabide honetan.
2013-2015 urteen artean, ETB 1eko Tribuaren Berbak saioa aurkezten zuen, euskararen inguruko dibulgazio saioa.[3]
2015-2017 urteen artean, ETB 1eko Burubero lehiaketa aurkeztu zuen.[4]
2019ko irailean, Kike Amonarrizek hartu zuen Elena Lakaren lekukoa eta Topagunearen lehendakaritza hartu zuen., Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Tolosako Galtzaundi Euskara Elkartearen kidea da Amonarriz, eta kargu hau hartuta Euskal Herriko elkarte guztien koordinatzaile lanetan dabil orain.[6]
Urte hartan bertan "Euskararen bidegurutzetik" (Elkar)[7] liburua idatzi zuen, bere esperientziatik egindako lan sendoa.
Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari kargua Irati Iciarri pasa zion 2023ko irailean.[5][8][9]
2021ean euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak.[10]
2003ko foru hauteskundeetan Aralar alderdiaren Tolosaldeko zerrenda itxi zuen, independente gisa.[11]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.